Monthly Archives: azaroa 2014

Nafarroa Oinezaren aurkezpena

Gaur, azaroak 6, Nafarroako Ikastolen Elkarteak, 2015eko Nafarroa Oinezaren aurkezpena egin  du Iruñan. Prentsaurrekoan, 2015eko Nafarroa Oineza Baztan ikastolak antolatuko duela iragarri du. Aurkezpenean Josune Ortega eta Elena Zabaleta izan dira gure ikastolako ordezkariak.

 

IMG_7309

DSC_9038

DSC_8986

 

Gure ikastolak besta honetarako autatu duen leloa ” HAMA…BORTZ, AMA…BAT ” da.

 

IMG_7291

Hamabortz ikastola ari dira Nafarroan eskuararen haziak oparo lora daitezen egunez egun ekinean, elkarrekin lanean.

Bertzalde, Hamabortz herrik osatzen dute Baztan Bailara. 2015. urteari ere erreferentzia egiten dio. Hama… bortz, eta Ama… bat. Ama hizkuntza. Eskuara. Seme-alaba guztiok bere magalean maitekiro hartzen gaituena. Belaunaldiz belaunaldi Amak erakutsi baitigu eskuaraz solasten, eskuara maitatzen eta zaintzen. Amak, eskuararen transmisioan gako izan dira. Ama guztiendako omenaldi xumea izan nahi du aipamenak.

 Leloa Fernando Anbustegi ikastolako ikasle ohiak sortu du, Baztan Ikastolako lehenbiziko andereño izan zen Mari Carmen Goñiren semeak.

Ikurra, berriz, oin bat da. Oinez, urratsez urrats egin dugu eta egiten ari gara gure hizkuntzaren bidea eta, hortaz, oina da gure ikurra. Hamabortz ikastolek, hamabortz herriek koloreztatutako oina da, eskuararen alde sendo aitzinet eginez.

 Baztan Ikastolak antolaturiko lehenbiziko Nafarroa Oinezean, 1982an, bi oin izan ziren gure ikurra eta oraingoan, bakarra. Eskuarak beti behar duelako bulkaldia eta ezinbertzekoa delako urratsak egiten jarraitzea.

 Logoa Josune Iturzaetak, Pello San Millanek eta Juan Angel Perotxenak egin dute, elkarlanean.

 

 

Oinez dendaren inaugurazioa

OINEZ_A3_KAR_DENDA_AZK.fh11

Heldu den ortziralean, AZAROAK 7, ospatuko dugu Oinez Dendaren inaugurazioa, Elizondoko Santiago karrikan, arkupeen parean. Horretarako ekitaldi berezi bat prestatu dugu, xumea, alaia… eta SORPRESAZ betea!

Ekitaldian parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu:

EGUNA: Azaroak, 7, ortzirala

ORDUA: Arratsaldeko 5etan

LEKUA: Parkeko Ikastolan.

Parketik kalejiran joanen gara, dendaraino. Eta han inaugurazioa izanen da…

Eguraldi txarra eginez gero, denda ondoko arkupeetan elkartuko gara.

Animatuuuuuuuuu!!!!!!!

6. mailakoen oharra. Bonboiak eta polboroiak salgai!!!!

Kaixo denei!!

Aurten 6. mailako ikasleak urtarrilean eskiatzera joan nahi dugu. Krisialdia dela eta, gure gurasoei lagundu nahi diegu bidaia ordaintzen. Horretarako, eguberrietako EUSKAL POLBOROI ETA BONBOI goxoenak prezio onenean jarriko ditugu salgai.

Nahi badituzue, 6. mailako tutoreari abisatu, Maite Arruabarrenari.

Lagundu eta gozatu!

6. mailako artaldea

image-001.jpg

Gaztain jatea parkean

Urtero egin ohi den bezala, aurten ere haur hezkuntzako haurrek gaztain jatea ospatu zuten.  Gaztainak egiten beti bezala txintxo txintxo Luis Javier Laurnagarai aritu zen. Berak haurrei gaztainak zuhaitzean kimatzen direnetik biltzen ditugun arte ze prozesu jarraitzen duten azaldu zien.

Haurrek gustora jan zituzten!!

 

10334327_650411828407801_7392308284382892457_n

Argazkia Ondikolena, Diario de Noticiasen agertzen da.

http://www.noticiasdenavarra.com/2014/11/04/vecinos/baztan-bidasoa/castanada-anual-de-baztan-ikastola#

 

Orduz kanpoko ekintzak – Txistua

Eskola kanpoko ekintzak hasi zirela badakizue. Argazkia hauetan ikusten duzuen bezala TXISTU klaseak arras animatuak izaten dire.

???????????????????????????????

Mirenek  ,bere ikasleak gibeletik dituela ,Hammelingo txirularia dirudi .

???????????????????????????????

Bertze aldetikerranen datzuegu  ikasle batzuk ,lehenengo emanaldi eskenia dutela 1. eta 2. mailakoen aintzinean. Andereño Maria gidari zutela arront ongi moldatu ziren.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

NIEko zenbait ikastola bildu dira Elizondon

NIEko zenbait ikastola bildu dira Elizondon “Hobekuntza sistematikoa” lantzeko. Arras interesgarria suertatu da

10486657_647939185321732_7540194846795085212_n[1]