Monthly Archives: ekaina 2019

IKASTOLAKO BESTA

Joan den igandean, ekainak 9an, ikastolako besta ospatu genuen.

Goizeko 11:00etan, ikastolako dantzariekin, eman genion hasiera bestari, ikuskizun xarmangarria eskeini ziguten.

Ondoren,  Maiteri Iturralderi, Baztan ikastolari eskainitako urteengatik, omenaldia egin zitzaion. Bere tutoretzako lehendabiziko promozioko ikasleen ordezkarien, lankideen eta guraso elkarteko ordezkarien esker oneko hitzak entzuteaz gain, gaur egungo ikasleek kantu eta dantzak eskaini zizkioten.

Bazkariarekin jarraitu genuen, lehenbizi haurrek bazkaldu zuten eta ondoren, gurasoek bazkaltzen genuen biztartean, puzgarriak jarri ziren haurrak gustora jolasean  aritzeko.

Bukatzeko haurren emanaldia, musika, dantza eta buruhandiak, egun zoragarria pasa genuen!

Esker mile denei, datorren urtean berriro!!

 

 

BIZIKLETA MARTXA

Joan de ekainaren 5ean, asteazkena, bizikleta martxa ospatu genuen. Lehen hezkuntzako ikasleak Iriarte frontoian hasi zuten ibilbidea eta haur hezkuntzakoak ordea, bertan sortutako zirkuitoan gelditu ziren. Aurten, berrikuntza bezala, ikasleak Gorputz Heziketan jasotako bide heziketa formakuntzari jarraipena emanez, zirkuitoan, trafiko seinaleak ezarri ziren, xarmarki pasatzeaz gain, arauak ezagutzeko aukera paregabea izan zuten.