Eztarriz sano gabiltza eta kantatu dugu gogoz!

Exif_JPEG_420Euripean tarteka eta ateri zelarik bertze batzuetan, Santa Ageda bezperan Elizondoko karriketan barna ibili gara abesteko gure ohiturari eutsiz Baztan Ikastolako irakasle, guraso eta ikasleak gaur arratsaldean. 5. mailako ikasleek maindire zurian goxoki eta gaileta andana bildu dituzte eta, ondotik, plazan bertze ikasle guztiei banatu dizkiete.

Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Santa Ageda bezpera kantuz girotzera elkartu zareten guztiei. Argazki guztiak album honetan ikus ditzakezue.

Advertisements

Zatozte Baztan Ikastolara 2018/19 ikasturtean!

26733556_1755393397856614_3045975728554126132_n

Otsailaren 4an Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Elizondon eskainiko duten ikuskizun berrirako sarrerak salgai daude

Toki hauetan eskura daitezke euskal pailazoek otsailaren 4an, igandean, 11:00etan Baztan udal pilotalekuan erakutsiko duten ikuskizun berrirako:

  • Elizondon: Axular eta Fantxike
  • Donezteben: Cafe ostatua
  • Beran: Errekalde
  • Lesakan: Haizea
  • Egunean berean, lehiatilan (10:30ean zabalduko da)

Borobilean izena du ikuskizun berriak, eta urteurren borobil batekin batera dator: pailazoek 30 urte daramatzate eszenatokietan. Beste esanahi bat ere badu izenburuak, izan ere, pailazoak “borobilean” eseriko dira, “begiak eta bihotzak elkarri begira”. Arauen, antolaketaren eta norbere lekua bilatzearen inguruko gogoeta da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Elizondora ekarriko dutena. Hala, etxean, eskolan, kalean edo lagunartean dauden arauen eta antolatzeko moduen inguruko gogoeta eginen dute. Minak eta desirak nola kontatu, errespetua landu eta erabakiak nola hartu landuko dute.

Olentzero eta Mari Domingi ilusio banatzaileak, gurekin

_MG_0183

Ilusioa banatzera etorri ziren abenduaren 24an, urtero bezala, Elizondora Olentzero eta bere laguntzaile Mari Domingi. Haur, gazte eta ez hain gazteek egin zieten harrera Zahar Etxeko atean eta, haur dantzariek aurreskua eskaini eta gero, herrian barnako kalejira ikusgarria egin zen. Aurtizko joaldunen joare hotsak aitzinean, ikazkinak eta Mari Domingik txistulariak, haur dantzariak, bertsolariak, koplakariak, trikitilariak, txalapartariak, fanfarrea eta jende andana izan zituzten lagun karriketan barna.

Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu Elizondoko Gaztetxeari, prestatu ziguten txokolate goxoarengatik, Elizondoko Herri Eskolari, gaztainak eta sagardoa banatu baitzituzten desfilean, eta Falfarak elkarteko kideei, ikastolako parkean eskainitako pintxoengatik. Eskerrak ere bai jendea Gabon kantak abestera  animatu zuten abeslariei!!!!!

Klikatu HEMEN desfilearen argazki guztiak ikusteko

 

Eguberri on, denei!

Postala 2017

Beste urte batez, herri krosa ospatu dugu

IMG_3978Eszenatoki aldaketa izan du aurten urtero Baztan Ikastolak antolatzen duen herri krosa. Euria zela eta, igande goizean berean, Guraso Elkarteak krosa Iriarte frontoian egitea erabaki zuen bai korrikalariak eta baita ikusleak ere euriaz babesteko.

Ikastolako Haur Hezkuntzako ttipienetatik hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaseetara, guztiak gogotik egin zuten laster frontoi barneko zein kanpoko zirkuitoan. Bertze herri eskola batzuetatik ere etorri ziren ikasleak krosean parte hartzera.

Saritxoa, esku-argi bana, hartu zuten parte-hartzaile guztiek, eta behin krosa akituta, ohitura den bezala, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskaini zien frontoian bildutako guztiei.

 

“Jonek Jone izan nahi du”, seme-alabekin transexualitate gaia lantzeko ipuina

Kaixo lagunok,

 

“Jonek Jone izan nahi du” liburua nire eskutara heldu da eta benetan interesgarria iduritzen zait gure seme-alabekin transexualiateari buruz normaltasunez solastatzeko. Izan ere, txikitan galdetzen digute handitan zer izan nahi dugun, erabakia libre hartu ahalko bagenu bezala, baina gizartean, tamalez, aurretiko estereotipoek muga jartzen digute. Mutikoei, futbolista edo mekaniko izateko; eta neskatikoei, erizain edo ileapaintzaile.

Moldeak molde, horiek gainditzeko erraminta polita da “Jonek Jone izan nahi du”. Gure nortasunaz hausnartzeko, transexualitateaz solastatzeko, eta ilustrazioekin maitemintzeko.

DN8wKmiX4AUQY8w

Gabonen atarian, opari polita izan daitekeelako, jakinarazi nahi dizuet ipuina salgai dagoela Fantxiken eta Axularren 15 euroko prezioan.

Bestea

“Jonek Jone izan nahi du”, zenbat bider ez zaie galdetzen txikiei zer izan nahi duten handitan?

Horrelakoetan, dudakor batzuetan, bertze batzuetan argiago, astronauta izan nahi dute edo piloto, musikari edo trapezista. Hartara, Jonek Jone izan nahi du liburuxkan ere, gure protagonistak galdera honi erantzuten dio bere nahiak aletzearekin batera. Eta, istorio guztiek bezala, azken korapilo bat ere askatzen du Jonek: zakila duen neskatikoa da bera. Baina unibertsoko haur guztiek bezala, sentitu nahi ditu intzaren kilimak oinutsik ibiltzen denean. Izan nahi duen hori izateko.

Baztan Ikastolako ama bat

Helarazi zuen iradokizunak ikastolako postontzi berriaren bidez!

12874463_lsGure ikastola osatzen duzuen guztiek  ikastolako zerbitzuak hobetzen laguntzeko izan ditzakezuen iradokizunak  ezagutu nahi ditugu.

Horretarako, parkeko ikastolako ate ondoan iradokizunetarako eta kexetarako postontzi bat jarri dugu, modu errazean  irits daitezen guregana.

Zuen iradokizunak aztertuko ditugu, denon  arteko elkarlanak gure ikastolaren hobekuntzaren alde eginen duela sinistuta baikaude.

Esker mila,

Guraso Elkartea

Barberena-Opoka familia, pottokaren irabazleak. Zorionak!

IMG-20171101-WA0004

IMG-20171101-WA0006 (2)

Kontsumitu Nafarroako produktuak, ErriGora-ri esker

Euskara eta Nafarroa hegoaldeko lurrek ematen dituzten produktuen aldeko ErriGora ekimenak ZUBIGINTZA kanpaina berria martxan du. Oraingoan KUTXA TXURIAK eta BELTZAK eskaintzen dira (klikatu beheko irudian kutxen edukiak ikusteko). Kutxa bakoitzak 50 euro balio du.

herrilana-banner

Ikastolako Guraso Elkartearen  bidez eskaerak egin eta produktuak jaso ditzakezue.

Eskaerak egiteko, idatzi waxap mezu bat edo deitu telefono honetara:  628 15 39 40 (Nuria Idoate)

Eskaerak egiteko azken eguna: azaroaren 14a, asteartea.

Informazio gehiago:

ZUBIGINTZA bideoa

 

https://www.errigora.eus 

Esker mila guztioi zuen laguntzagatik.