Monthly Archives: otsaila 2017

Santa Ageda bezpera, kantuz

16508314_1391863734209584_2266113377684275550_n

BAZTAN IKASTOLAREN helburuetako bat  HERRITAR EUSKAL ohiturak MANTENTZEA, HELARAZTEA eta BERPIZTEA  denez,  euskal giroa Elizondoko karriketan  barna zabaltzeko asmoz, Santa Ageda bezperean, urtero bezala, kalejira kantu kantari egitera atera ginen.

Parkeko Ikastolan elkartu eta Baztan Berrirat abiatu ginen Baztandarren Biltzarreko kideak lagun genituela.

Eguraldi arras euritsua zegoen eta gure kantuek ez zuten atertzea lortu, baina hala ere, ibilbide guztia egin genuen. Ondotik,  goxokiak banatu genituen eta  ekintza akitutzat eman  genuen.

Heldu den urtean gehiago!!

Santa Ageda bezperako argazkiak hemen ikus ditzakezue

Advertisements