Monthly Archives: abendua 2016
Olentzero eta Mari Domingi gure artean
Euri langar artean eta jada iluntzen hasia zuelarik ailegatu ziren Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24an Elizondora. Ongietorri beroa bezain hunkigarria eman zieten herriko zahar-etxean bildutako guztiek eta haur talde batek aurreskua dantzatuz egin zien harrera. Ondotik, kale-jira alaian abiatu zen bikotea parkeko ikastolaraino eta ibilbide osoan musika, haurren dantzak eta Gabon kantak izan zituzten lagun. Jada parkean, gure txikitxoek banaka-banaka ikazkinarekin solasteko aukera izan zuten.
Mila esker, Olentzero eta Mari Domingi, gurekin izateagatik eta gure haurren ametsak egia bihurtzeagatik!!!!!!!!!!!!!!!!!
Olentzero ospakizuneko argazkia guzkiak ikusteko klikatu hemen
2016ko krosa, laino azpian
Ikastolako parkean berotze-ariketak egin eta gero, bikain aritu ziren korrikalari guztiak abenduaren 18ko krosean behe-laino azpian. Izan ere, laino trinkoak ez zion tokirik utzi eguzkiari eta giro hotza izan zen goiz osoan. Hala eta guztiz ere, haur, gaztetxo zein helduek ederki asko astindu zituzten hankak hotza uxatzeko. Korrilari andana ez ezik, ikusle ugari ere bildu zen krosa ikustera. Eta urtero bezala, kirol saioa akituta, salda bero-beroa eta pintxo goxoak izan ziren denendako.
Kros eguneko argazki guztiak ikusteko, klikatu hemen