Monthly Archives: otsaila 2015

Matrikulazio kanpainako bilera informatiboa

Gaur parkeko ikastolan matrikulazio kanpainako bilera informatiboa egin dugu giro goxo goxoan…

 

IMG_8741

IMG_8749

 

Matrikulazio kanpaina

Guraso agurgarriak,

Dakizuen bezala aurrematrikulazio kanpaina martxan dago eta hortan ari gara lanean jo ta ke.

Joan den urtean puzle erraldoi bat egin genuen eta aurten horren ordez 200 “ etiketa pentsalari “ banatuko dira. Alde batean kanpainaren  6 lerro nagusiak biltzen dituzte, eta beste aldean   “ikastola, dena bat dator “ kanpainaren leloa eta espazio txuri bat non ikasleek, irakasleek eta  gurasoek ikastolari eta hezkuntzari buruz  bururatzen zaien edozein esaldi  idazteko aukera izango duten.

Etiketa pentsalari horiek bete ondoren, herrian barna utziko ditugu ( parkean, osasun etxean, liburutegian…) eta argazkien bidez prensa idatziak eta sare sozialak ekintzaren berri zabal bat emanen dute.

Hau egiteko, datorren ostiralean, otsailak 6, 16:45etan goitiko ikastolan elkartuko gara. Anima zaitezte, denen artean lan polita egin dezakegu!

guraso_elkartea

Nafarroa Oinez webgunea

Abian da Nafarroa Oinez 2015eko webgunea. Sar zaitez ikustera!!!!

http://www.nafarroaoinez.eus/

 

Orakundeko kartelak prestatzen

Kaixo denei!!

Orakundeko kartelak egin ditugu ikastolan  eta orain banatzea bakarrik gelditzen zaigu.Argazkietan ikusiko duzuen bezala, kartelak egiten aunitz ahalegindu gara. Berroeta, Lekaroz, Elbete eta Anizko karriketan barna ikusiko dituzue.

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

POLONIAKO KAXUBIARREI ere orakunde zer den kontatzeko grabaketa egin dugu. Arras gustora egin ginuen eta MIREN GARMENDIAK erran dakunez arras polita geldituko da.