Monthly Archives: otsaila 2020
INAUTEAK: GURE EZBERDINTASUNEAN, DENAK ESKUARA!
Aurtengo iñauteko gai nagusia, eskuararen aldarrikapena izan dugu. Gu eskuararen errotak izan gara, eskuara Baztan guztian zabaldu dugun errotak eta eskuarak Nafarroan azken boladan izandako eraso eta muga guztiak gure energia guztiekin uxatzeko nahiarekin, bete ditugu Elizondoko karrikak mozorroz, musikaz eta dantzaz.
PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS BIZI DANTZA
Joan den igandean, otsailak 9, Elizondoko frontoian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots gurekin izan genituen “Bizi dantza” izeneko emanaldia eskaintzen.
Jende ugari hurbildu zen emanaldia ikustera, giro bikaina sortuaz. Aurten, ikastolako haurrak protagonismo berezia izan zuten, ikuskizunaren parte aktiboa izan ziren, bertako koreografiak dantzatuz.
Guraso elkartetik eskerrak eman Baztango Udalari eszenatokia eta frontoia uzteagatik, Patrizia Leizari haurrekin koreografiak prestatzeagatik, Esarte harategiari eskainitako frito goxoengatik, Mikel Uhalderi egindako argazki zoragarriengatik eta bertara hurbildu zineten guztiei, esker mile denei eta datorren urtera arte!!