Monthly Archives: urria 2014

1. eta 2. mailakoak Donostira ibilaldia

Ufff!! azkenean andereñoak ibilaldia pentsatu eta  gu apuntatu!

Urriaren 10ean punttu-punttualak izan ginen.9:30ak pastuxe autobusa goitiko ikastolatik abiatu zen. Donostiara ailegatu eta Bulebarrean utzi zakun.Handik oinez portutik ibili eta ” Ciudad de Sansebastian” kataramaraneraino  joan ginen.

Gure bila neska bat atra zen eta sartzen lagundu zakun.Denek goitiko aldian jarri nahi ginuen eta halaxe egin ere.

Itsasoan ibiltzera!

Olatuak bazeuden eta tripa batzuk mugitu zire,baina ez ginen xoratu.

Gero, Udaletxe aintzineko parkera joan ginen,gosaldu eta jostatu.

Bazkaltzera Amarako parkera gan ginen,ZE POLITA!!

2:30etako CAMELOTen ginauden eta 2 orduz hantxe jostatu ginen. PRIMERANNN!!!

5:15etan atera behar ginen,baina pixilea ginuelako mantxoxago atra ginen Baztan aldera.

Egun polita !!!

ESKERMILE ASIER LIZARZA gurekin etortzeagatik

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

3 urtekoen ikasturte hasiera

 

Aurtengo ikasturtea martxan dago eta urtero bezala, aurten ere 6. mailako ikasleek ikastola utzi dute eta haur berriak hasi dira parkean 3 urteko gelan.

2o haur hasi dira aurten irakaslea Mari Paz dutelarik, eta beraientzat dena berria da, ikastola, irakasleak, lagunak… bizi berri bat hastera doaz.

 

 

Lehenengo egunak ez dira errexak izan, haur batzuk oso ongi egon dira hasieratik baino beste batzuei gehiago kostatu zaie egokitzea, ama eta aita maiz zituzten beraien ahotan.

Dagoeneko hilabete terdi  daramate ikastolan eta arras gustora daude denak, ederki pasten dute!

Ongi etorriak txikitxoak!!

Argazki gehiago ikusi nahi badituzue klikatu HEMEN, album honetan jangelako argazki batzuk daude eta bertan 4 eta 5 urtekoak ere agertzen dira.

 

4 urtekoak gaztain bile

Aupa lagunak!

Txirritxen gelako neska mutikoak kontent kontent udazkeneko frutuak biltzera joan gara, etxetik ekarritako zaretoak hartu eta gogotsu abiatu gara!!!

Leku eder batera joan gara, baino ez dizuegu erranen nora, sekretua baita!!!! Jiji…Han, maiataneren amatxo Arantxa eta aitetxi Juan esperoan zeuden.

Lehenik, aitetxi Juanen baratzean ibili gara eta bertan, barazki desberdinak ikusi ditugu: azak, porruek, litxuek, piperrak,  kalabazak…

Gero belai handi batera joan gara eta bertan gaztainondoak, giltxaurrondoak, urritzek, sagarrondoak, udareondoak eta haritzek ikusi ditugu.

Gure zaretoak batez ere giltxaurrez bete baditugu ere, gaztain eta ezkur batzuk ere bildu ditugu, baita zuhaitz desberdinen hostoak ere.

Gure zareto eta poltsak eskuetan hartu, eta ttipi ttapa elizeko parkera gosaltzera eta jostatzera joan gara.

Jostatu ondoan ikastolara abiatu gara gure zareto eta boltsa guztiekin…nahiko lan izan dugu ikastolara iristen, ze karga!!!

Dena txoko txurian utzi dugu eta ondoko egunetan den dena aztertuko dugu, fruituak, hostoak…gauza pila bat ikasteko gogoz gaude!!!

Bildutako gaztain eta giltxaurrekin merendu eder bat eginen dugu!!!!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Urriak 11 kalejirak, LOMCEri EZ!!!!

