Monthly Archives: abendua 2014

Nafarroa Oinez denda Iruñean

Atzo, larunbata , Nafarroa Oinezeko denda ireki zen Iruñean. Erran beharra dugu arras polita gelditu dela, orai aunitz saltzea espero dugu!

Dendaren ordutegia hau da:

Astelehenetik larunbatera: 10:ooetatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

1391459_883173001716408_5012409524063263558_n

10387396_883172798383095_8652766923318932719_n 10384814_883172965049745_1399685563297120892_n

10425103_883172861716422_3593990945140577713_n

 

Euskararen aldeko herri laisterketa

Abenduaren 3an, euskararen egunean hain zuzen, euskararen aldeko herri lasterketa egin zen Elizondon. Eta urtero bezala, Baztan Ikastolako guraso, amatxi-aitetxi eta ikasle andana bildu zen euskararengatik laster egitera.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

Ez atzendu datorren igandean eguberritako krosa izanen dela, hortan ere haur pila bat apuntatu dira eta gurasoren bat ere…

Pilota topaketa

Azaroaren 26an Berako Labiaga, Lesakako Tantirumairu eta Baztan Ikastolako 5. Eta 6. mailako haurrak Elizondoko frontoian bildu ziren Pilota Topaketa egiteko.

Pilotarekin jolas desberdinak egin zituzten eta primeran pasatu zuten. Gosaldu ondotik, ikasle ohi eta bertako ikasleen partidak ikusteko aukera izan zuten.

Eta akitzeko, Unai Apeztegia eta Iñaki Otxandorena izan genituen gure artean sariak banatzeko. Erran beraiek ere partida jokatu zutela bi irakasleren aurka, Asier eta Aitorren aurka hain xuxen.

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

 

Gure Oineza Argentinaraino iritsi da!

Kaixo!!

Nafarroa Oinezeko arropa Ameriketan barna dabil, Argentinan hain zuzen ere. Ea poliki-poliki mundu osoari  itzulia ematea lortzen dugun!

Esker mile Iratxe Garmendia eta Iñaki Zabaletari argazki hau bidaltzeagatik.

IMG_7805m

Ttantto eta Txirritxen gelako modeloak

Duela aste batzuk, ikastolako ikasleak Nafarroa Oinezeko arropa erakusteko Itxusi Elkarteko argazkilariek gonbidaturik argazki sesio batean egon ziren.

Hemen 3 eta 4 urteko gelakoen argazkiak dituzue, modelo ikaragarriak eginak daude! Guraso batzuk ere sesioan parte hartu zuten

1509053_876625262371182_797160623933843918_n[1]

 

Esker mile Itxusi Elkarteko argazkilariei lan eder hau egiteagatik

Agazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

Eguberritako krosa

Kaixo!!

Urtero egin ohi dugun bezala, aurten ere eguberritako krosa ospatuko dugu. Abenduaren 14ean, igandea,  goizeko 11:00etan  izango da parkeko ikastolan denborak laguntzen badu, bestela, Pilarreko frontoian egingo dugu.

Parte hartu nahi baduzue, zuen seme alabek etxera eraman duten papertxoa bete eta ikastolara itzuli abenduak 9a baino lehen.

Oroitu gurasoek ere parte hartuko duzuela, arropa erosoa eraman!!