Monthly Archives: abendua 2017

Olentzero eta Mari Domingi ilusio banatzaileak, gurekin

_MG_0183

Ilusioa banatzera etorri ziren abenduaren 24an, urtero bezala, Elizondora Olentzero eta bere laguntzaile Mari Domingi. Haur, gazte eta ez hain gazteek egin zieten harrera Zahar Etxeko atean eta, haur dantzariek aurreskua eskaini eta gero, herrian barnako kalejira ikusgarria egin zen. Aurtizko joaldunen joare hotsak aitzinean, ikazkinak eta Mari Domingik txistulariak, haur dantzariak, bertsolariak, koplakariak, trikitilariak, txalapartariak, fanfarrea eta jende andana izan zituzten lagun karriketan barna.

Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu Elizondoko Gaztetxeari, prestatu ziguten txokolate goxoarengatik, Elizondoko Herri Eskolari, gaztainak eta sagardoa banatu baitzituzten desfilean, eta Falfarak elkarteko kideei, ikastolako parkean eskainitako pintxoengatik. Eskerrak ere bai jendea Gabon kantak abestera  animatu zuten abeslariei!!!!!

Klikatu HEMEN desfilearen argazki guztiak ikusteko

 

Eguberri on, denei!

Postala 2017

Beste urte batez, herri krosa ospatu dugu

IMG_3978Eszenatoki aldaketa izan du aurten urtero Baztan Ikastolak antolatzen duen herri krosa. Euria zela eta, igande goizean berean, Guraso Elkarteak krosa Iriarte frontoian egitea erabaki zuen bai korrikalariak eta baita ikusleak ere euriaz babesteko.

Ikastolako Haur Hezkuntzako ttipienetatik hasita Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaseetara, guztiak gogotik egin zuten laster frontoi barneko zein kanpoko zirkuitoan. Bertze herri eskola batzuetatik ere etorri ziren ikasleak krosean parte hartzera.

Saritxoa, esku-argi bana, hartu zuten parte-hartzaile guztiek, eta behin krosa akituta, ohitura den bezala, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskaini zien frontoian bildutako guztiei.