Monthly Archives: Iraila 2014

Mendi ibilaldia (Oinez Gailurra)

Esan genizuen bezala, joan den iganderako mendi ibilaldia antolatu genuen. Kasu honetan eguraldiak ez zigun lagundu  eta euria ari zuenez ibilaldia aldatu zen. Ikastolatik aterata, Saskaitzen barna Ariztegitik ” Aisteitik ” Gartzainera iritsi ginen, non gosaldu egin genuen. Ondoren, Lekarozko kirol zelaitik, landetara eta Elizondora.

Hemen duzue taldeko argazkia, Nafarroa Oinezeko weban, oinez gailurran ( egindako gailurrak atalean) ikusgai dago baita ere.

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

Advertisements

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ( argazkiak )

Urtero bezala, aurten  ere Pailazoen bisita izan genuen joan den igandean Lekarozko institutoko polikiroldegian.

Jende ugari bildu zen emanaldia ikusten eta giro bikaina sortu zen. Txikiak kantari ta dantzan aritu ziren gelditu gabe eta beraiekin batera helduak ere animatu ziren.

Guraso elkartetik eskerrak eman nahi dugu Lekarozko institutoari emanaldia bertan egiteko baimena eman zigutelako, Baztango Udalari eszenatokia uzteagatik, ikastolako 2. mailako ikasle eta andereñoari trafikoa bideratzeko kartelak egiteagatik eta bertara hurbildu zineten guztiei, esker mile denei eta datorren urte arte!!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Mendi ibilaldia

Hau da datorren iganderako prestatu dugun mendi ibilaldia:

Noiz: Irailak 28 Igandea

Ordua: 09:30

Tokia: Parkeko Ikastola

Ibilbidea: Artesiaga-Larrakarte (OINEZ GAILURRA)-Zagua-Artesiaga

Luzera: 5,8 Km

Desnibela: 200 metro

Maila: Errexa

 

Kurtsoari hasmenta emateko Erdizen barna ibiliko gara. Aldi berean Zangotzako Nafarroa Oinezeri laguntzeko LARRAKARTE mendia Oinez Gailurra bezala babestuko dugu.

 

Oinez Gailurra

 

 

2. mailakoak “Bizipoza” emanaldirako laguntzen

Bihar Pirritx, Porrotx eta Marimotots gurekin izanen ditugu “Bizipoza” izeneko emanaldia eskeintzen. Aurten saioa Lekarozko Institutoko polikiroldegian izanen da eta bertara iristea errexago izan dadin, ikastolako 2. mailako ikasleek eskulanetan geziak, parkineko kartela etab…egin dituzte.

Argazkiak ikusita artista batzuk direla argi gelditzen da, esker mile denei zuen laguntzagatik, bai ikasleei eta baita zuen andereño Marijoxeri ere.

Bihar denak ” Bizipoza ” ikustera!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN.

Orduz kanpoko ekintzak 2014-2015 ikasturtea

Hauek dira ikasturte honetan eskeiniko ditugun orduz kanpoko ekintzak:

  • Euskal Dantzak:
    • H.2 – H.H.3: Astelehena 16:30-17:00
    • H.1 – L.H.2: Asteartea 16:30-17:00
    • H.3 – L.H.4 – L.H.5 – L.H.6: Astelehena 17:15-17:45
  • Polikirolak:
    • Lehen Hezkuntza: Astelehena 17:30-18:30
  • Idazmakina:
    • H.4: Astelehena 16:30-17:15
  • Informatika:
    • H.5: Asteartea 16:30-17:15
    • H.6: Asteartea 17:15:18:00
  • Txistu:
    • LH 1., 2. eta 3. : Asteartea  17:45-18:30
    • LH 4., 5. eta 6. : Asteartea 18:30-19:15
  • Ingeleraz jolasten:
  •   H.2 eta H.H.3: Asteartea 16:30-17:30
  • H.1, 2 eta 3 : Osteguna 17:30-18:30
  • H. 4,5 eta 6 : Astelehena 17:30-18:30

Euskal dantzak AZAROAN hasiko dira.

Beste ekintzak URRIAN hasiko dira.

Apuntatzeko epea: irailak 25.

Orduz kanpoko ekintzei buruzko informazio osoa zuen seme-alabekin iritsiko zaitzue etxera liburuxka baten bidez.

Ikastolan auzolanean

Ikasturte berria hasi dugu eta aitatxo-amatxoak auzolanean ere.

Joan den larunbatean ikastolara etortzeko egin zen bideko belarrak eta sasiek moztu zituzten.

Larunbatean frontoian argia patzen aritu ziren, batzuk ikastolatik kableak konektatzen eta bertziak frontoian ongi kokatzen,

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Argazkitan ez dira lanean aritu ziren guztiak ateratzen, ikastolan zeudenak bakarrik, baina guraso gehiago zeuden lanean.

Eskermile lanian ibili zareten guziei!!!

“Eman egun bateko bizia Ziburuko ikastolari” kanpaina

Ziburuko ikastolari egungo eraikina uzteko epaileek ezarritako epea agortuta, bertan geratzen den egun bakoitzeko ehun euroko isuna ordaindu beharko duela jakinik, EHI Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak ‘Eman egun bateko bizitza Ziburuko ikastolari’ kanpaina abiarazi du gaur.

Kaskarotenea ikastolan izan dira gaur EHIko lehendakari Koldo Tellitu eta zuzendari nagusi Imanol Igeregi, eta Kaskaroteneko lehendakari Laida Mujikarekin eta Seaskako lehendakari Paxkal Indo eta zuzendari Hur Gorostiagarekin bildu dira, ikastolaren egun hauetako jarduna bertatik bertara ezagutzeko eta Euskal Herriko ikastola guztien babesa eta elkartasuna adierazteko.

Bileraren ostean eman du ekimenaren berri EHIko lehendakariak. ‘Eman egun bateko bizitza Ziburuko ikastolari’ kanpainan Euskal Herriko ikastola guztiek parte hartuko dutela aurreratu du Tellituk, eta, era berean, elkarte, erakunde eta herritar orori dei egin die beraiek ere parte har dezaten ekimenean, egun bakoitzeko isunak ordaindu ahal izateko.

Hauxe da ireki den kontu korronte zenbakia

Euskadiko Kutxa  ES37 3035 0059 88 0590731027

Paxkal Indok eta Laida Mujikak biziki eskertu dute ekimena abian jarri izana, eta, era berean, eskerrak eman dizkie dagoeneko  dirua jarri dutenei  eta baita elkartasun mezu, argazki eta marrazkiak bidali dizkieten guztiei ere. Herritar guztien babesa sentitzen ari direla esan dute, eta indarra ematen diela horrek aurrera egiteko, Ziburun ikasatolak jarrai dezan lanean jarraitzeko.

Indok eta Mujikak adierazi dute Ziburuko alkate Guy Poulouk, oraingoz, ez duela iragan asteko mehatxua bete, eta, beraz, ur eta argindar hornidura ez dietela eten, ezta babes hesiak kendu ere. Era berean,  gaineratu dute oraindik epaileak ez duela inor igorri ikastolara isunen ezartzera, hori edozein unetan gerta daitekeela jakin badakiten arren , baina hori ere auzapezaren esku dagoela gogorarazi dute.

Egunotan behin eta berriz auzapezari elkarrizketara deitu ostean, Poulourekin ostiral honetan, 14:30ean, batzartuko direla ere adierazi dute Indok eta Mujikak. Bileran, Kaskarotenea lekuz aldatzeko eta behin-behinean beste lekuren batean kokatzeko aukerak mahai gainean jarriko dizkie ikastolaren ordezkariek auzazpezari.

Eman egun bateko bizia Ziburuko ikastolari

Ikasturte berria hasi da!!

Irailaren 5ean Ikastolako ateak zabal-zabalik zeuden ! Hantxe gure andereñoa eta maixuak zain.

