Emozioak ongi bideratzen ikasteko tailerrean parte-hartu dugu

 

Ikasturte honetan Guraso Elkarteak gurasoendako antolatutako bigarren tailerrean, adimen emozionala zer den ikasten aritu gara gaian aditua den Aingeru Oiartzabal psikologoari esker. Emozioak zer diren, norberarenak eta bertzeenak onartzen ikasi beharraren garrantzia eta emozioak ongi bideratzearen garrantzia izan ditugu solasgai.

Umeekin emozioak nola garatu behar diren landu dugu bereziki.  Haurtzaroan trebetasun emozionalak sortzea eta garatzeak eragin arras posibitoa izanen du etorkizunean. Haurrak zenbat eta trebetasun emozional hobeak izan, orduan eta arreta- eta segurtasun-falta arazo gutxiago edukiko ditu etorkizunean, eta portaera erasokorren indizea txikiagoak izanen dira.   

Gizarteratzeko haurrak lehendabizi arlo emozionala garatu behar du, funtsezko elementua da. Familia lehenbiziko gizarteratze maila da eta, hortaz, gurasook gaitasun emozionalen garatzen lagundu behar diogu, baina sarritan ez dugu jakiten nola. Bide horretan urratsak egiten hasteko Aingeru Oiartzabalen laguntza jaso genuen atzoko tailerrean. 

Esker mila, Aingeru! Hurrengo batean zurekin batera urrats gehiago emateko gogoz gelditu gara.

Posted on maiatza 19, 2018, in Uncategorized. Bookmark the permalink. Utzi iruzkina.

Utzi iruzkina