Monthly Archives: otsaila 2016

3. mailako egipziarrak

3. mailako ikasleek  Egiptori buruzko  gauza aunitz  ikasi dugu  eta ikasi duguna erakusteko emanaldi bat prestatu dugu

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Gai honi buruzko Bideo polit ba daukazue ikusteko ikastolako facebookean, sartu eta ikusi!!

Advertisements

Xorroxin irratia ikastolan

IRRATIA AITZEKO AUKERA XARMANTA!!!
Aste honetan goitiko ikastolako ikasleak Xorroxin Irratiko esatariak bihurtu dire. Egunero 10:30 etatik aintzinet Saioa eskeintzen dute.
Astelehenean 4. mailakoak eman zuten beren Saioa
Gaur 3.mailakoak.
asteazkenean 6. mailakoak
Ortzegunian 1 . eta 2. mailakoak
Ortzilerian 5. mailakoak
Eta bertze urte bat artio!! erran eta XORROXINek bidaiatzen jarraituko du.

Errigora kanpaina

Errigora kanpaina martxan dugu eta hontakoan Olioa dugu protagonista. Nafar hegoaldeko oliba olio birjina estra erosteko aukera duzue, kalitatezko produktua, euskaraz etiketatua eta bidezko prezioan.

Ordaindutako zati bat Erriberan euskara sustatzen duten taldeentzat da, bidenabar, hegoaldeko euskara bultzatzen lagunduko dugu!
Bi aukera daude:
Olio ekologikoa: 5L 32€
Olio konbentzionala: 5L 22,50.


Eskaerak egiteko epea, otsailak 19tik martxoak 2ra izanen da.


Olioa eskatu nahi duzuenak 659581378 (Maria) telefonora deitu.

kartela-olioa2016

 

Iñautek

Joan den ortzilarean iñaute ospatu genuen. Aurten kaldereroz mozorrotu gara, herririk barna dantzan eta kartari ibili gara zartain eta pandereten soinuarekin.

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

 

Xangoren gelakoak MAKILAKIXKI antzerkian.

Xangoren gelakoek MAKILAKIXKIREN ANTZERKIA egin genuen, baino antzerkia egin aitzinetik gauza pila pila bat egin behar izan genituen, ipuina ongi landu, eszenatokiak margotu, gonbidapenak idatzi, kartelak, sarrerak egin…lan pila pila bat!!!

Bi emanaldi egin genituen, goizean 3 eta 4 urteko gure lagunak  etorri ziren eta arratsaldean berriz gure gurasoak, aitetxi amatxiak…jende pila pila bat!!!

Arras kontent gaude, egindako lan ikaragarriak merezi izan du eta!!!

Aupa xangoren gelakoak!!!!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN