Monthly Archives: uztaila 2015

Ikastxokoa

Kaixo denei!

Aurtengo Elizondoko bestak bukatu dira eta Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Esker mila lanean aritu zateren gurasoei, ikastolako irakasleei, ikasle ohiei eta ikastxokora afaltzera edo trago bat hartzera etorri zareten guztiei.

Esker mile Baztandarren Biltzarrari eta Elizondoko Herriari ere.

Argazki batzuk erakutsiko dizkizuegu, gutxi dira eta lanean aritu zareten aunitz ez zarete agertzen baina ez ditugu gehiago.

Datorren urtean ikastxokoan elkartuko gara berriz, orai Nafarroa Oineza prestatzen jarraituko dugu, guti gelditzen da eta!!

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

Advertisements

Denak ikastxokora!!

kaixo lagunak!
Hilabetea aintzinet daie, San Ferminak pastu dira, Baztandarren Biltzarra baita ere, eta orai…Santioak!!
Oroitu, gaurtik aintzin gure Ikastxokoa martxan jarriko dugula.
Bestetan giro goxoan bokata edo hanburgesa bat afaltzeko, tragoxka bat hartzeko…hurbildu ikastxokora!!
Baztan ikastolak besta onak opa dizkizue!!

Baztandarren biltzarra

Urtero egin ohi duen bezala,aurten ere,Baztandarren Biltzarra eguneko lanetan parte hartu zuen Ikastolak.

Mahaiak jartzera “jende parrasta” joan zen goizean eta bokatak egitera gau partean . Eskermile gurasoei ,zuekin ikastolak oinez ttipi-ttapa segituko du.

Lana akitzean talde argazkia atera zuten.

HAMABORTZ,AMA BAT!! hurbiltzen ari zaigu!!

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

Eskerrak

NAFARROA OINEZ 2015 BAZTAN

Hama…bortz, ama…bat

 ESKER AUNITZ

Gaixoa ni, zorionekoak gu!

Aupa, lan talde:

Sanferminak akitu dira eta Nafarroa Oinezari begira probarik garrantzitsuenetako bat pasatu dugu.

Lan handia izan da Visatabellako txokoa martxan paratzea: txosna, txandak, denda, jarduera programa, kartelak, segurtasuna…, baina lortu dugu eta emaitza arras ona izan da.

Zorionak!

Oinez Txokoaren arrakastak, dudarik gabe, zuen guztien lanean izan du oinarria. Hortaz, esker mila!

Batzorde guziak, neurrri batean zein bertzean, lanean aritu zarete: auzolanean. Hor izan zaituztegu batzordekide, irakasle, ikasle ohi, guraso eta guraso ohi; bai baztandarrak bai Nafarroako Ikastolen familiko bertze ahaideak ere. Denek egin dugu Oinez Txokoa eta denen artean eginen dugu Nafarroa Oinez ere.

Mila esker guztioi zuen laguntzagatik, egindako lanagatik.

Eta orain… eutsi, eta animo! Azken txanpan sartuak gara, gogotsu eta ilusioz gaude. Urriaren 18an euskararen besta handia eginen dugu Elizondon.

Indarrak hartu, Sanferminetarako bezala, gutxiago gelditzen baita Nafarroa Oinez Elizondon leher dadin, euskararen bestak eztanda egin dezan eta haren oihartzuna Euskal Herri osoan heda dadin!

Esker aunitz!

Hama…bortz, Ama…bat!

OINEZ_log_2015_BERTZIAK.fh11