Monthly Archives: uztaila 2019

IKASTXOKOA

Aurtengo Elizondoko bestak bukatu dira eta Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztiei. Esker mile lanean aritu zateren gurasoei, ikastolako irakasleei, ikasle ohiei eta ikastxokora afaltzera edo trago bat hartzera etorri zaretenei.

Hemen dituzue bildutako argazki batzuk, gutti dira eta pena da, lanean aritu zareten guztiak ez agertzea.

Bukatzeko, esker mile Baztandarren Biltzarrari eta Elizondoko Herriari ere.

Datorren urtean, berriro ere, ikastxokoan espero zaituztegu!!!!

Ikastolako gurasoak, Baztandarren biltzarrean laguntzen!

AUZOLANA

Bertze urtetan bezala, aurten ere auzolanean ibili gara. Ekainaren 22an, larunbatean, Parkeko Ikastolan, guraso talde bat aritu ginen buru-belarri pintatze eta garbiketa lanetan, hemen dituzue argazkiak.

Ekainaren 29an, Goitiko Ikastolan jarraitu genuen, hainbertze guraso elkartu ginen eta lan ikeragarria egin zen, giro ezin hobean, edatekorik eta jatekorik ez zen faltatu.Esker mila, parte hartu duzuen guraso eta irakasle guztiei, emaitza bikaina izan da!!!