Eskerrak

NAFARROA OINEZ 2015 BAZTAN

Hama…bortz, ama…bat

 ESKER AUNITZ

Gaixoa ni, zorionekoak gu!

Aupa, lan talde:

Sanferminak akitu dira eta Nafarroa Oinezari begira probarik garrantzitsuenetako bat pasatu dugu.

Lan handia izan da Visatabellako txokoa martxan paratzea: txosna, txandak, denda, jarduera programa, kartelak, segurtasuna…, baina lortu dugu eta emaitza arras ona izan da.

Zorionak!

Oinez Txokoaren arrakastak, dudarik gabe, zuen guztien lanean izan du oinarria. Hortaz, esker mila!

Batzorde guziak, neurrri batean zein bertzean, lanean aritu zarete: auzolanean. Hor izan zaituztegu batzordekide, irakasle, ikasle ohi, guraso eta guraso ohi; bai baztandarrak bai Nafarroako Ikastolen familiko bertze ahaideak ere. Denek egin dugu Oinez Txokoa eta denen artean eginen dugu Nafarroa Oinez ere.

Mila esker guztioi zuen laguntzagatik, egindako lanagatik.

Eta orain… eutsi, eta animo! Azken txanpan sartuak gara, gogotsu eta ilusioz gaude. Urriaren 18an euskararen besta handia eginen dugu Elizondon.

Indarrak hartu, Sanferminetarako bezala, gutxiago gelditzen baita Nafarroa Oinez Elizondon leher dadin, euskararen bestak eztanda egin dezan eta haren oihartzuna Euskal Herri osoan heda dadin!

Esker aunitz!

Hama…bortz, Ama…bat!

OINEZ_log_2015_BERTZIAK.fh11

 

 

Posted on uztaila 21, 2015, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: