Monthly Archives: Iraila 2011

Mendi martxak heldu dire!!!

Kurtsoa hasi bezain pronto, Ikastolako mendi taldeko arduradunak ikasturteko lehenego mendi martxa antolatu digu. Erran behar, igandetako mendi martxa hauek  bai gurasoak eta bai haurrek gure inguruko zoko ederrak zautzeko eta denen artean goiz eder bat pasteko intentzioarekin antolatzen direla, eta martxa errexak eta gehienen bat haurrentzat pentsatuta daudela. Hortaz, Guraso Elkartetik animatzen zaituztegu parte hartzera.

Udazkeneko lehenengoa, Urriak 9 (igandean) izanen da, eta Zozaia inguruan ibiliz, Lizunaga eta Iraperri parajiak zautuko ditugu. Beti bezala, 9:30tan, Ikastolako parkean bilduko gara. Azpimarratzen dugu ibilbidearen maila, errexa dela, eta desnibela 200 metrokoa, hauxe da Kilkir eta Txangoren gelakoek iten ahal dutela!!

ZOZAIA-LIZUNAGA-IRAPERRI-ZOZAIA

EGUNA: URRIAK 9, IGANDEA
ORDUA: 09:30
TOKIA: PARKEKO IKASTOLA
IBILBIDEA: ZOZAIA-LIZUNAGA-IRAPERRI-ZOZAIA
LUZERA: 6,8 KM
DESNIBELA: 200 metro
MAILA: Errexa

 

ORDUZ KANPOKO EKINTZAK.

Urtero bezala ekintza batzuk prestatu ditugu gure seme-alabendako. Aurten, gurasoendako ikastaro eta tailerrak ateratzeko asmoa ere badugu. Ikastaroren bat antolatzea nahi baduzue, apuntatu orri honetan zure iritzia/asmoa, eta kontutan hartuko dugu

EKINTZA                          EGUNA                                ORDUA            ADINAK
  
EUSKAL DANTZAK          ASTELEHENA EDO ASTEARTEA    16:30        H.H. 3 – L.H. 1, 2, 3, 4, 5 eta 6
IRAKASLEA                        MARIJOXE IPARRAGUIRRE
 
INFORMATIKA                 ASTELEHENA EDO ASTEARTEA     16:30       L.H. 4, 5 eta 6
IRAKASLEA                       TOTU ITURZAETA
 
POLIKIROLA                      ASTELEHENA                          17:30-18:30      L.H. 1, 2 eta  3
IRAKASLEA                       TOTU ITURZAETA
 
ANTZERKI TAILERRA        ASTEARTEA                           17:30            L.H. 1, 2 eta 3
IRAKASLEA                       LURDES ELIZEGI eta AINARA UNANUA

–    Klaseak urriaren 10ean hasiko dira.
–    Euskal dantzak azaroan hasiko dira.
–    Apuntatzeko epea:  Urriak 3, astelehena

—————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————

Como todos los años hemos preparado unas extraescolares para nuestros hij@s.  Este año estamos pensando en ofrecer además algunos talleres y cursos para los padres.  En caso de tener interés en alguna actividad  te agradeceremos que te apuntes en esta hoja y nos hagas llegar tu opinión. La tendremos en cuenta.

EXTRAESCOLAR                      DIA                             HORA                 EDADES
                                              
EUSKAL DANTZAK              LUNES o MARTES             16:30          H.H. 3 L.H. 1,2,3,4,5 y 6º                 
IRAKASLEA  MARIJOXE IPARRAGUIRRE
 
INFORMATICA                     LUNES o MARTES             16:30               L.H. 4,5 y 6º          
IRAKASLEA TOTU ITURZAETA
 
POLIKIROLA                          LUNES                     17:30-18:30          L.H. 1,2 y  3º
 IRAKASLEA TOTU ITURZAETA
                                     
TALLER de TEATRO            MARTES                          17:30              L.H. 1,2 y 3º     
IRAKASLEAK  LURDES ELIZEGI y AINARA UNANUA

–    Las clases comenzarán el 10 de octubre
–    Euskal dantzak comenzarán en noviembre.
–    Último día para apuntarse:  3 de octubre, lunes.

Eskermile ta txokolate ta marrubizko mile muxu!!!

Ondarreko urtiak bezala, ikasturtearen hasmentan Baztan Ikastolako guraso elkartearen eskutik, berriz izan dira Elizondon gure pailazo maitiak. Ikuskizunean, Baztandar haurrei Pupu eta Lore jaioberriak aurkeztu zizkieten.

Ia ia, mila lagun bildu ginen Lur aretoan, haurrak ta gurasoak, arras gustora pastu genun igande arratsaldea Pirritx, Porrotx,Marimotots… ta pailazo talde guztirekin, irri, salto eta dantzan ibili baikiñen (baita ere guraso elkarteko batzuk ere) .

Guraso Elkarteko txoko hontatik eskermile haundiak eta txokolatezko mile muxu eman nahi genizkizuen hurbildu zineten guztioi. Baita ere Franziseri eta doike!!! Eta ikastolako lagunak diren pailazoei ere!

Astean zehar, elkarteko pikasawebean ikuskizunaren (ta gurasoak dantzetan) argazkiak igoko ditugu, eta norbaitek baldin baditu argazki “kuriosoak”  (ondarreko dantzakoak) ba e-mailez bidali, mesedez, guk, gutaz irri batzuk iteko!!.

Aurten ez zen iñor falta (Pirritx hiru urte Baztanera etorri gabe egon baita). Oholtza gañean Pailazoak aparte egon ziren, Pupu eta Lore, Largabista, Marikalanbre, Martinber…

Argazkian kusten den bezala Lur diskoteka leporaino bete zen.

Guraso Elkarteko juntakoak Porrotxekin! Eskermilak eman nahi dizkiogu Marijoxeri, azken bi argazki eder hauek atratzeagatik.

.

Irailak 18. Pirritx eta Porrotx.

Urtero bezala ikasturtearen hasierarekin, Baztan Ikastola antolatuta!!!…Piritx eta Porrotx!!!… ta Marimotots,  Pupu, Lore, Largabista…. ta bertze hainbat lagun egonen dira, Irailak 18an  Elizondoko Lur dantzalekuan.

Txartelak 6 € salgai daude ondorengo tokitan;

TRINKETE, INTZA ETA FANTXIKE (ELIZONDO).

LIBURUDENDAN (DONEZTEBE).

ATXASPI (LESAKA).

ERREKALDE (BERA).

KARRETERO edo MONTXO (URDAZUBI).

ANSALAS (ZUGARRAMURDI).

Frontoiko auzolana II.

Pixkana pixkanaka doa eta frontoia alokatzerakoan eta erabiltzeko, frontoiko nagusie ( Benito Meni) hitz emandakoa, ixtea, ataka gibelatzea… betetzen ari gara.

Pasa den larunbatian guraso talde polit bat auzolanean bildu zen eta “bigarren! fasea in zuten. Hospitaleko sarrerako ateka metro dezente gibelatu zuten eta horrekin eta ikastolako garagian irekitako atearekin batera, Ikastolatik frontoira bide zuzena ta segurua izanen da. Bertzaldetik Benito Menikoak ataka gibelatuarekin, frontoitik aparte gelditzen dira.

Hirugarren fasea, frontoia eta bere zelai baldinzatzea da eta horretarako ideiak eskatuko dira, bankoak patzea, porteriak, txirristak… beno, bururatzen zaizuena!…baina gerokoak, geroko.

Argazkitan ikusten denbezala, denbora lagundu ez arren, guraso talde polita bildu zen eta lan ta lan aritu ziren. Guraso elkartetik eskermilak ematen dizkiogu egin zuten lanagatik