Oinezeko denda inauguratu dugu!!!!

Atzo, azaroak 7, Nafarroa Oinezeko denda inauguratu genuen.

Arratsaldeko 5etan jende multzo ederra elkartu ginen ikastolako parkean. Han, gure erraldoia atera genuen haurrek harrituta begiratzen zutelarik. Ederki girotu ginen: musika bazen, haurrak dantzan gogotsu ari ziren…

Bitartean, Elena eta Josuneri berriz ere elkarrizketa egin zieten ETBkoek, famatuak egin dira gargero gure neskatxak!!

Eta bapatean… haur guztiak erotu zirela zirudien… denak ohiuka hasi ziren…zer gertatzen da? Goitiko karrikatik Porrotx heldu zen gure ikastolara! bai, bai, Porrotx!!

Porrotxek erran zigunez, denda erekitzen laguntzera etorria zen gurera. Eta hala, ikastolako txistularien musikaz alaiturik, kalejiran, parketik denda aldera abiatu ginen erraldoiak buru genituelarik.

Dendara iristean, ikastolako ikasle ohien txalaparta saio hunkigarria eta gure dantzari ttikien dantza saio bikaina ikusteko aukera izan genuen. Dena oso giro alaiean joan zen.

MIFa fanfarreak ere giroa alaitzen lagundu zuen, ze musika polita!!

Gainera, Martin Gardek, 1.982ko Nafarroa Oinezeko ikurraren egile, garai hartan ikastolako guraso eta gaur egun ikastolako aitetxi denak ere, hitz batzuk erran zituen eta oroigarri ttiki bat oparitu zitzaion.

Haurrek ere Porrotxi bi kamiseta oparitu zizkioten,  Pupurendako bat eta Lorerendako bertzea.

Hortan ari ginela, bapatean, Porrotx Elkartetxeko leihoan agertu zen. Handik besoa luzatuta dendako kartela estaltzen zuen papera kendu eta errotuloa agerian utzi zuen, denda inauguratutzat emanez!!

Jende aunitz bildu zen atzo eta arras besta polita izan zen. Orain lan haundia dugu egiteko, baina horrelako giro ederra ikusiz, aitzinera jarraitzeko gogoak biderkatu bertzerik ez dira egiten. Aupa Baztan Ikastola!!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Ah! Eta denda irekia dagoenez… orain badakizue zer dagokigun, ez? Denak materiala erostera!!

Dendako ordutegia hauxe da:

Ortzegunetan 10:00etatik 13:30etara

Ortzileretan 10:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik-20:00etara

Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara

Posted on azaroa 8, 2014, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: