Monthly Archives: abendua 2013

Olentzero eta Mari Domingi

Espero genuen bezala, abenduaren 24ean Olentzero  eta Mari Domingi opariz beteta iritsi ziren Elizondora. Argazkiak ikusi nahi badituzue, klikatu HEMEN

Fotografía         Fotografía

Olentzero eta Mari Domingi badatoz!

Datorren asteartean, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria emateko,  zahar etxean elkartuko gara arratsaldeko 5etan.

Animatu baserritarrez jantzita etortzera, bai haurrak, baita helduak ere!

Olentzero Ttiki

Atzo, Olentzero ttiki ospatu genuen ikastolan. Txikiak parkeko ikastolatik atera eta Jaime Urrutia karrikan barna ibili ziren kantari Olentzero soinean zeramatela, eta Udaletxean bukatu zuten ibilbidea.  Goitiko ikastolakoak berriz, Santiago karrikatik ibili ziren zahar etxean bukatuta.

Argazki guztiak ikusteko, klikatu HEMEN

Fotografía            Fotografía

Dinosaurioen eskutik Egiptora!

Gaur 3. mailakoei esker Egipto ezagutzeko aukera izan dugu. Beraien gela, jendez bete beteta zegoen; guraso eta senide aunitz joan dira emanaldira.

Egiptoko kostaldeak 2.450km neurtzen duela erran digute eta ondoan dituen herrialdeak Libia, Sudan eta Israel direla ere aipatu dute.

Zein da Egiptoko hiriburua? Hori ere bazakiten, El Kairo. Ez hori bakarrik hiri nagusiak zeintzuk diren ere esan dizkigute.

Geografiaz aparte Egiptoarren bizimodua, non eta nola bizi ziren, zer jaten zuten, beraien hezkuntza eta hizkuntza , gizartearen antolaketa eta Egiptoko jainkoak eta eraikinak nolakoak ziren ere kontatu digute.

DSC03854

DSC03860

DSC03899

Denek bikain aritu dira.

Informazio guzti hori eman eta bi dantza ere eskaini dizkigute. A ze artistak!!

DSC03888

DSC03879Argazki gehiago ikusteko, klikatu hemen.

Arras polita! Zorionak artista kuadrilla! Hurrengoa noizko??

OLENTZERO EGUNEKO SASKIAK

Jadanik prest daude 3 xareto eder! 1. eta 2. mailako haurrak arduratsu portatu dire eta OLENTZERO kontent egoteko jaki-edari goxoak ekarri dituzte.

Eskarmile TYRANOSAURUS eta LEHOI geletako gurasoei!

Fotografía         Fotografía      Fotografía           Fotografía

Kroseko laburpena eta argazkiak

Joan den igandean eguberriko krosa ospatu genuen. Denbora ederra egin zuen eta jende asko elkartu ginen parkeko ikastolan. Urtero bezala  haurrek laister egin zuten eta aurten, denak bukatu ondoren, gurasoek eta irakasleek ere egin zuten korrika.

5. mailako neskek, Gaztea Parody lehiaketarako egin duten koreografia ere dantzatu ziguten; bidenabar, oroituarazi nahi dizuegu gure botoak behar dituztela, animatu eta bozkatu!

Krosseko argazkiak ikusi nahi badituzue, klikatu HEMEN

Fotografía

Fotografía

Jostailu Bilketa 2013

Aurten, “Konpromezu eta Ekintza” fundazioarekin harremanetan jarri gara erabiltzen ez ditugun jostailuak beraiei emateko. Jostailu hauek errekurtso gabeko familien artean banatuko dira.

BILKETA EGUNAK:

  • Ortzirala 13, 16:30etatik – 17:30ak arte.
  • Astelehena 16,  17:00etatik – 18:00ak arte.

 TOKIA: Parkeko ikastolan.

Oharra: Erabilgarriak diren jostailuak ekartzea eskatzen dizuegu.

jostailuak2

Eguberriko krosa

Urtero bezala, Eguberriko Krosaren hitzordua iritsi zaigu.

Abenduaren 15ean, igandea,  goizeko 11:00etan izanen da Ikastolako Parkean eguraldiak laguntzen badu, bestela “gure Pilarreko frontoian” ospatuko dugu.

Oraindik izena eman ez baduzu….zure irakasleari erraiozu!!

ANIMA ZAITEZ!!

Eskuararen Eguna

Atzo Eskuararen eguna ospatu genuen.  Goizean parkeko ikastolan elkartu ginen eta han haurrek eta gurasoek, arratsalderako  apaingarriak prestatu genituen ( kartelak, koronak…). Lan ta lan aritu giren eta oso polita gelditu zen dena. Mari Domingi eta Olentzero ere ikastolako balkoira atera genituen.

Ondoren, ikastolako mural berria  bukatzeko, haur eta gurasoek  eskuak kolore ezberdinez margotu genituen eta paretan finkatu.

Arratsaldeko 16:30etan Baztan Berrin elkartu ginen, han erraldoiak, fanfarrea, korala, koro ttikia etab… zeuden eta denek partu hartu zuten bestan.  Guk,  Juanjo Atxak egindako bertsoa abestu genuen eta handik denak plazara abiatu ginen. Plazan jende asko elkartu ginen eta han jarraitu zuen bestak.

Argi gelditu zen Baztandarrak Eskualdunak garela!

Fotografía

Fotografía

Eskuararen eguneko argazki gehiago ikusteko , klikatu hemen