Monthly Archives: otsaila 2015

Nafarroako haur eta gaztetxo kantari jaialdiak

OINEZ_Haur_Kantu_TX2015.fh11

Pirritx eta Porrotx badatoz!!

Urtero bezala, aurten ere Pirritx eta Porrotx izanen ditugu gurekin.

Ekitaldia, MARTXOAK 8an izanen da arratsaldeko 16:30etan LUR ARETOAN.

Prezioa: 6 euro hiru urtetik goitiko haurrentzat.

Sarrerak erosteko: Axular, Intza eta Fantxike (Elizondon), Ekaitza (Donezteben), Haizea (Lesakan), Errekalde (Beran) eta Takillan egun berean.

TXO, MIKMAK TXIKIA

Txo mikmak indioa da, itsasoaren bestaldetik iritsia. Berarekin eta aitona Rokerekin plana egin dugu: Mundua aldatzeko batu gara, izan ere, Roke arotza baita eta egurrezko ametsak egiten ditu esna.

Plastikozko zabortegi bihurtzen ari da itsasoa, eta balea bat gaixorik iritsi da hondartzara. Albaola ontziolan San Juan baleontzi berria eraikiko dugu, eta enbata guztien gainetik, txiribuelta emango diogu munduari.

KARTELA (1)

Sagardotegiraaaaaaaaa!!

Noiz: Otsailak 28 Launbeta.

Aurten ere helduendako Astigarragako Rezola sagardotegian afarie  antolatu dugu.

Apuntatzeko, “Foto Menan” izena eman eta 15 euro ordaindu beharko dira datorren astelehena, otsailak 23, baino lehen.

 Irteera: 19:00etan Elizondoko plazatik izanen da eta buelta 03:00etan.

Anima zaitezteeeeeeeeeeeeeeeee!!

sagardotegia

Iñauteria

Joan den ostiralean iñaute eguna ospatu genuen . Aurten behingoan, karroza ateratzeko aukera izan genuen, denborak lagundu zigun eta…

15:30etan parkeko ikastolan elkartu ginen eta behitiko karriketik barna abiatu ginen plaza aldera. Txatxoak atera zinen lehenbizi, mairuak gero  eta Dama eta sagardantzariak azkenik. Ziripot, Mielotxin eta zaldiko ere animatu ziren…

Dantza eta dantza aritu ziren haurrak desfile guztian zehar, irakasle eta gurasoak beraiekin zituztelarik.

Zangotxok ere argi utzi zigun bestazalea dela, horren martxa!!

Egun xarmanta pastu genuen, giro ederrean.

Argazkiak ikusi nahi badituzue, klikatu HEMEN

Orakunde

Joan den ostegunean Orakunde ospatu genuen Elizondon.

Goizean jolasean aritu ziren haurrak eta gero denak bazkaltzera joan ziren. Sabela ongi bete ondoren, oilarra harrapatzeko ordua iritsi zen.

3 urteko txikitxoek begiak estali gabe egiten dute eta ziztu bizian abiatu ziren denak beren ezpatak eskuetan zituztela oilarrarengana.

Beste guztiek begiak estalita egin zuten jokoa gelaz gela eta azkenik guraso eta irakasleek ere parte hartu zuten.

Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu HEMEN

Santa Ageda (argazkiak)

Hemen dituzue Santa Agedako argazki batzuk, klikatu HEMEN

Eskuaraz solastu!!!!!!!!!

LAGUNDU BUELTA EMATEN ALBISTE HONI, ESKUARAZ SOLASTU!!!!

EREMU EUSKALDUNA
Ezagutza eta erabilera apaldu egin dira lekurik euskaldunetan

Euskara atzera egiten ari da eremu euskaldunean. Bi puntu jaitsi da euskal hiztunen portzentajea, eta orain hogei urteko datuaren azpitik dago. %58,2 herritar dira euskaraz mintzatzeko gai. Herriz herriko datu zehatzik ez du eman gobernuak, baina mapari erreparatzen bazaio, bistan daude galera batzuk. Baztan, adibidez, 2001ean baino maila baxuagoan ageri da. Erdaldun elebakarren kopuruan dago beste aldaketa: jaitsi egin zen 1991tik 2001era, eta igo egin da orain. Adinari dagokionez, bi berritasun: umeen artean igotzen ari da euskaldunen portzentajea —%86 dira orain—, eta helduen artean, gutxitzen —%67tik %54ra—.

Transmisioari dagokionez, pisua galtzen ari da etxea.

Euskararen erabilera ere apaldu da etxean

Ikastola

Sagardotegia

Noiz: Otsailak 28 Launbeta.

Aurten ere helduendako Astigarragako Rezola sagardotegian afarie  antolatu dugu.

Apuntatzeko, “Foto Menan” izena eman eta 15 euro ordaindu beharko dira.

Irteera: 19:00etan Elizondoko plazatik izanen da eta buelta 03:00etan.

Anima zaitezte, txotxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx!!

dc63e-txotx

Iñautetako txokolatada

Iñautia hurbiltzen ari da eta ortzilereko desfilea ondoren haurrei txokolatada banatzeko 3 guraso behar ditugula jakinarazi nahi dizuegu.

Laguntzeko prest zaudetenak deitu 660156816 ( Saioa ) edo 620953403 ( Ainhoa)ri.

Anima zaitezte!!

Mairuen dantza saioak

Kaixo denei!!

Iñautia hurbiltzen ari zaigu eta  dantza saioak akitzen. Erran nahi datzuegu datorren asteartean 16:45etan azken dantza saioa izango duzuela.

Ahal duzuenak etorri !

Bertze aldetik NAFARROA OINEzeko logoz mozorrotu nahi duzuenak materiala goitiko ikastolan duzue.

Andereñoak