Monthly Archives: maiatza 2015

Bizikleta martxa

Datorren asteazkenean, ekainak 3, arratsaldeko 16:30etan  aurtengo bizikleta martxa izanen dugu.

Behitiko ikastolako haurrak parkeko ikastolan jarriko dugun zirkuitoan ibiliko dira eta goitiko ikastolakoak parketik hasiko dugun itzuli gidatu bat eginen dute.

Ez atzendu, bizikleta, kaskoa, eta merendue. Ahan baduzue, kolore biziko arropa edo txalekoa ekarri. Amaieran freskagarriak eskeiniko dira.

Goitiko ikastolakoekin itzulia egiteko gurasoen laguntza beharko dugu, beraz,laguntzeko prest zaudeten gurasoek bizikleta eta kaskoa ekarri.

Anima zaitezte!!

Advertisements

Nafarroa Oinezaren bideoklipa grabatzera!!!!

Nafarroa Oinezaren bideoklipa polita ateratzea nahi dugu, arrakastatsua, alaitsua, koloretsua…

Horretarako denen partehartzea ezin bestekoa da. Baztan ikastola gogotsu dagoela erakutsi behar dugu, animatu denak bideoklipa grabatzera!!!!!

Biher, ortziralea

 

Arizkunen: 16:30etan

Elizondon 18:30etan.

ETORRIIIIII!!!!

IMG_7561

Ttantton gelakoak Lekarozen

Joan den astean 3 urteko gelako ikasleak Lekarozera joan ziren.

Goizeko 9:30etan ikastolan elkartu ziren egunero bezala eta autotan gelako Mikelen etxeraino abiatu ziren. Hortik ttipi-ttapa Oharrizko Kristinaren behiteiraino iritsi ziren. Bertan behiak deizteko erabiltzen duten robotarekin harrituek gelditu ziren,  ze lana egin dezaken makina batek!!

Gero monjetara joan ziren eta itzalpean gustora  gosaldu ondoren,  Maripazek ipui bat kontatu zien denek adi adi entzuten zuten bitartean.

Itzulia oinez egin zuten berriz Mikelen etxeraino eta handik ikastolara kotxez.

Esker mile haurrak autotan Lekarozera eraman zenituzten gurasoei, Mariangeleseri eta baita Kristinari ere.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

 

Txirritxen gelakoak lan ta lan!

Hilabete hauetan ez duzue gure berririk izan baino lan eta lan aritu gara…otsailean zirku eder bat antolatu genuen, zangotxo zirkua, martxoan lanbideak ikasi genituen eta ez dakizue nola…..(harritxuk zapatak nola konpontzen zituen ikusi genuen, Xorroxin irratia bisitatu genuen, Sansiñena tailerrean autoak nola konpontzen dituzten ikusi genuen eta guzti honetaz gainera, erizain bat gelara gonbidatu genuen…Olatzen amatxo Kristina bere maletarekin gelara etorri zen )eta apirilean udaberriko kanta eta olerkiak ikasteaz gainera, hansel eta gretelen ipuinaren bertsio desberdinak landu ditugu.

Hansel eta gretelen ipuina pixket tristea bada ere, anitz gustatu zaigu eta hortaz txokolatezko etxetxo bat egin dugu gelan….kartoizkoa…etxetik goxoki pila bat ekarri ditugu eta gure etxetxoa ederki apaindu dugu. Baino badakizue? Ortzegunean gure gelako Iñakik, txokolatezko etxetxo bat ekarri zuen ikastolara bere aitatxo eta amatxokin egindakoa….eztakizue zein goxoa zegoen!!!!!

Ortzegunean gurasoak gonbidatu genituen gure etxetxoak ikustera eta ikasitako kantak entzutera. Guraso pila bat etorri ziren, esker mile amatxoak eta aitaxoak!!!

Argazki guztiak ikusi nahi badituzue klikatu HEMEN

Juul kanpaina 2015

JUUL Hauteskundeak apirilaren 23an egin genituen. Ikasle bakoitzak  gehien gustatzen zaion liburua eta ilustratzailea aukeratzen ditu. Gero, “hauteskunde mahaikideek” Nafarroko ikastoleen elkartera igortzen dute eta hauek Euskal Herriko ikastolen elkartera. Han denak zenbatu eta emaitzak bidaltzen dizkigute.

Juul Haurteskundeak egin ondotik, 5.eta6.mailetako ikasleek beraiek sortutako ipuinak eskeini zizkiguten ikastolako bertze kide guziei. Liburutegian elkartu eta ipuinak nola sortu zituzten azaldu ondotik irakurri zizkiguten. Ipuin bakoitza akitzean galderak egiteko tartetxoa utziz. Arras polita izan zen ekintza. Andereño MIREN GARMENDIA eta MAITE ARRUABARRENA izan ziren ekintza antolatu zutenak.
6.mailakoek  irakurketa bultzatzeko, pin batzuk eginak zituzten eta denei banatu ere.
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue klikatu HEMEN

Zorionak amatxo!!

