Monthly Archives: apirila 2016

Udaberria!!

Udaberrian da!!!

Ikastola apain apain jartzen ari gara, kristalak, pasiloa,  balkoia… dena kolorez bete dugu. Aitzineko astean Mari Angeles eta Igotzengana joan ginen, beraiek lore desberdinak erakusteaz gainera, gomendio batzuk ere  eman zizkiguten. Lore dexente erosi ondotik, ikastolara bueltatu ginen gure loreak landatzera. Etxetik lorontziak, aitzurrak, ongarrie, lurre….ekarria genuen eta loreak ederki landatu genituen. Ikusi ikusi gure balkoia zein polit dagoen!!!!zenbat lore, zenbat kolore….

Eta lurra eta aitzurrarekin arras gustora ibili ginenez, atzo Eñauten aitetxi Santion baratzera joan ginen litxuek eta kogoiloak landatzera!!!pile pile bat landatu genituen….aitetxik eta Eñautek zainduko dituzte eta gu noizbehinka bisitan joanen gara….entsalada goxo goxoa jan nahi dugu eta!!!

 

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Advertisements

Jull kanpaina abian da!!

Jull kanpaina girotzeko gure ikasleek argazkiak atera  eta irakurri dituzten liburuak erakusten dizkigute.

Aupa langileak!!

1.maila 1.mailakoipuinak 2.maila 3.maila 5.maila 2016mahaikideak Mahaikideakgelazgela

Iparraldeko Norman

Oporrak akitzear daude eta hementxe ZINEA ESKUARAZ ikusteko aukera!!
GOLEM LA MOREAN bi saiotan 16:30 eta 18:30etan
Animetu eta ongi pasatu!!

NORMAN ehizatzen ez dakien hartz zuria da. Badu dohain berezi bat, ordea: bere aitonak bezala, gizakiei hitz egiteko gaitasuna du! VERA marketing zuzendaria da eta egun batean Artikoan azalduko da…
IPARRALDEKO NORMAN