Monthly Archives: ekaina 2015

IKASTURTE BUKAERAKO EKINTZAK

2014-2015 ikasturteari akabaila emateko joan den astea ekintzez betea izan genuen.

Ikastolako ikasleek, Astelehen eta asteartean goitiko ikastolan beren saioak eskeini zizkiguten, antzerkiak, dantzak…

Urtero bezala egun politak izaten dira kurtsoko azkenak…

Orain ongi merezitako oporretaz gozatzera, bai ikasleak eta bai irakasleak ere, ONGI PASA UDA!!

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

 

Oinez bazkaria

Kaixo lagunak!!

Dakizuen bezala datorren larunbatean Oinez bazkaria izanen  dugu. Badirudi eguraldiak ez digula lagunduko eta horregatik bazkaria Baztan frontoian izanen da.

Oroitu ekitaldiak 12:00etan hasiko direla haurren dantzekin eta  egun guztian zehar izanen dugula besta giroa.

Larunbat arte!!

oinez bazkaria

bizikleta martxa 2015

Joan den astean bizikleta martxa ospatu genuen.

16:30etan parkeko ikastolan elkartu ginen eguraldi xarmantarekin. Han, zirkuito bat montatua zegoen eta haur hezkuntzako ikasleak gustora aritu ziren bueltaka  gelditu gabe.

Goitiko ikastolakoak, zirkuitoan pixka bat berotu ondoren guraso batzuez lagunduta Lekarozen barna itzulia egitera abiatu ziren.

Bero haundia egiten zuenez, zuku frexko bat eman genien parte hartzaileei zintzurrak frexkatzeko eta indar berritzeko.

Erran beharra dugu jende aunitz hurbildu zela ikastolara eta giro xarmanta sortu zela.

Aurten istripu bat izan genuen, lehen hezkuntzako ikasle batek bizikletatik erori eta ukondoa hautsi zuen eta hemendik animo aunitz eman nahi dizkiogu. Aupa Nahia, sendatu fite txapeldun!!

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

5. mailakoak Kultur astean

Kultur Astean gauza aunitz egin genituen!!

Astelehenean Arraiozera joan ginen, ttipi-ttapa… Han, Lola Sarratea artistaren estudioa ezagutu genuen eta grabatuak nola egiten diren ikasi. Denek aukera izan genuen grabatuak egiteko. Arras gustora Egon ginen!! Hortaz aparte, Arraiozko xoko pollitenak ezagutu genituen.

Asteartean Iturri Ederren Egon ginen 3. eta 4.mailakoekin batera. Talde ttikitan banatu eta paraje ezberdinak marraztu genituen: errota, erreka, arbolak…

Gainera, eguraldi ederra egin zuenez, hankak frexkatu genituen errekan; zein gustora egon ginen!!!

Asteazkenean Arizkuneneara joan ginen, eta han Artea Oinez erakusketa ikusi genuen. Aunitz gustatu zitzaigun erakusketa!

Argazki gehiago ikusteko, klikatu HEMEN