Monthly Archives: martxoa 2015

Nafarroako bertsolari txapelketa

Joan den asteburuan 2015eko Nafarroako Bertsolari txapelketaren finala burutu zen Elizondoko Baztan pilotalekuan. Txapela Julio Sotok lortu zuen, bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan zelarik.

Haien ondotik, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernández, Ander Fuertes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu ziren.

Julio Sotori Baztan ikastolako irakasle den Juanjo Atxak jarri zion txapela. Bertsozale Elkarteak Juanjori ikastolan bertsolaritzaren inguruan egindako lana eskertu zioten, izan ere, haur aunitzek bertsolaritzarekin lehen kontaktua izatearen arduraduna bera izan bait da.
Aipatu behar dugu ere, saio hasierako agurtze bertsoa ikastolako seigarren mailako ikasleek bota zutela.

Argazki honetan, txapelduna Juanjo Atxarekin.

Argazkia, Juan Mari Ondikolena da.

bertsolaris elizondo (5)

Advertisements

Haurren eguna

mug

Kaxubiarrak Euskal Herrian

Dakizuen bezala, kaxubiarrak gurekin izan ditugu egun hauetan. Hauen  bisitari buruzko artikulua irakurtzeko klikatu beheko estekan,

http://txikiakhandi.eus/kaxubiarrak-euskal-herrian-1-eguna/

kaxubiarrak

 

Mugitu gorputza eta izan ontsa!!

“Mugi gorputza eta izan ontsa “  gaia lantzen ari garela, Oihana Retegi (erizaina) eta Amets Albertos( fisioterapeuta) etorri zizkigu gelara, 4. mailara, lokomozio aparatua azaltzera eta lesio batzuei buruz solastera.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

Haur eta gaztetxoen kantari jaialdia

Joan den larunbatean Nafarroako haur eta gaztetxo kantarien jaialdia ospatu zen Elizondoko Lur aretoan. Jende aunitz bildu zen bertan.

Hauek izan dira ekitaldian parte hartu duten taldeak: Baztan Ikastolako ” Marrazoak “, Baztango musika eskolatik kantari gaztetxoen lau talde, Doneztebeko San Migel Ikastetxeko gaztetxoen taldea, Sunbillako eskolako haur eta gaztetxoen talde bana eta Mendaur trikitixa-pandero eskolatik ” Udaberriko Loreak “, ” Mugituak “, “Batango bihurrik”, ” Ausartak ” eta ” Baztango bitxiak ” taldeak aurkeztu dira.

Argazki guztiak ikusteko , klikatu HEMEN

Korrika 19

19. korrika Baztandik pastu da dagoeneko, eta  gure ikastolak bertan parte hartu du. Ikasleak, irakasleak, gurasoak, aitetxi-amatxiek eta nola ez, gure Zangotxok!! Honek, bestazalea izateaz gain kirolari bikaina dela ere erakutsi digu, aupa Zangotxo!!

Nafarroa Oinezeko kilometroa Otsondon hasi zen eta hortik behiti abiatu ziren Zangotxo gidari zutelarik. Tipi-tapa tipi-tapa  gelditu gabe!!

Korrika Elizondora iritsi zen eta han Baztan ikastolak hartu zuen lekukoa, jende pila bat bildu zen Baztandarrak Euskararen alde gaudela argi utziz.

Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu HEMEN

 

Korrika ttiki

Joan den asteartean, korrikari ongi etorria emateko korrika ttiki ospatu genuen ikastolan.

Goizean ikasleak Elizondoko karriketan barna laisterka ibili ziren lekukoa eskuan zeramatela. Itzulia Elizondoko plazan bukatu ondoren, bertso saio ederra eskeini ziguten.

Denbora ederra izan genuen eta giro xarmanta.

Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu HEMEN

 

Nafarroako haur eta gaztetxoen kantari jaialdiak

Bertze urte batez, NAFARROAKO HAUR eta GAZTETXOEN KANTARI JAIALDIAK antolatu dira, eta hondar urteotako ohiturari jarraikiz, gure ikastolatik 6. mailako neskatiko eta mutikoak parte hartzeko prestatu dira.

Hainbat errekreo eta arratsalde ensaiatzen aritu ondotik, jaialdiaren eguna hurbildu zaigu: larunbatean, martxoak 21, arratsaldeko 6:30etan Lur Aretoan arituko dira gure artistak kantu eta dantzan!!!

Aipatu baita ere, larunbat honetako jaialdia Nafarroa Oinezak antolatua izanen dela “Nafarroako kantuzale Elkartea”rekin elkarlanean.

Gure neska-mutikoak arras animatuak badaude ere, Lurrera hurbildu eta zuen oihu, animo eta esku zartak gustora hartuko dituzte!!! ANIMA ZAITEZTE!!!

AUPA MARRAZO TALDEA!!!

*Sarrera: 2 €

OINEZ_Haur_Kantu_TX2015.fh11

Korrika ttiki

Martxoa aintzinet  doa eta 19.KORRIKA atea joka.

Herria girotzeko eta jendea animatzeko, martxoaren 17an KORRIKA TTIKI eginen  dugu.

 Goizean, ikasleek egindako marrazkiekin karrikak apainduko ditugu.11ak aldera plazara hurbildu eta 11:30ean KORRIKA TTIKI hasiko da.

Plazatik hasi eta ikastolako zubitik pasatuz, Txokoton barna   plazaraino joango gara. Adinen arabera, lekukoa txandaka eramanen dute. Plazan 3 urtekoek hartuko dute .Akitzeko plazan bertsoak bota eta kalejiran ibiliko gara.

 Ahal duzuen guziek gurekin etortzen ahal zarete eta parte hartu, zuen seme/alaben artelanak ikusi bidenabar.

Animo!!

                                                            Irakasleak

Ttipi ttapa ttipi ttapa korrikaaaaaaa!!

Aupa ESKUALZALEAK!!!

 19. KORRIKA Urepelen hasiko da eta Zangotxo prest omen dago!

Gure kilometroa 181km da, ZIGA PLAZAN hasten da eta RENAULT inguruan akitzen; hemen, lekukoa Elizondoko Herriari emanen diogu.

Martxoaren 20a zubia da baina denak kORRIKArako prest egotea espero dugu. ESKUARAk hori eta gehiago ere merezi du!

Aipatu baita ere, OINEZeko kilometroa 168a dela eta Otsondoko “merendero” aldean dagoela. Zaharretxeak edo Egia auzoko talde batek emanen digu eta OINEZek Suhiltzaileei emanen die.

korrika