Monthly Archives: Iraila 2017

2017-18 ikasturtea-ongietorria

Advertisements

Kaxubieraz ikasteko aukera emanen duen lehen eskolan izan dira Miren Garmendia eta Maialen Sobrino

21192733_1621842934544995_5474769019151089588_n (1)

Nafarroa Oinez 2015eko Txikiak Handi ekimenaren harira izan genituen kaxubiarrak gure artean eta, orduan, haien hizkuntza eta kulturaren egoeraz mintzatu zitzaizkigun, baita zituzten asmo eta ametsez ere. Zorionez, errealitatera eraman dute horietako bat: kaxubieraz ikasteko aukera emanen duen lehen eskola, Naja Szkòła, inauguratu dute Wejherewo herrian.

Maialen Sobrino, Baztan Ikastolako ikasle ohia eta Garabideko langilea, eta Miren Garmendia irakaslea Poloniako herri horretara joan dira ikastetxearen inaugurazio ekitaldian parte-hartzera. Hango irakasleekin elkartu eta ikastolek izandako ibilbideaz solastu dira Maialen eta Miren, Astelehenenan, irailaren 4an, hasiko dute ikasturtea 22 ikaslek eta haiekin ere izanen dira.

Kaxubia Poloniako iparraldean dago, Baltiko itsasoaren kostaldean, eta kaxubiarrak 250.000 inguru dira. Haien ama hizkuntza kaxubiera da, eta bere egoera nahikoa kaxkarra da gaur egun. Euskarak azken hamarkada hauetan egindako bidea dute oinarri euren hizkuntza berreskuratzeko asmoarekin aurrera daramaten prozesuan.

21192289_1621843224544966_6506736449601343772_n

21192101_1621842951211660_7078921816738492193_n