Monthly Archives: abendua 2019

OLENTZERO ETA MARINDOMINGI

Urtero bezala, abenduaren 24ean, Olentzero eta bere laguntzaile Mari Domingi ilusioa banatzera etorri ziren.

Haur, gazte eta ez hain gazteek egin zieten harrera Zahar Etxeko atean eta haur dantzariek aurreskua eskaini eta gero, herrian barnako kalejira ikusgarria egin zen. Aurtizko joaldunen joare hotsak aitzinean, ikazkina eta Mari Domingi, txistulariak, haur dantzariak, bertsolariak, koplakariak, txalapartariak eta Elizondoko bandak jende andana izan zuten lagun karriketan barna.

Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu Pellori, egindako kartel pollitagatik, Elizondoko Gaztetxeari, prestatu ziguten txokolate goxoarengatik, Elizondoko Herri Eskolari, gaztainak eta sagardoa banatu baitzituzten desfilean eta Beti zurrutak elkarteko kideei, ikastolako parkean eskainitako pintxoengatik. Eskerrak ere  Gabon kantak abestera  animatu ziren abeslariei!!!!!

Bukatzeko, hemen dituzue saskien zozketako saridunetako batzuk.

OLENTZERO TTIKI IRUDITAN

HERRI KROSA

Joan den igandean,  abenduak 15ean,  Eguberritako krosa, Iriarte frontoian, burutu genuen.  Bi ibilbide desberdinak izan genituen bat ttipientzat, frontoian bertan eta bestea herriko plazatik buelta ematen zuena.

Ikastolako Haur Hezkuntzako ttipienetatik hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleetara eta bertze herri eskoletakoak ere, guztiak gogotik egin zuten laster.   Aurten,  6.Mailako ikasleak, ikasbidaiarako dirua lortzeko,  xareto batzuk zozketatu zituzten.

Parte-hartzaile guztiek, oparitzat, baztan ikastolako motxila jaso zuten eta behin krosa akituta, ohitura den bezala, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskaini genuen frontoian bildutako guztiei.

Bukatzeko, eskerrak eman laguntzaile lanetan ibili zineten guraso eta 6.Mailako ikasleei.