Ikastolen elkarteko albiste kanala – Zangozan dena prest Nafarroa Oinezerako

Euskarari eta euskal kulturari bultzada ematea izango du helburu nagusia aurtengo Nafarroa Oinezek, Zangozan egingo baita, Nafarroako Gobernuak “eremu ez euskalduna” izendatutako lurraldean. Horrekin batera, proiektuaren iraunkortasuna eta hezkuntzaren kalitatea bermatzeko diru baliabideak lortzea ere izango dute xedetzat aurtengo ekitaldian.

Gaur aurkeztu dute Iruñean aurtengo Oinez-a. Bertan izan dira Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariorde Mikel Belasco, Zangozako ikastolako zuzendari Leire Rebole eta Zangozako Ikastolako Jardueren batzordeko kide Eneko Alkorta. Hiruek eman dituzte urriaren 19ko jaiaren xehetasunak.

Ohi bezala zirkuitua eta guneak erabakita dituzte, baita haietan egongo diren ikuskizunak ere. Aurten lau gune izango dira, eta haietan adin guztientzako ikuskizun eta ekitaldiak egongo dira: umeentzako ikuskizunak, magia emanaldiak, Altxatu, Zarako K, Leihotikan, Esne Beltza, Gose, Glaukoma, Willis Drummond, Balerdi Balerdi eta beste zenbait talderen kontzertuak, dantza emanaldiak eta beste.

13-16 urte bitarteko nerabe eta gazteentzako Erronka ere izango dute. Iazko Kilometroetan abiatutako ikastolen arteko lehiaketa jai guztietara hedatzeko asmoa bete egingo da, beraz.

Txikiak handi Nafarroako ikastolek abiarazitako egitasmoak ere segida izango du Nafarroa Oinez-en. Hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatzea eta haien arteko zubiak eraikitzea du helburu egitasmo horrek, eta aurtengo jaialdian kitxua eta Saharako hassania hizkuntzak izango dituzte bereziki gogoan.  

 

EHIk bat egin du larunbat honetako kalejirekin

Ikastolen Elkarteak bat egin du Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean ‘Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! Inposaketei ez!’ lelopean larunbat honetarako (urriak 11) antolatu diren kalejirekin, eta dei egiten die ikastolen komunitateari, hezkuntza eragileei eta, oro har, gizarte osoari deialdi horietan parte hartzera.

Behin eta berriro agertu gara hezkuntza eragileok LOMCEren aurka. Legea izateko bidea urratzen hasi zenetik dihardugu, eta, orain, dagoeneko lege dela eta zenbait puntu indarrean dituela, herri gisa erantzun sendoak emateko premia biderkatu egin dela deritzogu, bai legearen aurka azaltzeko, eta baita lege hori hemen aplikatu ez dadin neurri eraginkorrak eskatzeko ere.

Baina harago joan behar dugula ere argi daukagu. Kontua ez baita LOMCE eta horren antzeko mehatxuei aurre egitea bakarrik, horrek LOMCEren aurreko eskenatokira itzultzea ekarriko bailiguke; baizik eta halakoen aurka eta Espainiatik nahiz Frantziatik letorkigukeen ezein inposaketaren aurka defenditu ahal izateko hezkuntza sistema propiorantz urratsak egitea.

Ikastolok argi daukagu: bide propioa jorratu beharra daukagu, euskal gizartearen eta hezkuntza sistemaren kohesioa nahi dugu, ikuspegi integrala bultzatu, eta ikasle eta ikastetxe guztien hezkuntza maila hobetu, horrela ulertzen baitugu bikaintasuna, kalitatez eta berdintasunez jantzia.

Egungo testuinguruan, ordea, berariazko marko normatibo bat eta Hezkuntza Legea, hezkuntza alternatiba eta aldaketa baten giltza iruditzen zaizkigu; bide propioa eta hezkuntza hobekuntzaren ezinbesteko baliabide, euskarri eta adierazpen garbiak.

Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluaren Izenean

Koldo Tellitu Mejia

EHIko lehendakaria