Monthly Archives: urria 2015

Pottoka

Oroitu biher gure pottoka zozketatiko dugula, merkatuzelaian egonen da goiz-goizetik eta zozketa 13:00etan izanen da.
Pottoka urduri xamar dago, bihertik aintzin jabe berria izanen duela bait daki.
Erosi boletoak ikastolako ikasleei, biher ere salgai izanen dituzte eta ez atzendu 6. mailakoek polboroi eta bonboi goxo-goxoak salduko dituztela ere!
Biher arte!!

 

IMG_7129IMG_7108

Advertisements

Nafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka

Errigora kanpaina martxan dago iada, eskatu zure saskia 50 euroren truke eta bidenabar, Nafarroa hegoaldeko ekoizpena eta bertako euskalgintza lagunduko dituzu.
Saskiaren %25a Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari bideratuko da.
Norbaitek eskaera egin nahiko balu, ikastolako zuzendaritza taldearekin harremanetan jarri.

saskia[1]

hartu-eta-eman-web[1]

 

Ikastolen 50. urteurrena

Aurten, lehen ikastola sortu zela 50. urteurrena ospatzen ari gara.Hona hemen kartela

250x250-banner-ikastolas-50

Eraso sexistarik, EZ!

Joan den urriaren 18an, gure Ikastolak antolatutako Nafarroa Oinez egunean, Iruñeko neska gazte batek jasandako sexu eraso larria dela eta, Baztan Ikastolak bere gaitzespen eta haserrea adierazi nahi ditu, eta baztandar guztiak deitzen ditu, bihar, urriak 21, arratsaldeko 19:00etan, Elizondoko Foruen Plazan gertakari higuingarri hau salatzeko eginen den elkarretaratzera.

Eskerrak

Egun zoragarria izan zen igandekoa, denen artean lortu dugu!!

ESKER MILE besta ospatzen lagundu diguzuen guztiei, denen laguntza ezin bestekoa izan da eta erantzuna ezin hobea.

Eta igandean  Elizondora hurbildu zineten euskaltzale guztiei ESKER MILE baita ere!!

Nafarroa Oinezeko argazki guztiak ikusteko ondorengo helbidean pintxatu:

https://www.flickr.com/photos/oinezbaztan15/albums

12122648_1014226585306636_16119103609516974_n

Zangotxo gela

 

Azken egunetan gaude, NAFARROA OINEZ GUREAN DAGO. Ikastola nahaste borrastea da!!
Zenbat jende!! zenbat ekintza!!
Guk ,Zangotxo gelakoak ,gaur “aldakak mugitzen” erronka grabatu dugu eta gelako AMATXOEI bota diegu.
Begira gure gela

…Hama….bortz! Ama…bat!

Zangotxo gela

IMG_1735 IMG_1734 IMG_1729 20151014_124857

 

 

 

Ikastolarentzat oparia

Maialen eta Oierren aitetxik opari zoragarri bat egin digu, esker mile aitetxi, ze artista zaren!
Ikusi -ikusi…

20150930_123840

?

?

20150930_124226 20150930_124544

Azkeneko txanpa, animo!!

Azkeneko astean sartu gara, 6 egun bertzerik ez dira gelditzen egun haudia iristeko!!
Lan eta lan ari gara etengabe eta azkeneko egun hauek gogorrak egiten ari zaizkigu baina orain arte erakutsi dugun ilusioarekin jarraitzen dugu jo ta ke.
Animo Baztan ikastola eta esker mile laguntzen ari zareten guztiei, bihotz-bihotzez…
Argazki honetan 4. gunea nola gelditzen ari den ikus dezakezue.

IMG_1010bi

Nafarroa Oineza hementxe dugu!!

Urriaren 18an denok Baztanera, hamabortz…ama bat!!

12004022_1051810398186000_8139039122804833231_n[1]

 

 

Zangotxo oinezaren zain!

Zangotxo Nafarroa Oinez Eguna ailegatzekio irrikitan dago, eta ikastolako haurrek gela guztiak apaindu dituzten honetan, mezu hau bidali digu:

Ni “Zangotxo” naiz. Nafarroa oinez 2015ekin batera sortua.
Baztanen eta Euskal Herrian pausoz-pauso ESKUARA, ixkin guzietara zabaldu nahian ibiliko den maskotatxoa. Nerekin etorri nahi duzu?
ESKUARA eman eta hartzea xarmanta da! Urriaren 18an, denok Baztanerat!>

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN