Monthly Archives: azaroa 2014

Nafarroa Oinez aurkezpena eta desfilea

Atzo, azaroak 29, Nafarroa Oinezeko aurkezpena eta desfilea ospatu ziren Lur aretoan.

Arratsaldeko 17:30etan zabaldu ziren ateak, orduko kanpoan  lerro koxkorra  zegoelarik. Jendea 18:00ak arte sartzen egon zen eta 18:00etan hasi zen aurkezpena Fernando Anbustegiren eskutik. .

Josune Ortegak hitz batzuk esan zituen eta baita Elena Zabaletak ere. Ondoren video eder hau jarri zuten eta desfilea hasi zen.

Haurrak, amatxiek, gurasoak…denak arras ongi egin zuten beraien papera, harrituek gelditu ginen, ze martxa, bazirudien profesionalak zirela!

Jendea ere animatua zegoen eta txaloekin akonpañatzen zituzten modeloak.

Desfilea bukatu ondoren goitiko pisuan merendu eder bat eman zieten parte hartzaileei.

Zorionak desfilean parte hartu zenuten guztiei eta dena horren ongi ateratzeko lanean aritu zaretenei eta esker mile ikustera hurbildu zinetenei eta Lur aretoa uzteagatik Iñigo eta Xabiri ere.

Orai aintzinet jarraitzea tokatzen zaigu, lan asko dugu egin beharra oraindik.

Aupa Baztan Ikastola!!!!!!!!!!

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

Advertisements

Nafarroa Oinez aurkezpena + desfilea

Oroitu bihar arratsaldeko 17:30etan Lur aretoan Nafarroa oinezeko aurkezpena eta desfilea izanen dela.

Jende eta kotxe asko espero ditugunez, oinez joatea eskatzen dizuegu.

Ongi pasa!!

image1 (1)

 

“Euskaraz bizi nahi dut” Herri laisterketa

Abenduak 3an “Euskaraz bizi nahi dut” herri laisterketa ospatuko da Elizondon.

021de-euskaraz2bbizi2bnahi2bdut

Ikastolatik laisterketan parte hartzera animatzen zaituztegu, bai helduei eta baita haurrei ere. Jadanik 43 haur eta 13 heldu apuntatu dire.

IMG_4371bi

Laisterketak bi ibilbide ditu, bat motza eta bestea luzea. Luzea, Elizondoko plazatik hasita, zaharretxera, handik goitiko karriketik ikastolara, ikastolako zubitik txokotora eta gaztetxetik plazara doa. Motza berriz, berdin hasten da baina ikastolaraino joan ordez Virgiliotik jausten da Antxitone aldera eta hortik gaztetxera eta plazara. Denak batera aterako gara eta gero bakoitzak bere bidea jarraituko du.

IMG_4363bi

Laisterketa bukatu ondoren sariak zozketatuko dira.

Parte hartu nahi baduzue ikastolan izen eman dezakezue.

Anima zaitezte goiz polit bat pasa bitartean eskuara laguntzera!!!!

 

Juntakide berriak

Joan den ostiralean Guraso Elkarteko haurteskundeak izan ziren. Aurten 136 gurasok bozkatu zuten, % 55,7ak. Hauek izan ziren bozketaren emaitzak:

– Mikel Alzuri: 71 boto

– Iñaki Zelaieta: 60 boto

– Nerea Bidegain: 39 boto

– Felix Mena: 23 boto

– Ainhoa Maritorena: 21 boto

Esan beharra dugu, Mikel Azuri eta Iñaki Zelaieta bolondres aurkeztu zirela Guraso Elkartean sartzeko eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu.

Ongi etorri sartu zaretenei eta esker mile juntatik ateratzen zareten bostei hiru urte hauetan egindako lanengatik: Miren Iribarren, Andres Barberena, Ugutz Obregozo, Elena Zabaleta eta David Alegre. Elena Zabaleta urte bat gehiago geldituko da Nafarroa Oinezeko lehendakari bezala. Berari ere eskerrak eman nahi dizkiogu  lana bere borandatez urte bat gehiago luzatzeagatik.

Azkenik, 5 kide berriez gain Guraso Elkartean jarraitzen dugun juntakideak nortzuk garen gogoratuko dizuegu: Ainhoa Zubieta, Ainara Aldako, Alberto Barberena, Inaki Telletxea, Ion Telletxea, Saioa Garde, Maria Plaza, Joxerra Calavia, Asier Zabalza eta Jon Etxandi. Edozein kexak, zalantza, proposamen…guri esan eta erantzuten saiatuko gara.

Guraso Elkartea eta Batzorde iraunkorra ELAren alde busti gara!!

Joan den astean ikastolako irakasleek ELAren alde bustitzeko ekimenean Guraso Elkarteari eta Nafarroa Oinezeko batzorde iraunkorrari bota ziguten erronka.

Atzo ikastolako parkean elkartu ginen denak pozalak eskuetan genituela, bustitzeko prest.

Batzorde iraunkorra hasi zen bustitzen, baldeak goitiraño bete eta irrifartsu irauli zituzten gure gañean, ze hur hotza hormak eta guzti!!

04 IMG_4865

07 IMG_4867

Gero Guraso Elkartearen txanda iritsi zen, jasotako bustialdiaren ondotik guk ere gogotsu busti gintuen!!

11 IMG_4877

12 IMG_4878

Guraso Elkarteak erronka Baztango mendigoizaleei, Baztango bertso eskolari eta Erlategi elkarteari bota dio.

Batzorde iraunkorrak berriz,  Ikasle ohiei, suinki euskaltegiari eta Zangotzako batzorde iraunkorrari.

Oroitzapenak

Bi argazki hauen artean 30 urteko tartea dago. Garai haietako gelakideak urtean behin bazkari bat egiten dugu eta bertan ttikitako kontuak eta ikastolako istorioak beti egoten dira gure ahotan. Oroitzapen arras politak…

1-1985 talde 1[1]

gela datakin

Irakasleak ELAren alde busti dira!!

Gure ikastolako irakasleak ere ELAren alde busti dira.

Orain erronka Baztan ikastolako Guraso Elkarteari, Nafarroako Ikastolen Elkarteari eta 2015eko batzorde iraunkorrari bota diote.

Guraso Elkartea gure aldetik, prest gaude ur frexkoarekin dutxatzeko!! Laister izango duzue gure berri…

http://www.ttipi.net/berriak/baztan-ikastolako-irakasleak-ere-elaren-alde-busti-dira?utm_medium=facebook&utm_source=ttipi.net

Baztan Ikastolako irakasleak ELAren alde bustitzen.

Korrika 2015 ” Euskahaldundu!”

2015eko martxoaren 19tik 29ra izango da 19. korrika. Urepelen hasi eta Bilbon bukatuko da ” Euskahaldundu! ” lelopean.

http://www.berria.eus/paperekoa/1837/002/001/2014-11-07/ahaldundu_euskalduntzeko.htm

KORRIKA

Lacturale eta Peru-harri (3 eta 4. mailakoak)

Urriak 31, 3. eta 4. mailetako ikasleek ibilalditxo bat egin zuten.

Goiza Lacturalek Etxabarrin duen behitegian pasatu zuten. Han behiak ukitzen, bazkatzen… arras ongi pasatu zuten.

Atsaldean berriz, Peru-Harri bisitatu zuten, Leizan. Bertan Iñaki Perurena eta bere alaba Maitekin primeran pasatu zuten jokoak eginez, Euskal Mitoligia gogoratzen eta eskultura erraldoien artean.

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Oinezeko denda inauguratu dugu!!!!

Atzo, azaroak 7, Nafarroa Oinezeko denda inauguratu genuen.

Arratsaldeko 5etan jende multzo ederra elkartu ginen ikastolako parkean. Han, gure erraldoia atera genuen haurrek harrituta begiratzen zutelarik. Ederki girotu ginen: musika bazen, haurrak dantzan gogotsu ari ziren…

Bitartean, Elena eta Josuneri berriz ere elkarrizketa egin zieten ETBkoek, famatuak egin dira gargero gure neskatxak!!

Eta bapatean… haur guztiak erotu zirela zirudien… denak ohiuka hasi ziren…zer gertatzen da? Goitiko karrikatik Porrotx heldu zen gure ikastolara! bai, bai, Porrotx!!

Porrotxek erran zigunez, denda erekitzen laguntzera etorria zen gurera. Eta hala, ikastolako txistularien musikaz alaiturik, kalejiran, parketik denda aldera abiatu ginen erraldoiak buru genituelarik.

Dendara iristean, ikastolako ikasle ohien txalaparta saio hunkigarria eta gure dantzari ttikien dantza saio bikaina ikusteko aukera izan genuen. Dena oso giro alaiean joan zen.

MIFa fanfarreak ere giroa alaitzen lagundu zuen, ze musika polita!!

Gainera, Martin Gardek, 1.982ko Nafarroa Oinezeko ikurraren egile, garai hartan ikastolako guraso eta gaur egun ikastolako aitetxi denak ere, hitz batzuk erran zituen eta oroigarri ttiki bat oparitu zitzaion.

Haurrek ere Porrotxi bi kamiseta oparitu zizkioten,  Pupurendako bat eta Lorerendako bertzea.

Hortan ari ginela, bapatean, Porrotx Elkartetxeko leihoan agertu zen. Handik besoa luzatuta dendako kartela estaltzen zuen papera kendu eta errotuloa agerian utzi zuen, denda inauguratutzat emanez!!

Jende aunitz bildu zen atzo eta arras besta polita izan zen. Orain lan haundia dugu egiteko, baina horrelako giro ederra ikusiz, aitzinera jarraitzeko gogoak biderkatu bertzerik ez dira egiten. Aupa Baztan Ikastola!!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Ah! Eta denda irekia dagoenez… orain badakizue zer dagokigun, ez? Denak materiala erostera!!

Dendako ordutegia hauxe da:

Ortzegunetan 10:00etatik 13:30etara

Ortzileretan 10:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik-20:00etara

Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara