Monthly Archives: apirila 2013

Haur Kantu Jaialdia.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Aurtengo Haur Kantu Jaialdian, Ikastolak Baztandarren Biltzarra omendu nahi izan du 50urte betetzen dituelako eta ESKUARA zabaltzen saiatu delakoz urte guzi hauetan.
Berriozargo entzun aretoan lehenbizikoak izan dira kantatzerakoan eta txaloka (bara-barra)  hasi zen jendea. Aipatu JOSUNE amatxoak irrintzi politekin animatu eta girotu izan zuela aretoa.
Gurekin batera Lekarozko taldea , .4.nak, eta LEIRE ONSALO ,8.na, kantatu zuten.
Maria,Patri eta Roberren lana  agerian utzi zuten KALAKAkoek.
—————————————————————————
—————————————————————————
OLYMPUS DIGITAL CAMERA————————————————————————————————————————-
————————————————————————————————————————-
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
————————————————————————————————————————
————————————————————————————————————————-
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
——————————————————————————
——————————————————————————

Liburuaren eguna.

 

Apirilak 23an liburuaren nazioarteko eguna zenez, ikastolan ekintza desberdinak egin zituzten. Alde batetik, 5. mailako Mikelek Txantxangorri idazlearen ipuina kontatu zien gainontzeko ikasleei. 3. mailakoek, berriz, ipuinak kontatu zizkieten 1., 2. eta 4. mailakoeki. Andereño Mari Joxe eta andereño Mariak ipuinak kontatu zituzten. Eta akitzeko, 5. mailakoak parkera joan ziren ikastolako ttikienei ipuintxoak kontatzera. Gainera txinatar itzalen teknika erabili zuten

Argazki gehiago Baztan Ikastolako fazebookeko horrian ikus daiteke.

Haur kantu jaialdia.

kP1013478

 

Bertze urte batez ere, andereño MARIAK, 6.mailako haurrak prestatu ditu parte hartu dezaten. Patri, Maria eta Roberren laguntza izan dute.

Aurten BERRIOZARREN  abestuko dute. Larunbata honetan atsaldeko 7etan hasiko da ekitaldia.
KALAKA TALDEAn ,6.mailako guziek parte hartuko dute .  Beren  musika taldea: MAIALEN KAMINO, IRAITZ ERNETA, SERGIO HUALDE eta ROBER GAITE eramanez.
Taldea osatuz, 5 laguntzaile ttiki ere hantxe egonen dire!!!

kP10134j8

Lore jokotan saritue.

Baztan Ikastolako 5. mailako Mikel Garcia Lore Jokoetako lehiaketan, 6-12 urteko kategorian saritua izan zen bere ipuin TXANTXANGORRI IDAZLEA-arengatik.
Hona hemen (klikatu fazebooken dago) bideoa  Mikel ipuina irakurtzen saria jaso ondotik.

538060_526614790734487_1047981175_n

JUUL kanpaina 2013.

j934131_525764920819474_1110067403_n

Apirilaren 18an Juul kanpaina ospatu zutenIkastolan urtero bezala. Haurrek beren liburu eta ilustratzaile gustukoenari eman zioten bozka.
Hona hemen emaitzak:

A KATEGORIA (Haur hezkuntza)
1 Ferian (Enric Lluch )
2 Mamu Tren (Jaques Duquennoy)
3 Txizagura (Emile Jadoul)

B KATEGORIA (LH 1-2)
1 Hortza galdu du Jonek (Josu Waliño)
2 Ehunzango dantzaria (Begoña Ibarrola)
3 Amonak Alzhei…zer? (Veronique Van den Abeele)

C KATEGORIA (LH 3-4)
1Tatuaje bat daukat (Xabier Mendiguren)
2 Rita eta zilarrezko txoria (Mikel Valverde)
3 Txomintxo eta Perutxoren abenturak (Txomin eta Peru Magdalena)

3. ziklokoek elektronikoki bozkatu zuten eta ez paperean bertzeek bezala.

j417775_525764760819490_676887624_n

j61554_526615877401045_628478735_n

j524646_525765314152768_1717809787_n

Mendi ibilaldia

 

Huntakoan Otxasko inguruko parajeak ezagutuko ditugu.

otxas

EGUNA: APIRILAK 14, IGANDEA

ORDUA: 09:30

TOKIA: PARKEKO IKASTOLA

IBILBIDEA: AINTZIALDE-OTXASKO-MAULITX-AINTZIALDE

LUZERA: 6,4 KM

DESNIBELA: 400 metro

MAILA: Errexa

  Baietz kukua entzun!!!!!!!

Guraso eskola

Gizarte zerbitzuetatik honako mezu hau gurasoen artean zabaltzeko eskatu digute:

Gizarte Zerbitzuetatik guraso eskola proiektuaren baitan saio hauek antolatu dituzte hontakoan Iruritako Zentro Zibikoan izango dira baina gaiarekin interesa duen edonorentzat zuzendurik daude. Sarrera libre eta doakoa da.

Landuko diren gaiak:

  • Autoestima
  • Komunikazioa
  • Autonomia
  • Heziketa ereduak
  • Mugak, zigorrak eta sariak

Iruritako zentro zibikoan: apirilak 9, 16, 24.    17:00etan.

Emailea: Nahia psikoterapia zentrua.

Antolatzailea: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Informazio gehiago: 948 58 00 06 (Laura eta Arantxa)

 

Betarte

Martxoan, udaberrian sartuta, sasoi berriari hasiera emanez, 60 guraso-haur bilduta Otsondo aldean ibili giñen, Alkurruntz mendiari buelta osoa emanez,  Betarteko kaskora  (823m) igo ginen. Eguna primerakoa izan zen  (euria eman zuen baña ondarrian ez zen agertu) eta  Betarteko haitzetako bista ederraz disfrutatu genun.

Mendi martxako argazki sorta guztia, gure pikasaweb albunetan ikusgai daude.

Sagardotegian.

Martxoan, urtero ohikoa den sagardotegiko irteeran hainbat guraso ta irakasle ibili ziren, denetara aurten, 30 persona bildu giñen Hernaniko Olaizola anaien sagardotegian.

Bakailua, piperrak, txuleta ta garagardoa dastatu ondoren, giro ederran ta alaian (dantzaka) Astigarragan segitu genun gaua… ostatuak itxi arte. 5ak aldera Elizondora ailegatu eta festa segitzeko gogoak bazenez, batzuk, guraso batzuen elkartean gau akitu genun!!!

Bai afarian ta bai afalondoren argazki kamara bat ibili zen jendez jende, emaitza…argazki arras interesgarriak!!! nahi duena ikusi argazki horiek ta kopiak gelditu, badaki nori galdetu (edo blog hontan mezu baten bidez eskatu).