Monthly Archives: martxoa 2018

Euskaraldia, aho biziak eta belarriak prest! Euskara solastu edota entzun!

Euskaraldia formazioa


Advertisements

Txotx egiten ibili gara Lekarozen

Lekarozko Larraldea sagardotegian ospatu dugu ikastolako irakasle eta gurasook txotx denboraldia aurten. Giro arras polita sortu da mahai inguruan bildu garenen artean garaiko sagardoa eta sagardotegiko menu goxoa dastatu bidenabar. Aurten, gainera, trikitixa doinuek alaitu dute gure ospakizuna.

Esker mila Guraso Elkarteak antolatutako ekintza honetan parte-hartu duzuen guztiei eta heldu den txotx denboraldira artio!

“Autoestimua nola landu” tailerrean parte hartu dugu ikastolako gurasook

 

 

Nork bere bizipenak kontatu eta kezkak eta zalantzak agertu genituen Mirentxu Goienetxek aste honetan ikastolan gidatutako “Autoestimua nola landu” tailerrean. Esperientzia arras polita izan da Mirentxurekin bizi izan duguna. Geure buruaz dugun ezagutzaz, gure mugez eta bertze hainbertze kontzeptu interesgarriz irakaskuntza interesgarriak erakutsi dizkigu egunerokoan gure seme-alabekin harremanak ahalik eta osasuntsuenak izateko.

Dakizuen bezala, iaz hasi ginen gurasoendako tailerrak eta hitzaldiak antolatzen eta, ikusita erantzun ona jasotzen ari garela, jada buruan dugu hurrengo tailerra. Baliteke ikasturtea akitu baino lehen izatea. Abisatuko dizuegu!