Monthly Archives: urria 2014

Ziburuko Kaskarotenea ikastola argirik gabe utzi dute

Ziburuko Kaskarotenea ikastola egoera larrian dago. Guy Poulou auzapezak eraikina azaroaren 3rako utzi behar zutela jakinarazi zien eta neurriak hartzen hasiko zela.

Zoritxarrez hori gertatzen hasi  da eta gaur argi indarra kendu diete, argirik gabe utzi dituzte.

Laida Mujika Kaskaroteneako lehendakariak esan duenez,  ikastolako 13 ikasleen eskubideen alde lanean jarraituko dute. Argia sortzeko gailu bat prest omen dute eta horrekin hasiko dira lanean datorren astetik aurrera. Mujikak esan du, auzapezaren jarrera ulertezina dela eta garbi dagola Euskara ez dela bere proiektuen barnean sartzen.

Bestalde, Paueko auzitegiak ezarritako isuna areagotu daitekela jakin arazi dio auzapezak ikastolari. Ziburuko ikastoak irailaren 9rako Marinela auzoko eskola publikotik alde egin behar zuela ebatzi zuen epaileak eta agindua bete ezean egun bakoitzeko 100 euroko isuna ezarri zien. Orai kopuru hori 400 eurotara igo daiteke hurrengo egunetan.

Hau dena salatzeko, azaroak 8an manifestaziora deitu dute Ziburun. Euskal Herri osoko kultur eta gizarte eragileek egin dute bat deialdiarekin, ” Ikastolak ez hunki! ” lelopean egingo da manifestazioa

http://www.eitb.com/eu/get/multimedia/embed/id/2686040/tipo/video/

Advertisements

Errigora saskiak!! “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka”

Euskara eta nekazaritzari bultzadatxo bat eman behar diogu. Horretarako, 50€ truke Nafar produktuez osatutako saski eder bat eska dezakezu. Saskia kalitatezko produktuez osatuta dago eta gainera lortutako diruaren %25 Nafar Hegoaldean euskarari laguntzeko egiten diren proiektu ezberdinetarako erabiliko da.

 

image-000

 

Saskia produktu hauetaz osatua dago:

  • 2 olio botil ( 1 ekologikoa )
  • 2 piper pote
  • Potxak
  • Kardoa
  • Mahats zuku ekologikoa
  • Orburua
  • 2 zaizuri lata
  • Tomate saltsa ekologikoa
  • Barazki krema ekologikoa
  • Pikillo mermelada ekologikoa
  • Ardo beltz botil ekologikoa

Urriaren 27tik azaroaren 12ra bitarte saski eskaerak jasoko dira 699679923 telefono zenbakian ( Alberto ) edo alberbarbe@gmail.com postara idatziz. Izen abizenak, saski kopurua, telefonoa eta e-posta beharrezkoak izango dira eskaera egiteko orduan.

Saski banaketa eta ordainketa azaroaren 17tik 30era izanen da.

Animatu eta eskuara bultzatu!!

 

Zangozakoen oparia

2014ko irailaren 29an Zangozan izandako NIEko Batzarrean, ikastolak eta Abadia jauna pintoreak 15 artelan oparitu zizkieten egunero egiten duten lanarengatik, Nafarroko ikastola guztietan tokia izan zezaten. Hunkigarria izan zen.

Gure ikastolan gure artelana paretan zintzilikatua dugu jada, begira ze polita gelditu den!

Mila esker opariagatik!!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

5. eta 6. mailakoak Donostian

5. eta 6. mailakoak urriaren 19an Donostian izan ziren.

Goizean 5. mailakoak Planetariumean egon ziren eta 6.mailakoek, berriz, Aquariuma bisitatu zuten.

Ondotik, 2 taldeak elkartu eta Txuri Urdineko izotz pistan ibili ginen gustora. Nahiz eta erran behar den, batzuk ipurdiko min ederrakin bueltatuko zirela etxera….

Argazki gehiago ikusteko klikatu  HEMEN

 

 

Pottokaren zozketa eta 6. mailako polboroi eta bonboi postua

Gaur goizean goiz  pottoka gure esperoan zegoen Merkatuzelaian , urduri eta kezkati.

10:30ak aldera ikastolako 3,4,5 eta 6. mailako ikasleak boletoak saltzen hasi dira. Gogotsu ekin diote lanari, Elizondoko karriketan barna ibili dire boletoak eskeintzen eta 12:30etako etzen bakar bat ere gelditzen, denak saldu dituzte!

Bitartean, 6. mailakoak polboroiak eta bonboiak saltzen egon dira pottokaren ondoan jarri duten postu batean. Hauek ere kaja kuadrilla bat saldu dituzte.

13:00etan pottokaren zozketa egin dugu eta hauek izan dira zenbaki sarituak:

1. 1.221

2. 1.734

3. 2.449

Lehenengo zenbakiaren jabea nor den badakigu dagoeneko, Begoña Gonzalez da, Zorionak Begoña!!

Esker mile denei, pottokaren boletoak, polboriak eta bonboiak erosi dituzuen guztiei.

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

Baztan ikastolako ostalaritza batzordea Zangozan

Joan den igandeko Nafarroa Oinezan gure ikastolako guraso tade bat 3. guneko txoznan  lanean aritu zen. Bero izugarria egiten zuenenz  jendea egarritua zebilen eta ikastolako ostalaritza taldea bertan jo ta ke aritu zen.

Leher eginak akitu zuten!!

Esan beharra dugu, talde horretan ikastolako gurasoetaz gain jende gehiago dagoela lanean.

Esker mile denei!!

6. mailakoen polboroi eta bonboi postua

Baztan Ikastolako 6. mailako ikasleek  polboroi eta bonboi postu bat irekiko dute ferietan. Baztandarren Biltzarreko barrakoian edo inguruan jarriko dute postua urriaren 24an, ortzileria, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte.

Helburua Otsagabiara aste bat eskiatzera joateko laguntza jasotzea da, polboroiak eta bonboiak saltzen.

Lehen esan dugun bezala, pottoka ere zozketatuko da eta boletoak ortzilarean egonen dira salgai oraindik.

Milesker denoi!

6. mailako ikasleak

Mil esker Zangoza eta Baztan Ikastolako gurasoei!!

Joan den igandean Nafarroa Oinezaren besta bukatu ondoren, gure ikastolako guraso talde haundi bat Zangozan gelditu zen dena desmontatzen. Hurrengo urtean guk erabiliko dugun material guztia kamioietan sartu eta Baztanera ekarri zuten.

Lan horretan Zangozako antolatzaileek lagundu ziguten, egun guztia gelditu gabe lanean aritu ondoren indarrak atera zituzten gu laguntzeko.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz bihotzez.

Argazki hontan talde ttiki bat ateratzen da, guraso gehiago zeuden lanean baina ez dugu argazkirik,

 Esker mile denei!

 

Baztango taldea

Gure pottoka urduri!!

Urtero bezala, aurten ere feri egunean pottoka zozketatuko dugu. Zozketa ostiralean eguerdiko 13:00etan izanen da baino goiz goizetik gure pottoka Merkatuzelaian egongo da gure zain. Hurbildu zaitezte, agian zuetako bat izanen da bere jabe berria!

Ikastolako ikasleak boletoak saltzera hurbiltzen bazaizkizue, eskuzabalak izan, lagun berri batekin itzuli zaitezkete etxera!

IMG_7091

Nafarroa Oinezaren lekukoa jaso dugu!!

Gaur, urriak 19, Zangozan ospatu da 2014ko Nafarroa Oineza. Goizean, Zangozako ikastolako Leire Rebolé eta Susana Garraldak NIEko lehendakaria den Pello Irujorekin batera lekukoa Baztan ikastolari pasatu digute,2015eko Nafarroa Oineza antolatzeko ardura guk bait dugu.

Lekukoa, ikastolako guraso elkarteko lehendakaria den Elena Zabaleta eta ikastolako Nafarroa Oinezeko aferetan zuzendaria izango den Josune Ortegak jaso dute.

Momentu hunkigarri eta berezia izan da bai beraientzat eta baita ikastola osatzen dugun guztientzat ere.

lekukoa

lekukoa2_7061