Monthly Archives: urria 2017

Kontsumitu Nafarroako produktuak, ErriGora-ri esker

Euskara eta Nafarroa hegoaldeko lurrek ematen dituzten produktuen aldeko ErriGora ekimenak ZUBIGINTZA kanpaina berria martxan du. Oraingoan KUTXA TXURIAK eta BELTZAK eskaintzen dira (klikatu beheko irudian kutxen edukiak ikusteko). Kutxa bakoitzak 50 euro balio du.

herrilana-banner

Ikastolako Guraso Elkartearen  bidez eskaerak egin eta produktuak jaso ditzakezue.

Eskaerak egiteko, idatzi waxap mezu bat edo deitu telefono honetara:  628 15 39 40 (Nuria Idoate)

Eskaerak egiteko azken eguna: azaroaren 14a, asteartea.

Informazio gehiago:

ZUBIGINTZA bideoa

 

https://www.errigora.eus 

Esker mila guztioi zuen laguntzagatik.

 

Advertisements

Gure ikastola Elizondoko ferietan

Lesakako ikastolarekin bat egin dugu. Bikin batin!

O-Gailurra-Alkurruntz

Parkeko ikastolan auzolana egiten dute beste urte batez gurasoek

IMG-20171008-WA0000Urteko ohiturari jarraituz, iragan urriaren 7an, larunbatean, ikastolako hainbat gurasok auzolana egin zuten haur hezkuntzako gure eraikinean. Aurten, Txirritxen gelako aita eta amak aritu ziren  teilatu-hodiak eta estolda zuloak garbitzen, legartokia husten eta bertze zeregin batzuetan.

Ikusiko duzuenez, egun hauetan legartokiak oraindik ez du legar berririk. Legarrez bete aitzinetik hesitzea erabaki da. Hortaz, hemendik gutxira legartokiak itxura berria izanen du.

Esker mila Txirritxen gelako guraso guztiei zuren laguntzarengatik!

IMG-20171008-WA0001