Gehienak punttu-punttuan sartu ziren. Batzuk zezkati,1. mailakoak;  eta bertzeak trankil.  Urduritasunak fite pasatu ziren goitiko ikastolan eta astelehenean itzultzeko gogoa ere azaldu zuten berriek.

Parkeko ikastolan ere gehienak hasi ziren

Urtero bezala 3 urtekoak egokitze garaian daude eta erran behar da negar gutti aitu direla.

Goitiko ikastolako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN, parkekoak laister izango ditugu eta picasako albunera igoko ditugu hauekin batera.

 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots badatoz!!

pirritx-porrotx2

 

BIZIPOZA

Pailazoak irripidean barrena abiatzera doaz Panpoxa furgonetan. Txernobyldik datorkien laguna jasoko dute aireportuan. Marimotots Panpoxa martxan jartzen saiatu da, baina ezin: motorra puzkerka hasi da, ke artean eztulka. Matxuratuta dago plazaren erdian. Arduratuta daude gure lagunak, aireportura nola iritsi ez dakitela. Plazan daudela, handik eta hemendik, laguntza ez zaie faltako, eta konturatuko dira bizkarra emanaz elkarri denok garela elbarri. Kantuan eta dantzan, bizipozez eta auzolanean, mundu berri bat dugu zain.

 

Ziburuko Ikastola egoera larrian. SINADURA BILKETA!!

 

untitled

Paueko Administrazio Auzitegiak Ziburuko Kaskarotenia Ikastolari egoitza uzteko emandako epaiak asalduraz, harriduraz, saminez eta amorruz utzi gaitu ikastolakide guztiok. Badira bi urte, Frantziako Gobernuak Falloux lege zaharkitua tiraderatik atera eta ikastolak itoarazteko ekinbidea abiarazi zuela, herriko etxeak ere jomugan jarriz ikastolei laguntza apurrik eman ez ziezaieten. Orain ere epai batek behartu nahi du Kaskarotenia kale gorrian uztera, baina oraingoan ez da Paris, ez prefeta ezta suprefeta ere, Ziburuko auzapeza da Ziburutik egotzi nahi gaituena. Ziburutik, bai, eta ez Marinela auzoko eremutik, lekuz aldatzeko aukeraz hitz egin ere ez baitu egin nahi. Kaskarotenia ikastola txiki bat da, hasi berria, baina Ziburun geratzeko eta garatzeko jaioa. Argi adierazi dute hori gurasoek eta irakasleek eta Seaskako ordezkariek ere. Elkarrizketara deitu dute Ziburuko auzapeza, irtenbide baten bila; tamalez, oraingoz erantzunik jaso ez duen eskaera. Horregatik guztiarengatik Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak hauxe adierazi nahi du: Kaskarotenia ikastolako haur, guraso eta irakasleei Euskal Herriko ikastolakide guztion elkartasuna, babesa eta laguntza adierazi eta eskaintzen diegu. Ipar Euskal Herrian ikastolen garapenarekiko konpromisoa berretsiz, Ikastolak Ziburun jarrai dezan egiten ari diren ahalegin horretan alboan, eskuz-esku, edukiko gaituzte. Ziburuko auzapez Guy Poulou-ri, berriz, jarrera aldatzeko eta elkarrizketari heltzeko eskatzen diogu, Kaskarotenia ikastolako guraso eta irakasleek eta Seaskako ordezkariek elkarrekin auzi honi irtenbidea emateko egindako deiari baikorki erantzuteko. Auzi hau denon artean aterako dugu aurrera. Horregatiik, Euskal Herriko erakunde publiko, alderdi eta gizarte eragileei ere dei egiten diegu auzi hau konpontzeko euren esku dagoena egitera. Euskal herritar guztiek ere beren alea jar dezakete Ikastolak Ziburun jarrai dezan, Kaskarotenia ikastolak abiatu duen sinadura bilketan izena ematetik hasita: http://www.mesopinions.com/petition/enfants/veux-ikastola-ciboure-ikasto… Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Batzordearen izenean Koldo Tellitu Mejia Ikastolen Elkarteko lehendakaria