Monthly Archives: maiatza 2014

Baztango Izarrak taldea jaialdi nagusian!!!!!

Ba al zenekiten gure BAZTANGO IZARRAK taldea, JAIALDI NAGUSIAN izanen dela kantari? Ba, bai! Eta nola ez, arras konten gaude!

Jaialdi hau, maiatzaren 31ean izanen da, larunbata, arratsaldeko 6etan, Burlatako Kultur Aretoan. Gure abeslari koxkorrek, bertze 14 talderekin batera, beren kantua eskeiniko digute.   Arratsalde polit bat pasatu nahi baduzue, gure artistak animatu bidenabar…badakizue, joan Burlatara!!!

Eserlekua segurtatua izateko, aitzinetik erreserbatzeko aukera dugu. Horretarako, Maria andereñori jakinarazi behar diozue, maiatzaren 14a baino lehen.

Helduen sarrera: 5€     Haurren sarrera: 3€

AUPA BAZTANGO IZARRAK!!!

 

izarrak

 

Altxorraren bila “El capitán Crestas y su tripulación”

Lengua Castellanan ” El temido” deitutako gaia landu dugu. Esproncedak idatzitako olerkitik abiatu eta altxorraren bilarekin akitu dugu.
 
 Piratan jantzia egin dugu birziklatutako materialekin.
 
 
 
 
Gure kapitainaren izena asmatu, beretako “olerkia ” egin eta dena prest ginuenean IKASTOLAN zehar pistak bilatuz altxorra topatu dugu.
 
 
 
 
 
Hau  izan da ikastolan bilatu bitartean kantatzen ginuena:
 
CAPITAN CRESTAS
HAZ UNA RESTA
COGE UNA CESTA
Y reparte el tesoro en la FIESTA!!
Pistak  harpatzeko ikastola guzie begiratu ginuen.
 
Hementxe argazkiak.
 
 

Kurtso bukaerako txangoa

Kaixo denoi!

Poliki poliki ikasturtearen amaiera iristen ari da eta urtero bezala txangoa antolatu dugu.  Hontakoan Gipuzkoa aldera hurbilduko gara, Azpeitiako tren museora hain zuzen ere.

 

Eguna: Maiatzak 18, igandea.

Irteera: Goizeko 9:00etan parkeko ikastolatik.

Egitaraua: Goizean tren museoa ikusi eta lurrinezko trenean ibiliko gara.

Atsaldean Loiolako San Inazio basilika ikusiko dugu eta pasaietan ibiliko gara inguruan.

Prezioa ( autobusa eta sarrerak ):

– Helduak: 12 €

– Haurrak 10€ ( 3 urtetik goiti )

Autobusean bilduko dugu dirua.

Itzulera: Atsaldeko 19:00etan.

Apuntatzeko: AINARA: 685891274

MARIA: 659581378

Animatu, ongi pasako dugu eta!!

 

 

Amaren egunean…zorionak amatxo guztiei!!

Dakizuen bezala, maiatzak 4ean amaren eguna ospatiko da. Mezu hau ikastolako ikasle guztien partetik igorria da:

Ikastolako amatxo guztiei eskeini nahi dizuegu zuen egunean

Zuetaz zenbat oroitzen garen adierazteko.

Hau Pirritx Porrotx eta Marimototsek abesten dute baina guk ere hori pentsatzen dugu.

Muxuak amatxo guztiei!!

los mejores vídeos del día de la madre

Klikatu HEMEN bideoa ikusteko.
Txantxangorri batek bezala,amatxo, kantatu nahiko nizuke

goxo-goxo eskatu gabe eman dizkidazun muxuen truke.

Betazalak irekitzerako hatzetik laztanduz mantso-mantso;

Goizero etortzen zarenean ta barre egiten didazunean ze guapa egoten zaren, amatxo!

Gauez ez badago izarrik ta banago itzarrik

zurekin ez dut izaten inoiz ametsgaitzen beldurrik

Ez da oso garestia, baina udako marrubi gorriak adina

maite dugu, amatxo, zuri darizun usaina.

Edonora joango nintzake oinez,hegaz,zaldiz zein bizikletaz

behar ditudan bide guztien mapa baitago zure eskuetan,

Haserretzen zintudanean trumoi aurpegia jartzen didazu

baina lainoa joaten bada berriro barrezka hasten zara eta magia egiten duzu.

Kapa gorriaren ordez daukazu amantala

baina nik ikusten zaitut heroi bat bazina bezala.

Muxuz bete-beterik kolkoa ta irribarre bihurtuz malkoa,

nagusitzean izan nahi dut zu bezalakoa.

Batzuetan ukitzen dut goitik behera irrikaz zure sabela

ta hunkitzen naiz pentsatzean neu ere bertatik etorri naizela.

Zu zarenez nire ilargi betea eta ni zure iratxo,

sekretutxo bat esan nahi dizut bihotzean gorde dezazun zuk:

Zenbat MAITE ZAITUDAN AMATXO !

Amaren egunerako 1. eta 2. mailakoek prestatu dituzten oparien argazki batzuk ikusteko klikatu HEMEN, hori bai, opari ttikia bertzerik ez digute erakusten, bertzea sorpresa da!
Bertze gelakoen amatxoei ere zerbait iritsiko zaigu ziur baina ez ditugu argazkirik…

Enaitz gara!! kamiseten salmenta

Datorren asteartean, 16:30etan, Enaitz gara guraso taldea gure ikastolako parkera kamisetak saltzera etorriko da.

Bertzetik, Enaitzen egoera nolakoa den agertzeko bideo bat sortu dute eta bideo hori ikustera gonbidatzen gaituzte.

ENAITZ GARA elkartasun bideoa ikusteko klikatu HEMEN

Pailazoen katxiporreta.com-en ere ikusgai dago

Animatu denak kamisetak erostera, Enaitzek gure laguntza behar du!!