Monthly Archives: uztaila 2014

Ikastxokoa

Kaixo denei!

Aurtengo Elizondoko bestak bukatu dira eta Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Esker mila lanean aritu zateren gurasoei, ikastolako irakasleei, ikasle ohiei eta ikastxokora afaltzera edo trago bat hartzera etorri zareten guztiei.

Esker mile Baztandarren Biltzarrari eta Elizondoko Herriari ere.

Argazki gutxi atera ditugu, jende aunitz ibili da  eta pasatu zaigu… igandeko argazki batzuk baditugu, ikusi nahi badituzue, klikatu HEMEN

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Ikastxokoa

Dagoeneko Baztandarren Biltzarra pasatu da eta orain Elizondoko bestak heldu zaizkigu. Dakizuen bezala, aurten ere ikastxokoa jarriko dugu bestetan.

Txanden antolakuntza egina dago eta denek dakizue ze egunetan lan egin behar duzuen baino badaezpada hemen jartzen dizuegu egutegia.

Lehenengo txanda 18:00etatik 21:00etara izanen da eta bigarrena 21:00etatik 00:00etara.

Lana ez duzuen egunetan badakizue…familia elkartu eta denak ikastxokora afaltzera!!

Aldez aurretik, ongi pastu bestak!!!

 

24 OSTEGUNA 25 OSTIRALA 26 LARUNBATA 27 IGANDEA 28 ASTELEHENA
Marta Aristu Galo Tubon Arantxa Eskudero Mirian Lazaro Ana Obregozo
Cristina Goñi Andres Barberena Monse Frias Idoia Lazaro Alberto Barberena
Jon Medrano Iñaki Larraioz Nerea Altzuri Ana Cuartero Marisa Etxandi
Garbiñe Elizalde David Alegre Cristina Zabaleta Sonia Sobreviela Mattari Plaza
Marcos Irigoien Pili Oteiza Ainhoa Maritorena Domi Ariztegi Aloña Erauskin
Lourdes Andueza Ainhoa Zubieta Cristina Fernandez Nerea Bidegain Jaione Iturzaeta
Kanan Sandra Oronoz Bea Ripa Ainara Aldako Idoia Aldako
Alazne Sansiñena Aintzane Mariezkurrena Gaizkane Mirentxu Laurnagarai Estitxu Etxenike
Mikel Sarobe Josune Ursuegi Elena Zabaleta Bea Alzuguren
Saioa Garde Gema Mendiberri Miren Iribarren
Maria Plaza Jon Telletxea
       

 2.txanda

 2.txanda

2.txanda

2.txanda

2.txanda

Josune Ortega Mª Joxe Zelaieta Rober Bakene Josune Ballarena
Nuria Idoate Celine Mari Paz Noemi Benar Bertiz
Miren Meoki Elena Gaskue Maria Julio Urzaiz Mertxe Barbero
Amaia Meoki Mari Jose Karmentxu Amets L. Ana Habans
Maria Plaza Maddi Bidegain Aintzane Arantxa Goñi M. J. Etxabe
Julia Chacon Ainhoa Zubieta Juanjo Asun Opoca Itziar Mugika
Leire Garde Mariano Franzesena Maite Irune Sansiñena Asier  Maritorena
Saioa Garde Andres Barberena Joxerra Ainara Aldako Igor Ruiz deLarrinaga
Asier Zabalza Bixente Oteiza Elena Z. Maite Arregi Alberto Barberena
Ugutz Obregozo Garra Joxe Biela Zuzen Karraskedo Rakel Etxabarri
Pello Zaldain Rakel Goñi Pello Rekalde Jeanne Felix Alzate
Claudia Almanza Jon Telletxea Juanjo Iturbide Maxus Goñi Felix Mena
Ana Ramirez Manolo Lizardi Itziar Mena Amagoia Sansiñena
Pello San Millan Miren Iribarren

a

Baztan Ikastola Baztandarren Biltzarrean laguntzen

Atzo Baztandarren Biltzarra ospatu genuen, egun haundia Baztandar guztientzat!

Antolatzaileek laguntza eskatu ziguten igande goizean mahaiak jartzeko eta arratsaldean, bokatak egiten aritzeko eta nola ez, han egon ginen.

Esker mile laguntzaile guztiei

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

Leire Onsalo “Stars. Izarrak kalean” saioko hirugarren irabazlea.

Baztan Ikastolako ikasle ohia den Leire Onsalo EITB-ko “Stars, Izarrak kalean” saioko hirugarren irabazlea izan da. Lehen finalerdian, Leirek San Fermin ikastolan musika irakasle den Fermin izan zuen aurkari. Ferminek abestu zuen lehenik, ” Oi Ama Eskual Herria” abestia eta Leirek ondoren, Ken Zazpi taldearen “haizea”. Lehen finalerdian Leire izan zen irabazlea.

Bigarren finalerdian, Amaia Apeztegia eta Mikel Alcasena izan ziren irabazle.

Hirugarren saioko finalean, Amaia Apezteguia eta Mikel Alcasenak osatutako bikotea zuen aurkari Leirek. Baztandarrak,  Hesian taldearen ” behar zaitut” abestia kantatu zuen finalean eta Iruñeko bikoteak Efecto Pasillo taldearen ” hecho con tus sueños ” abestia. Leire Onsalo izan zen saioaren irabazlea eta   ” Stars. Izarrak kalean” lehiaketaren final handirako txartela eskuratu du. Aupa Leire txapeldun!!

Bideoa ikusteko klikatu HEMEN

 

 

 

 

 

Zuhatza 2014 ( Argazkiak )

Aurten lehen hezkuntzako ikasleak Zuhatzara joan ziren ikasturte bukaeran. Badakigu arras arras ongi pasatu zutela han, argazki pila bat atera zituzten guk ikusi ahal izateko.

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Ikasturte bukaerako ekintzak

 

Ekaineko 16 eta 17an Ikastolako azken egunak ospatu genituen.

Kultur asteari akabaila emateko  tenorea zen eta ekintzak betetako egunak bizi genituen.

16an g0izeko 10etan bildu ginen “areto horian” . Hantxe prest zeuden -5.mailakoak”Munduari bira” antzerkia egiteko. Antzerkiko 2 protagonistekin batera munduko herrialde desberdinetara bidaiatu eta hango dantza eta kantak ezagutu genituen. Herrialde probreetatik herrialde aberatsera pasa eta adiskidetasuna,soloraditatea , denen artean banatzeko beharra   dagoela adierazi zakuten beren ikuskizunarekin.

ZORIONAK  MARRAZO  gela!  Ikuskizun polita benetan!

 Akitu orduko 3.mailakoek TXINA-EUSKAL HERRIA  eskeini zakuten. Mozorro politak egin eta jantziak zituzten. TXINAko urteberri egunean ginaudela iduri zuen.

Hauek ere Txinako dantza eta Pirritx eta Porrotxen ESKUETAN eskeini zakuten ,desfilea eta informazioa ondotik.

Ikastolako xistulariek eta MIREN GARMENDIA  atera eta ikasturtean ikasi dutena erakutsi zakuten.

Akitu bezain laister ,1.,2.,3., eta 4. Mailetakoek denen aintzinean jarri eta KWAHERI Kantatu zakuten bere koreografia eta guzti.

Gosaldu Ondotik, 5 eta 6.mailetakoek DOEBA kanta eta koreografiarekin txundituta utzi zituzten ikusleak.

Eguneko azken antzerkia egiteko prest zeuden. 6. Mailakoak Ikastolan bizitu dituzten momento desberdinak gogora ekarri zazkiguten. Hunkigarria irakasleendako .

Orduantxe KARMENTXUK bere trikitrixa atera eta 6. Maila agurtzeko laguntza eskatu zakun eta “guantalamera” abestiaren doinuarekin letra polita,goxoa eta hunkigarriarekin abestu zuen.

Ikasleak eta gurasoak gustura entzun zutela erranen genuke. Malkoak begietan eta poza bihotzeatan. Momentu polita !!

Baina oiniken ez zen akitua eta lehen hezkuntzako ikasle guziek zirkulutan jarri eta EUSKARA DA EUSKAL HERRI kantatu bidenabar basoekin ritmoa jarraitu zuten.

Orduen bai orden akitu ziren  eguneko emanaldiak.

17 asteartean , goizeko 10etarako areto horia parkeko ikasleez.irakasleez   eta  ikastolako gurasoez betetzen hasi zen.Azkenak sartzen goitiko ikastolakoak izan ginen.

Izugarrizko burrunba zegoen 6.mailakoek ixiltzeko eskatu eta egitaraua erran zutenean. Beraiek solasean hasi bezain laister denak ixildu ginen.

– 6.mailako guziek baserritarrez jantzita agertu zitzaizkigun , KARMENTXUrendako  aulki bat jarri eta hantxe jartzeko eskatu zioten.

Aurreskua dantzatu ,bertsoa kantatu eta beraiek egindako eskulana eta landare bat oparitu zizkioten. Momentua beti gogoratzeko argazkia atera zuten.

Ondotik 5.mailakoak dantza-bertsoa eskeini zioten MAITE andereñoari,beraiekin egon da azken hilabeteetan eta   arras gustura egon direnez oparitxoa jaso zuen taldearen eskutik. 1.mailakoen partetik  “Goxoki-marrazkia”  hartu zuen,hauek ere gustura egin dute soinketa MAITErekin . Bertze argazkia

4. mailakoak ez dira guttiago eta JUANJO maixuari gero arte errateko ekitaldi polita prestatu zuten.

EUSKARA DA EUSKAL HERRI abestiari koreografia gehitu zioten eta batzuk basoekin ritmoa jarraitzen zuten bitartian,bertziak dantza egin zuten. Hauek ere opariz betiak hurbildu ziren JUANjorengana eta nola ez, bertze argazkia!

3.mailakoek ere bazuten nori eskeini beren emanaldia. JOSUNE andereñoa beraiekin hasi zen lanian eta 5 urte  elkarrekin pasatu ondotik,3 urtekoekin dago aurte. Gainera aurten ezkontzen zen eta bi dantza eta beraiek egindako eskulana eman zizkoiten.  Argazkia berriro ere!

Orduan 1. eta 2.mailakoek hartu zuten txanda eta kOLORE_KOLORE eta EURIA ARI DU  dantzatu zuten denen txaloen tartean. Koloretako zintaz bete zuten eszenatokia eta hauek MARIA andereñoari eskeini zioten beren dantza. 1.mailakoak jarri eta 2.mailakoek MARIA deitu zuten eta Mariaren BiHOTZ handiaren barnian beren bihotz ttikiaz osatutako eskulana eman zioten. Argazkia ateratzerakoan zintak alai-alai mugitu zituzten. Gure Maria ia-ia lurrera bota zuten denen artian!

Eguna dantzaz eta bertsoz beteta zegoen .Parkeko ttikiak xuri eta gorriz jantzita zeuden eta Karrikera ateratzeko eskatu zakuten…

Jolaslekuaren erdian jarri ginen eta hantxe hasi zen ” IKASTOLAKO SAN FERMIN”. Txupinazoa, Sainduari 3 aldiz kantatu eta enzierroa, erraldoiak,buruhandiak,peñak  denetik zegoen hantxe.

Hauek akitu zutenean Izugarrizko gosaria jan ginuen. Maila bakoitzak bere mahaia zeukan .ROBERREK musika jarri zuen eta giro ederra lortu zen, aurten 6.mailakoek inoiz baino dantzariagoak egon ziren eta..

Bi egun hauekin KULUR EGUNEI akabaila eman genien eta goitiko ikastolakoak ZUHATZARA joateko motxila prestatzera abiatu ginen.

Datorren ikasturtean berriro besta!”!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

 

4 eta 5 urtekoak Legasan

Ikasturtea bukatzeko, 4 eta 5 urtekoak Legasara egin zuten ateraldia, gau bat Kattalin aterpetxean pasatuz.

 

Eguraldi paregabea egin zuen bi egunetan eta ederki aprobetxatu zuten.

Bertiz abentura park-en ere egon ziren, bertan hainbat ekintza egin zituzten, hoien artean tirolinan ibili… eta hainbeste kirol egin ondoren gauan afaldu ondoren, leher eginak denak elkarrekin lo egitera!

Arras oroitzapen onarekin bueltatu ziren denak etxera, helduen urtean berriz!!

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN. 4 urteko gelakoen argazkiak ez ditugu oraindik, izaten ditugunean hauek dauden albumera igoko ditugu.

Baztandarren Biltzarra

Datorren uztailaren 20an Baztandarren Biltzarra izanen dugu. Egun horretarako laguntza eskatu zuten: alde batetik, goizean mahaiak jartzeko eta bertzetik, gauean bokatak egiteko. Ordutegia zehaztu gaituzte, hauxe da:

Mahaiak jartzeko: 8:00etan
Bokatak egiteko: 20:00etatik 23:00etara. 19:45etan geldituko gara.

Behean apuntatutakoen zerrenda duzue

Eskerrik asko zuen partehartzeagatik eta ongi izan,

 

 BAZTAN IKASTOLAKO TALDEAK:

BAZTANDARREN BILTZARRA

  *MAHAIAK JARTZEKO:

 -Unai Meoki

-Jabier Lizardi

-Joxan Iparragirre

-Andres Barberena

-Iñaki Larraioz

-Juan Angel Arizmendi

-Juanjo Atxa

-Iñaki Erro

-Idoia Mujika

-Idoia Lazaro

-Mirian Lazaro

-Alfredo Eraso

-Xabier Ales Aleman

-Manolo Lizardi

-Angel Garcia

-Ana Danboriena

-Ramon Onsalo

-Garbiñe Elizalde

-Marcos Irigoien

-Alberto Barberena

-Dabid Bidart

-Santxotena Echeverria familia

-Pello San Millan

-Jon Etxandi

*BOKATAK EGITEKO:

 Mari Joxe Iturralde

-Juanjo Atxa

-Tomas Barrenetxe

-Juanjo Iturbide

-Karmentxu

-Maria Mendiburu

– Jokin Rementeria ???

-Celine Telletxea

-Mari Joxe Celayeta

-Joshe Viela

-Iñaki Aginaga

-Pello Rekalde

-Nekane Dendarieta

Giltza sorta bat aurkitu dugu

Kaixo denei!

Joan den asteburuan giltza sorta bat agertu zen Elizondon, elkarte batean utzi zituzten. Badirudi giltzak ikastolako norbaitenak izan daitezkela, Pilarreko frontoieko giltzak daude, material gelakoak ere…

Giltza sortaren argazkia jartzen dugu hemen, norbaitek ezagunak baditu, jakin giltzak ikastolan daudela.

Ongi izan!!

IMG_5670

Zahar etxera bisita

Urtero Ikastolako 5. Eta 6. Mailakoek  2 aldiz Zahar-etxea  bisitatzen dute berek prestatutako emanaldiak eskeintzeko. Horrelaxe gure ikasleek egoitzan daudenekin  harremana izaten dute eta momento berezi horiek  bizitzeko aukera  aprobetxatzuz gain,  txalo zaparrada jasota ikastolara itzultzen dire.

3.hiruhilabeteko bisitako ekintzen argazkiak ikusteko klikatu HEMEN