Zorionak amatxo!!

Ikastolako ikasle eta irakasle guztien partetik, ZORIONAK AMATXO GUZTIEI!!!!!!!!!!

Amaren Eguna antzinako Grezian ospatu zen lehen aldiz; garai hartan, Rea omentzen zuten, Zeus, Poseidon eta Hades jainkoen ama.

Baina munduko leku guztietan ez da egun berean eta berdin ospatzen. Jakin nahi al duzue Amaren Egunaren inguruan zer tradizio dituzten beste herrialde batzuetan eta zer egunetan ospatzen duten?

Gurean hasiko gara, eta Europan barrena jarraituko dugu. Gurean, Amaren Eguna maiatzeko lehen igandean ospatzen dugu beti; beraz, data aldatu egiten da urtero. Ingalaterran ere gauza bera gertatzen da; izan ere, han, Amaren Eguna garizumako laugarren igandean ospatzen dute. Herrialde horietan bezala, amek familian ospatzen dute eguna, eta loreak eta bonboiak jasotzen dituzte, bai eta beste opari batzuk ere, seme-alabek eginak nahiz egun horretarako berariaz erosiak. Hori bai, badaude alde txiki batzuk. Ingalaterrako amek, adibidez, bioleta sorta bat jaso ohi dute;

Irlandan, aldiz, Simnel Cake deritzon fruitu-pastel bat oparitzen diete amei.

Italiarrek ere gozokiekin ospatzen dute eguna. Bihotz formako tarta bat oparitzen diete amei, eta maiatzeko bigarren igandean ospatzen dute; La Festa della Mamma esaten diote.

Frantzian, La Fête des Mères deritzon jaia maiatzeko azken igandean ospatzen dute, betiere Mendekoste-egunean tokatzen ez bada; hala balitz, ekaineko lehen igandean ospatzen dute. Gurean bezala, seme-alabek amei egindako opariak dira ohikoenak.

Baina herrialderen bati Amaren Egun originalena ospatzearen saria eman behar bazaio, Jugoslavia ohia eta egungo Serbia dira horiek. Jugoslavian, Amaren Eguna abenduan ospatzen zuten. Egun horretan, jolas dibertigarri batera jolasten ziren: seme-alabek ama aulki bati lotzen zioten, eta hark askatasuna lortzeko modu bakarra  seme-alabei gozokiak ematea zen.

Antzeko zerbait gertatzen da Serbian ere. Han, Eguberriak baino bi aste lehenago, lotu egiten dituzte haurrak, haiek onak izango direla eta ondo portatuko direla zin egiten duten arte. Astebete geroago, serbiarrek Majka ospatzen dute. Egun horretan, haurrek gauza bera egiten dute amekin, haiek pastelak eta txokolateak eskainiz askatasuna “ordaintzen” duten arte.

Beste herrialde batzuekin jarraituz, Ameriketako Estatu Batuetan Wilson presidenteak maiatzeko bigarren igandea izendatu zuen ofizialki, 1914an, Amaren Eguna.

Ohitura hori Latinoamerikako leku gehienetan ere ezarri zen, Bolivian –maiatzaren 27an ospatzen dute beti–, Paraguain –maiatzaren 15ean– eta Nikaraguan –maiatzaren 30ean– izan ezik.

Mexikon, Guatemalan eta El Salvadorren, berriz, maiatzaren 10ean omendu ohi dituzte amak; xede horrekin, jaialdiak egiten dituzte ikastetxeetan, eta haurrek abestu, dantzatu eta familiekin egun dibertigarri bat igarotzen dute.

Baina Latinoamerikako herrialde guztietan ez dute maiatzean ospatzen. Costa Rican, adibidez, abuztuaren 15ean ospatzen dute; Panaman, abenduaren 8an; eta Argentinan, urriko hirugarren igandean.

Azkenik, hinduek nola ospatzen duten kontatuko dizuegu. Urrian ospatzen dute, eta 10 eguneko jaialdi bat egiten dute ama guztien omenez –Durga Puja (Durga jainkosari “ama unibertsala” esaten diote)–. Eta munduan barrena egindako ibilbide honekin bukatzeko, ez dago modu hobeagorik Indonesian bukatzea baino. Han, abenduaren 22an ospatzen dute egun seinalatu hori, eta pastelak eta musu asko oparitzen dizkiete amei.

ESKER MILE AMATXO!!

Posted on maiatza 2, 2015, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: