Author Archives: gurasoak15

6. MAILAKO IKASLEAK GAZTAINAK SALTZEN

Larunbata honetan, Elizondoko plazan, ikastolako 6. mailako ikasleak, gaztain erreak saltzen egon dira. Guraso batek ekarritako paderan gaztainak erre ondoren, salgai ezarri dituzte, negu honetako eski kanpainan parte hartzeko dirua biltzeko helburuarekin. Eskerrak eman gaztainak erostera bertaratutako guztiei.

Mari Joxe eta Zangotxoak!

AUZOLANAK EZ DU ETENIK!

Auzolanak ez du etenik Baztan Ikastolan. Markos Asinek bere borondatez goitiko ikastolako altuerak garbitu berri ditu.

Esker mila Markos!

GOITIKO IKASTOLA BERRITZEN

Aurten ere Baztan ikastolako gurasoak auzolanean ibili gara, Goitiko ikastolako eraikinean 1. eta 2. Mailako gelak metodologia berrietara egoki ditugu. Hiru gela genituen zonaldean, paretak bota eta bi gela handi sortu dira. Honetarako, bi auzolan erraldoi egin dira, hasierakoa, paretak botatzeko eta bukaerakoa eraikinaren garbiketa sakona egiteko eta gela berriak montatzeko.

Bukatzeko, eraikinaren zonalde batzuetan pintaketa lanak egiteaz gain, gela berri hauetan ikusten duzuen zura lan guztia gurasoek aurrera eraman dute.

Esker mila, uda osoa lanean eman duten guraso eta ikasle ohiei.

Hemen dituzue argazkiak.

MUSIKAK ERAKUSTEN DU NOLA DANTZA

Baztan ikastolako 50. Urteurrena eta ikasturtea borobiltzeko, Baztan Ikastolak “Musikak erakusten du nola dantza” CD-DVDa argitaratu berri du.

Prentsaurreko honetan, Rober Gaite ikastetxeko zuzendariak, Fernando Anbustegi guraso elkarteko lehendakariak, Leire Onsalo Danboriena Baztan Ikastolako irakasleak eta Iñigo Belzunegi Iturria ikasle ohiak hartu zuten parte.
Horrez gain, CD-DVD honen aurkezpena Iruritan egingo da

BAZTAN IKASTOLAREN 50.URTEURRENEKO DOKUMENTALAREN EMANALDIA

Joan den asteburuan, Baztan Ikastolaren 50. urteurreneko dokumentalaren emanaldia Iruritako Gizarte Bilgunean eskaini zen. Goizalde Urdanpilletak eta Iñaki Atxak egindako ordu erdiko dokumentalak Baztan Ikastolaren 50 urteko ibilbidea laburbiltzen du. Guztira, lau emanaldi eskaini ziren eta 200 pertsona inguru hurbildu ziren hau ikustera. Bukatzeko, 50. urteurreneko materiala saldu zen.

Hemen dituzue argazkiak:

50. URTEURRENEKO ARGAZKI ERAKUSKETA

Atzo, apirilak 10, Baztan Ikastolaren 50 urteak laburbiltzen duen argazki erakusketa inauguratu genuen. Elizondoko plazan erakusketari irekiera eman genion, honetarako, bertso bat abesteaz gain, biolin soinua entzuteko aukera izan genuen eta ikastolako haurrek grabatutako hitzak ere.

Bukatzeko, txalaparta soinu jarraituta erakusketa ikustera hurbildu zen bertaratutako jendea.

Hemen dituzue argazkiak:

Baztan Ikastolak, zuendako aitatxoak!!!

Gaurko egunez nere zorion

 onen-onena zuretako,

 munduko aitetxorik hoberena

 zarelako neretako.

 Holako eguna bai delalako

 Arront pozgarria guretako,

 Muxu bat.

 Eta orain…

 nik eskaritxo bat egingo dizut,

 baina ez dena neretako:

 bihotz-bihotzez eskatzen datzut

 txalo bero bat beretako (amatxorendako)

Maite zaituztet 

ZUHAITZ LANDAKETA

Joan den otsailaren 20an, igandean, Elizondoko Bailei eremuan, Zuhaitz Eguna ospatu genuen.  Aurreko bi urteetako helburu berdinarekin jarraitu dugu,  zuhaitz guttiago eta koxkorragoak landatzearekin baina aurten gaztainondoak landatu beharrean giltxaurrondoak ezarri ditugu. Aipatzekoa da, Guraso Elkartearen esku dagoela herri lur eremua, gaztainondo eta giltxaurrrondoen jabetza, baita zuhaitzen zainketa ere.

Eskerrak eman parte hartu zuten haur, guraso guztiei eta laguntzaile izan genituen Tinka energiak, Foto Mena, Lizardi garraioak, Axular, Albaitaritza, Citroen Sansiñena, Malkorra eta Baztango Udala.

Hemen dituzue ere, Zuhaitz landaketaren prestaketako, lur eremua garbitzen ibili ziren eguneko argazkiak:

OLETZERO ETA MARIDOMINGI

Urtero bezala aurten ere, Olentzero eta bere laguntzaile Mari Domingi, Baztango txoko guztietara ilusioa zabaltzera etorri dira. Covid 19ak eragindako pandemia dela eta ezin izan da desfilea ohi bezala egin, baina biak gertutik ikusteko aukera izan dugu, 

Ongi etorri ekitaldia Iriarte pilotalekuaren barruan egin zaie. Harrera honetan, haur dantzariek aurreskua eskaintzeaz gain, koplak ere abestu dizkiete eta ondoren herritarrek bisitak talde txikietan txandaka egiteko aukera izan dute. 

Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu Pellori, egindako kartel pollitagatik!!!!