“Eman egun bateko bizia Ziburuko ikastolari” kanpaina

Ziburuko ikastolari egungo eraikina uzteko epaileek ezarritako epea agortuta, bertan geratzen den egun bakoitzeko ehun euroko isuna ordaindu beharko duela jakinik, EHI Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak ‘Eman egun bateko bizitza Ziburuko ikastolari’ kanpaina abiarazi du gaur.

Kaskarotenea ikastolan izan dira gaur EHIko lehendakari Koldo Tellitu eta zuzendari nagusi Imanol Igeregi, eta Kaskaroteneko lehendakari Laida Mujikarekin eta Seaskako lehendakari Paxkal Indo eta zuzendari Hur Gorostiagarekin bildu dira, ikastolaren egun hauetako jarduna bertatik bertara ezagutzeko eta Euskal Herriko ikastola guztien babesa eta elkartasuna adierazteko.

Bileraren ostean eman du ekimenaren berri EHIko lehendakariak. ‘Eman egun bateko bizitza Ziburuko ikastolari’ kanpainan Euskal Herriko ikastola guztiek parte hartuko dutela aurreratu du Tellituk, eta, era berean, elkarte, erakunde eta herritar orori dei egin die beraiek ere parte har dezaten ekimenean, egun bakoitzeko isunak ordaindu ahal izateko.

Hauxe da ireki den kontu korronte zenbakia

Euskadiko Kutxa  ES37 3035 0059 88 0590731027

Paxkal Indok eta Laida Mujikak biziki eskertu dute ekimena abian jarri izana, eta, era berean, eskerrak eman dizkie dagoeneko  dirua jarri dutenei  eta baita elkartasun mezu, argazki eta marrazkiak bidali dizkieten guztiei ere. Herritar guztien babesa sentitzen ari direla esan dute, eta indarra ematen diela horrek aurrera egiteko, Ziburun ikasatolak jarrai dezan lanean jarraitzeko.

Indok eta Mujikak adierazi dute Ziburuko alkate Guy Poulouk, oraingoz, ez duela iragan asteko mehatxua bete, eta, beraz, ur eta argindar hornidura ez dietela eten, ezta babes hesiak kendu ere. Era berean,  gaineratu dute oraindik epaileak ez duela inor igorri ikastolara isunen ezartzera, hori edozein unetan gerta daitekeela jakin badakiten arren , baina hori ere auzapezaren esku dagoela gogorarazi dute.

Egunotan behin eta berriz auzapezari elkarrizketara deitu ostean, Poulourekin ostiral honetan, 14:30ean, batzartuko direla ere adierazi dute Indok eta Mujikak. Bileran, Kaskarotenea lekuz aldatzeko eta behin-behinean beste lekuren batean kokatzeko aukerak mahai gainean jarriko dizkie ikastolaren ordezkariek auzazpezari.

Eman egun bateko bizia Ziburuko ikastolari

Posted on Iraila 13, 2014, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: