Monthly Archives: urtarrila 2017

KiVa eguna ospatu dugu ikastolan!

KiVa taldea gelaz gela ibili zen iragan urtarrilaren 19an, ostegunean, jazarpena saihesteko programa finlandiarraren inguruko azalpena ematen. Logoa margotu, jazarpenaren inguruko bideotxoak ikusi eta hausnartu ondotik, patiorat atera ginen bideotxo bat  grabatzera eta KiVa ikastola garela ozenki aldarrikatzera. Hemendik aitzinerat hainbat ariketa eta gai landuko ditugu geletan munduko herrialde ezberdinetan arrakasta handia loartzen ari den KiVa programa ezagutzeko.

AMATXO/AITATXOAK,  adi zuek ere! Denon artean gure helburua lortuko dugu!!

IMG_8645.JPG

Ikusi argazki guztiak HEMEN

Advertisements

Zatozte Baztan Ikastolara!

img-20170113-wa0002

Olentzero ttiki

IMG_8462.JPGAbenduaren  22an, klaseko azken egunian, ohitura den bezala, Baztan Ikastolakoak Elizondoko karriketara atera ginen OLENTZERO TTIKI soinean ginuela.

Aurten, euria ari zuen,  baina ez ginen “kikildu” eta guardasolak hartuta HAUR ESKOLARA joan ginen hasieran. Handik parkeko ikastolara ttikiekin elkartzera. Hantxe kantu batzuk abestu eta,  bi taldetan banaturik, Elizondo kurritu ginuen eta Olentzerori eskainitako eskulanak banatu genituen.

Zahar-etxean 12:00etan ginuen hitzordua eta, mantsoxago ailegatu arren, gure zain zeuden. Bertsoak, kantuak eta dantzak eskaini eta Osasun etxera joan ginen, hantxe uzten baitugu Olentzero oporrak pasatzen.

Bertze taldekoek udaletxean akitu zuten. Beren abesti eta dantzak eskaini, Olentzero udaletxean utzi eta Ikastolara itzuli ginen.

Ikusi hemen Olentzero ttikiko argazki guztiak