Ikasturte bukaerako ekintzak

 

Ekaineko 16 eta 17an Ikastolako azken egunak ospatu genituen.

Kultur asteari akabaila emateko  tenorea zen eta ekintzak betetako egunak bizi genituen.

16an g0izeko 10etan bildu ginen “areto horian” . Hantxe prest zeuden -5.mailakoak”Munduari bira” antzerkia egiteko. Antzerkiko 2 protagonistekin batera munduko herrialde desberdinetara bidaiatu eta hango dantza eta kantak ezagutu genituen. Herrialde probreetatik herrialde aberatsera pasa eta adiskidetasuna,soloraditatea , denen artean banatzeko beharra   dagoela adierazi zakuten beren ikuskizunarekin.

ZORIONAK  MARRAZO  gela!  Ikuskizun polita benetan!

 Akitu orduko 3.mailakoek TXINA-EUSKAL HERRIA  eskeini zakuten. Mozorro politak egin eta jantziak zituzten. TXINAko urteberri egunean ginaudela iduri zuen.

Hauek ere Txinako dantza eta Pirritx eta Porrotxen ESKUETAN eskeini zakuten ,desfilea eta informazioa ondotik.

Ikastolako xistulariek eta MIREN GARMENDIA  atera eta ikasturtean ikasi dutena erakutsi zakuten.

Akitu bezain laister ,1.,2.,3., eta 4. Mailetakoek denen aintzinean jarri eta KWAHERI Kantatu zakuten bere koreografia eta guzti.

Gosaldu Ondotik, 5 eta 6.mailetakoek DOEBA kanta eta koreografiarekin txundituta utzi zituzten ikusleak.

Eguneko azken antzerkia egiteko prest zeuden. 6. Mailakoak Ikastolan bizitu dituzten momento desberdinak gogora ekarri zazkiguten. Hunkigarria irakasleendako .

Orduantxe KARMENTXUK bere trikitrixa atera eta 6. Maila agurtzeko laguntza eskatu zakun eta “guantalamera” abestiaren doinuarekin letra polita,goxoa eta hunkigarriarekin abestu zuen.

Ikasleak eta gurasoak gustura entzun zutela erranen genuke. Malkoak begietan eta poza bihotzeatan. Momentu polita !!

Baina oiniken ez zen akitua eta lehen hezkuntzako ikasle guziek zirkulutan jarri eta EUSKARA DA EUSKAL HERRI kantatu bidenabar basoekin ritmoa jarraitu zuten.

Orduen bai orden akitu ziren  eguneko emanaldiak.

17 asteartean , goizeko 10etarako areto horia parkeko ikasleez.irakasleez   eta  ikastolako gurasoez betetzen hasi zen.Azkenak sartzen goitiko ikastolakoak izan ginen.

Izugarrizko burrunba zegoen 6.mailakoek ixiltzeko eskatu eta egitaraua erran zutenean. Beraiek solasean hasi bezain laister denak ixildu ginen.

– 6.mailako guziek baserritarrez jantzita agertu zitzaizkigun , KARMENTXUrendako  aulki bat jarri eta hantxe jartzeko eskatu zioten.

Aurreskua dantzatu ,bertsoa kantatu eta beraiek egindako eskulana eta landare bat oparitu zizkioten. Momentua beti gogoratzeko argazkia atera zuten.

Ondotik 5.mailakoak dantza-bertsoa eskeini zioten MAITE andereñoari,beraiekin egon da azken hilabeteetan eta   arras gustura egon direnez oparitxoa jaso zuen taldearen eskutik. 1.mailakoen partetik  “Goxoki-marrazkia”  hartu zuen,hauek ere gustura egin dute soinketa MAITErekin . Bertze argazkia

4. mailakoak ez dira guttiago eta JUANJO maixuari gero arte errateko ekitaldi polita prestatu zuten.

EUSKARA DA EUSKAL HERRI abestiari koreografia gehitu zioten eta batzuk basoekin ritmoa jarraitzen zuten bitartian,bertziak dantza egin zuten. Hauek ere opariz betiak hurbildu ziren JUANjorengana eta nola ez, bertze argazkia!

3.mailakoek ere bazuten nori eskeini beren emanaldia. JOSUNE andereñoa beraiekin hasi zen lanian eta 5 urte  elkarrekin pasatu ondotik,3 urtekoekin dago aurte. Gainera aurten ezkontzen zen eta bi dantza eta beraiek egindako eskulana eman zizkoiten.  Argazkia berriro ere!

Orduan 1. eta 2.mailakoek hartu zuten txanda eta kOLORE_KOLORE eta EURIA ARI DU  dantzatu zuten denen txaloen tartean. Koloretako zintaz bete zuten eszenatokia eta hauek MARIA andereñoari eskeini zioten beren dantza. 1.mailakoak jarri eta 2.mailakoek MARIA deitu zuten eta Mariaren BiHOTZ handiaren barnian beren bihotz ttikiaz osatutako eskulana eman zioten. Argazkia ateratzerakoan zintak alai-alai mugitu zituzten. Gure Maria ia-ia lurrera bota zuten denen artian!

Eguna dantzaz eta bertsoz beteta zegoen .Parkeko ttikiak xuri eta gorriz jantzita zeuden eta Karrikera ateratzeko eskatu zakuten…

Jolaslekuaren erdian jarri ginen eta hantxe hasi zen ” IKASTOLAKO SAN FERMIN”. Txupinazoa, Sainduari 3 aldiz kantatu eta enzierroa, erraldoiak,buruhandiak,peñak  denetik zegoen hantxe.

Hauek akitu zutenean Izugarrizko gosaria jan ginuen. Maila bakoitzak bere mahaia zeukan .ROBERREK musika jarri zuen eta giro ederra lortu zen, aurten 6.mailakoek inoiz baino dantzariagoak egon ziren eta..

Bi egun hauekin KULUR EGUNEI akabaila eman genien eta goitiko ikastolakoak ZUHATZARA joateko motxila prestatzera abiatu ginen.

Datorren ikasturtean berriro besta!”!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

 

Posted on uztaila 4, 2014, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: