Monthly Archives: urria 2021

POTTOKAREN ZOZKETA!!!

Joan de ortziralean Elizondoko feriak ospatu ziren eta urteroko ohiturari jarraitua Pottokaren zozketa izan genuen.

Aurtengo antolatzaileak, 6. mailako ikasleak izan ziren eta zozketa egiteaz gain, jaki goxoak ere saltzen aritu ziren Merkatu Zelaian. Eski kanpainarako dirua lortzeko helburuarekin, postua jarri zuten, Pottoka ondoan. Tortillak, xingerra, txistorra, bizkotxoak, krepak eta pastelak dastatzeko aukera izan genuen.

Mila esker laguntza eskaini zenieten guztiei!

6. MAILAKO IKASLEAK GAZTAINAK SALTZEN

Larunbata honetan, Elizondoko plazan, ikastolako 6. mailako ikasleak, gaztain erreak saltzen egon dira. Guraso batek ekarritako paderan gaztainak erre ondoren, salgai ezarri dituzte, negu honetako eski kanpainan parte hartzeko dirua biltzeko helburuarekin. Eskerrak eman gaztainak erostera bertaratutako guztiei.