Monthly Archives: urtarrila 2015

Santa Ageda bezpera

Datorren asteazkenean ,Otsailak-4, goizeko  10: 30ak aldera “santa Ageda” koplak kantatuz Elizondoko karrikak alaitzera aterako gara.

Batzuk haurreskolatik hasi bidenabar ,bertziak Baztanberri aldera joango dire.

11:00 etan Parkeko ikastolan elkartu eta denek batera jarraituko dugu.

Zuen gailetak ,dirua etab… hartzeko maindire zuria eramango dugu.

Mutikoak boneta eta zapiarekin etorriko dire eta neskak baserritar zapiarekin.

Gurasoen ahotsak ere ongi etorriak izango dire.

 

Advertisements

Otsailan…Oinez pilota jaialdia!!!!

PILOTA

” El Drogas ” Oinezarekin

“El drogas”-ek bat egin du Baztan Ikastolaren Nafarroa Oinezarekin. Pegatina eskutan atera diogu argazkia, kitarraren fundan jartzeko gordeko baitu!!

10941842_908798362487205_4835163278792081097_n

Matrikulazio kanpaina

MATRIKULAZIO_kartela

Oinez basoa Zangotzan

Zangotzako Celadako zabortegi zaharrean 1.000 zuhaitz landatu dituzte. Zangotzako ikastolako arduradunekin batera, Baztan ikastolako arduradunak ere han izan dira.

Hurrengoak gu izanen gara, ordurarte lanean jarraituko dugu, eutsi gogor!!

Hamabortz ama bat!!

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

 

6. mailakoak Otsagabian eskiatzen

Urtero bezala 6. mailakoak Otsagabiara joan dira aste zuria pasatzera. Joan den igandean abiatu ziren Elizondotik, hiru guraso eta bi irakaslerekin, eta ortzilerean bueltatuko dira.

Urduri baina gogotsu joan ziren gure koxkorrak. Denbora ederra dute eta arras gustora dabiltza.

 

Lehen egunetako argazki batzuk ikusteko klikatu HEMEN