Monthly Archives: martxoa 2015

Erdi aroa ikastolan

Tyranosaurus rex gelakoak bidaiatzen jarraitzen dugu. Oraingoan Erdi Aroan egon gara eta zaldunak bihurtu gainera.

Gure Errege edo Jauntxoaren bila ibili gara Ikastola guzien, baina ez dugu aurkitu. Erdi Aroan gelditu izain de , Guk ez dugu ta Jauntxorik bihar.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

Jakin zazue  BALEAREN EHITZEAN euskaldunak izan zirela lehenbizikoak hasi zirenak eta Ternuaraino ailegatu zirela . Orain garai horretan gabiltza. eta Gurasoek TXO MIKMAK TXIKIA ekarriko dakute guk gehiago ikasteko.

Oinez denda

11046673_929320643768310_8594132818375516322_n

Oinez gailurra

Euskara mendi gailurretara ez ezik herrietara eta baratzetara ere eramatea da Baztan Ikastolaren proposamena, euskara osasuntsu bizitzeko

Iosune Ortegak, Baztan Ikastolako zuzendariak, eta Ramontxo Garmendiak, Oinez Gailurra taldeko kideak, OINEZ GAILURRA 2015 proiektua  aurkeztu dute gaur goizean Iruñean. Nafarroako Ikastolen Elkarteko Marta Igoa haiei laguntzen izan da aurkezpenean.
Nafarroa Oinezek antolatutako ekitaldien harirat Zangozako talde batek iaz paratu zuen abian OINEZ GAILURRA, mendizaletasuna euskararekin bat egitea xede. Aurten Nafarroa Oinez Baztan Ikastolak antolatuko duela eta, urriaren 18an Elizondon, baztandarrok segida emanen diogu zangozarrek abiatutakoari.

Hartara, mendi eta ibilbideak babesteko proposamena landu dugu guk ere. Eta berrikuntzak gaineratu ere bai. Batetik, Baztango historia eta bizimodua bertatik bertara ezagutzeko 15 ibilbide prestatu dira, bat Baztan Bailarako herri bakoitzeko. Bertzetik, ​Gutarra kontserba etxea ekimenaren babesle izanik, bere produktuak eta Nafarroako baratzeak ezagutzeko ibilbideak ere antolatu dira.

OINEZ GAILURRA Nafarroako, edo bertze edozein lekutako, mendi gailurrak sinbolikoki babestean datza. Lagundu nahi duten pertsonek mendi bat igotzea erabaki eta diru kopuru batekin babesten dute. http://www.oinezgailurra.eus webgunean datuak zehaztu ondoren, parte hartzaileak OINEZ GAILURRAren banderola hartuko du bere etxean. Banderatxo hori igoeraren egunean eraman eta ibilbidean edo gailurrean argazki zein bideotxo bat egiteko gonbita gauzatuko zaio, ondoren ​argazkiak​@oinezgailurra.eus helbidera igorri eta Gailurreko webgunean zintzilikatzeko. Babesle izanik, mendizaletasuna eta Baztan Ikastolarekiko eta euskararekiko elkartasuna uztartuko ditu.

Aurten, ​Baztango Mendigoizaleak elkarteak ekimenarekin bat egin eta antolatze lanetan dabil. Gutarra enpresak babestu du proiektua eta Nafarroako Mendizaleen ​Federazioa eta Juan Mari Feliu mendizale eta idazle ezagunaren laguntza dauka.

AURTENGO BERRIKUNTZAK

OINEZ GAILURRA BAZTAN atalean, bailarako herri bakoitzeko ibilbide bat egin eta babesteko aukera izanen da. Luzera ezberdineko bi ibilbide eskainiko dira herri bakoitzean, helduek zein haurrek parte hartu ahal izateko.

Baztan Bailarak 15 herri ditu, 4 kuartel edo eremu geografikotan banatuak: Baztangoiza, Elizondo, Erberea eta Basaburua. Ibilbideak kuartelka prestatu dira eta Baztangoizakoak jada webgunean daude GPS gailuan jaisteko.

OINEZ GAILURRA GUTARRA atalean, Gutarra kontserba etxeak merkaturatzen dituen produktuekin lotutako ibilbideak daude. Gutarra produktuak ekoizten diren baratzeak bertatik bertara ezagutzeko eskaintza honek Nafarroa Erdialde eta Erriberako lurraldeetan barnako ibilbideak biltzen ditu.

Oinez Gailurrari buruzko informazioa: ​www.oinezgailurra.eus webgunean eta Facebookeko Oinez Gailurra profilean​.

Eraman ezazu euskara gailurrera! Izan zaitez babesle! Hama..bortz, Ama…bat!

gailurra_II[1]

gailurra_I

Baztan ikastola. Historia istorio bilakatua

Hartzazue tartetxo bat bideo eder hau ikusteko, merexi du eta…

Ameriketara joan nintzen emanaldia

  1. mailako ikasleek “Amerikara joan nintzen” gaia landu ondoren, guraso eta bertze ikasleei, gaiari buruzko azalpenak emateko emanaldi bat prestatu zuten.

 

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Baztan Ikastola IRRIZALEA

Irrien Lagunak Kluba duela hiru urte sortu zen Euskal Herri mailan haurren aisialdi gabeziaren aurrean. Umeen aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garantzen duen proiektua da. Urte hauetan asko garatu da proiektua eta egun Joxe Mari Agirretxek kluba pailazoak baino gehiago dela esan du. Aurrerantzean ere, erakunde eta udaletxeekin elkarlanean jarraitzeko beharra dagoela azpimarratu dute.

Baztan ikastolak Joan den ostiralean IRRIZALEAK saria jaso zuen Irrien lagunak  klubaren eskutik. Saria jasotzera Rober eta Irantzu Joan ziren Albaola faktoriara eta ikastolara ekarri zuten.

IMG_9173OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Rober 2. mailakoen gelan sartu zen saria eskutan zuela, a ze poza hartu zuten ikasleek!!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA