Monthly Archives: maiatza 2019

HAURREN DOLUARI BURUZKO TAILERRA

Joan den ortziralean, maiatzak 17, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, Parkeko Ikastolan, Aingeru Oiartzabal psikologoaren eskutik, gurasoendako tailerren barne, “Haurren dolua” gaia hizpide izan genuen.

Dolu prozesua ezagutzeaz gain, galera baten ondoren sortzen diren erreakzio emozionalak normalizatzeko jarraibideak eman ziren. Aunitzetan helduok heriotzaz jarduten garenean, haurrak lasaitu ordez nahasmena sortzen diegula agerian gelditu zen eta honelako egoeren aurrean jokaera egokien inguruko aholkuak eman zituen Aingeruk.

Esker mila, Aingeru, aberasgarria izan da tailerrean parte hartzea!

Foto de Miren Izeta (5)

Foto de Miren Izeta (4)

HAURREN DOLUARI BURUZKO TAILERRA

Hurrengo ortziralean, maiatzak 17, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, Goitiko Ikastolan, Aingeru Oiartzabal psikologoaren eskutik, “Haurren dolua” tailerra izango dugu. Gurasoak ahalik eta neurririk eraginkorrenean, dolu prozesuan dauden seme-alabei laguntzarik egokiena eskaintzea du helburu.

Animatu zaitezte parte hartzera!!!!

family-1700744__340