Ikastolako ikasle eta irakasle guztien partetik, ZORIONAK AMATXO GUZTIEI!!!!!!!!!!

Amaren Eguna antzinako Grezian ospatu zen lehen aldiz; garai hartan, Rea omentzen zuten, Zeus, Poseidon eta Hades jainkoen ama.

Baina munduko leku guztietan ez da egun berean eta berdin ospatzen. Jakin nahi al duzue Amaren Egunaren inguruan zer tradizio dituzten beste herrialde batzuetan eta zer egunetan ospatzen duten?

Gurean hasiko gara, eta Europan barrena jarraituko dugu. Gurean, Amaren Eguna maiatzeko lehen igandean ospatzen dugu beti; beraz, data aldatu egiten da urtero. Ingalaterran ere gauza bera gertatzen da; izan ere, han, Amaren Eguna garizumako laugarren igandean ospatzen dute. Herrialde horietan bezala, amek familian ospatzen dute eguna, eta loreak eta bonboiak jasotzen dituzte, bai eta beste opari batzuk ere, seme-alabek eginak nahiz egun horretarako berariaz erosiak. Hori bai, badaude alde txiki batzuk. Ingalaterrako amek, adibidez, bioleta sorta bat jaso ohi dute;

Irlandan, aldiz, Simnel Cake deritzon fruitu-pastel bat oparitzen diete amei.

Italiarrek ere gozokiekin ospatzen dute eguna. Bihotz formako tarta bat oparitzen diete amei, eta maiatzeko bigarren igandean ospatzen dute; La Festa della Mamma esaten diote.

Frantzian, La Fête des Mères deritzon jaia maiatzeko azken igandean ospatzen dute, betiere Mendekoste-egunean tokatzen ez bada; hala balitz, ekaineko lehen igandean ospatzen dute. Gurean bezala, seme-alabek amei egindako opariak dira ohikoenak.

Baina herrialderen bati Amaren Egun originalena ospatzearen saria eman behar bazaio, Jugoslavia ohia eta egungo Serbia dira horiek. Jugoslavian, Amaren Eguna abenduan ospatzen zuten. Egun horretan, jolas dibertigarri batera jolasten ziren: seme-alabek ama aulki bati lotzen zioten, eta hark askatasuna lortzeko modu bakarra  seme-alabei gozokiak ematea zen.

Antzeko zerbait gertatzen da Serbian ere. Han, Eguberriak baino bi aste lehenago, lotu egiten dituzte haurrak, haiek onak izango direla eta ondo portatuko direla zin egiten duten arte. Astebete geroago, serbiarrek Majka ospatzen dute. Egun horretan, haurrek gauza bera egiten dute amekin, haiek pastelak eta txokolateak eskainiz askatasuna “ordaintzen” duten arte.

Beste herrialde batzuekin jarraituz, Ameriketako Estatu Batuetan Wilson presidenteak maiatzeko bigarren igandea izendatu zuen ofizialki, 1914an, Amaren Eguna.

Ohitura hori Latinoamerikako leku gehienetan ere ezarri zen, Bolivian –maiatzaren 27an ospatzen dute beti–, Paraguain –maiatzaren 15ean– eta Nikaraguan –maiatzaren 30ean– izan ezik.

Mexikon, Guatemalan eta El Salvadorren, berriz, maiatzaren 10ean omendu ohi dituzte amak; xede horrekin, jaialdiak egiten dituzte ikastetxeetan, eta haurrek abestu, dantzatu eta familiekin egun dibertigarri bat igarotzen dute.

Baina Latinoamerikako herrialde guztietan ez dute maiatzean ospatzen. Costa Rican, adibidez, abuztuaren 15ean ospatzen dute; Panaman, abenduaren 8an; eta Argentinan, urriko hirugarren igandean.

Azkenik, hinduek nola ospatzen duten kontatuko dizuegu. Urrian ospatzen dute, eta 10 eguneko jaialdi bat egiten dute ama guztien omenez –Durga Puja (Durga jainkosari “ama unibertsala” esaten diote)–. Eta munduan barrena egindako ibilbide honekin bukatzeko, ez dago modu hobeagorik Indonesian bukatzea baino. Han, abenduaren 22an ospatzen dute egun seinalatu hori, eta pastelak eta musu asko oparitzen dizkiete amei.

ESKER MILE AMATXO!!