Monthly Archives: apirila 2015

Euskaraz bizi nahi dut!!!!!!!!

Joan den larunbatean ANAITASUNAn egon ginen Baztango  ordezkari batzuk gure nahia oihukatzera. Baratxuri plazan elkartu eta kalejiran joan ginen ZANGOTXOREN inguruan.

Baztango gazte taldetxoa izan zen kalejira dinamizatzailea!! AUPA ZUEK!!

 Urko eta Ixone ttikitatik EsKUARAZ BIZI NAHI DUTELA adierazteko hantxe agertu ziren.

Ekitaldia akitu zenerako guti batzuk gelditzen ginen baina eszenatokian 4 zutabeen ondoan argazkia atera genuen.

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

Mendi ibilaldia ( oinez basoa )

Joan den igandean mendi ibilaldia izan genuen.

Otsondo aldean izan zen, Oinez Basoa landatu behar dugun tokia ezagutzera joan ginen eta bidenabar, Gainekolako gailurra babestu genuen.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

 

 

25ean denak elkarrekin Anaitasunara!!!!!

AUPA ESKUALZALEAK!!

Datorren larunbatean ANAITASUNA eskualdunez bete nahi dugu, orain dela urte mordoxka Eskual Herriko futbol estadioak bete ziren bezala.

Ekitaldi honekin  NAFARROAKO GOBERNUARI , berdin da zein talde aterako den, erakutsi nahi diegu ESKUALDUNAK hemen gaudela eta aunitz bagarela.

Ekimen honi atxikimendua emateko modu bat dago:

Euskaraz bizi nahi dut banderatxoa balkoietan jartzea.

Etxean  baldin badaukazu , atera xokotik eta balkoiak alai ditzagun!

IKASTOLA

Ikastolatik taldetxoa egin nahi da.

ARRATSALDEKO 5etan BARATXURIEN PLAZATIK ZANGOTXOren inguruan Kalijiran joanen gara. 4:45etan elkartuko gara ZANGOTXOrekin hantxe bertan. ANIMA ZAITEZTE!! TALDE KOXKORRA EGITEN BADUGU HOBEKI PASATUKO DUGU!!Iraskaleak

Irakasleak2

Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde

Aurrera egin du euskarak urte hauetan Nafarroan. Aurrera egin du zure laguntzari esker. Bertan izan zaitugu, irakasle, esatari, ikertzaile, ikasle, idazle, erabiltzaile, laguntzaile… Zu zara euskarak aurrera egitearen protagonista. Proiektuak eraiki dituzu, zure denboraz eta diruaz elikatu dituzu eta hizkuntza komunitateari aurrera egiteko duzun gogoa kutsatu diozu.

Euskararen aldeko jarduna Nafarroan epikoa izan da. Gu guztiok harrotasunez bete behar gaituen jarduna. Unea da egindakoari dagokion balorea emateko, ordua da bat egiteko eta datozen urteotan indarberriturik ateratzeko. Ordua da denon artean aurrera egiteko modu eraginkorrenak zein diren aztertzeko. Ordua da, beraz, euskaraz bizitzeko eskubidea errealitate bihurtzeko bultzada handi bat emateko.

Apirilaren 25ean, orain arte egindakoak eragiten digun harrotasuna plazaratuko dugu bai eta, gutariko bakoitzak aurrera egiteko dugun konpromiso tinkoa erakutsiko dugu.

ERAKUTSI DEZAGUN ZENBAT ESKUALDUN GAUDEN NAFARROAN!!

BETE DEZAGUN ANAITASUNA GURE NAHIAREKIN,ESKUARAZ BIZITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE!!!

Anahitasuna

 

 

Parkeko auzolana

Atzo Ttantton gelako gurasoak auzolanean aritu ziren parkean. Sumideroak eta kanaloiak garbitu zituzten, haurrei ainbertze gustatzen zaien legartokiko legarra aldatu…

Dena garbi eta txukun utzi ondoren, ederki merezitako gosari batekin akitu zuten.

 Esker mile denei!!

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

Haurren Egune

Joan den igandean haurren egune ospatu genuen Oronoz Mugairen.

Goizean birziklapen tailerra izan zen Amaia Zinkunegi eta Ines Gerekaren eskutik.

Ondoren Jaione Arnalek zunba sesio bat eskeini zigun. Berriz ere dantzari bikainak ditugula egiaztatu zen, ze martxa!!

Gero bazkari autogestionatua izan zen giro ederrean eta arratsaldean berriz, puzgarriak eta “Oso Printzesa iletsua” antzerkia.

Egun xarmanta izan zen!!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

 

 

Mendi ibilaldia – Oinez Gailurra

EGUNA: APIRILAK 19, IGANDEA

ORDUA: 09:30

TOKIA: PARKEKO IKASTOLA

IBILBIDEA: LIZARMEAKA-SANTIOKO BIDEA-OTSONDO TXIKI-GAINEKOLA (OINEZ BASOA ETA OINEZ GAILURRA)-LIZARMEAKA

LUZERA: 6,7 KM

DESNIBELA: 200 metro

MAILA: Erraza

 

Otsondo aldean eginen dugu ibilaldia gure Oinez Basoa landatu  behar dugun tokia ezagutuz. Aldi berean, Gainekolako gailurra babestuko dugu.

Basoa Proiektua ezagutzeko probextuko dugu.

Anima zaitezte!!

activ29

 

 

 

 

 

 

Parkeko auzolana

Datorren larunbatean , apirilak 18an,  goizeko 9:30tan Ttantton gelako gurasoak auzolanean ondorengo lanak egiteko elkartuko gara:

  • Legartokia legar berriaz bete
  • Sumideroak garbitu
  • Kanaloiak garbitu

Animatu zaitezte!!

Aitaren egune

KORRIKA TTIKI prestatu behar ginuela ,19.KORRIKA helduko zela, Kaxubiera zaindu behar ginuela,Haur kantu jaialdia, Artea Oinez Bideoko entsaioak… aunitz lan ginuen ikastolan  baina AITATXOAK ez genituen atzendu eta beraien eguneko oparitxoa  prestatu genuen. Bere gustukoa izatea espero ginuen eta halaxe izan zen.

Argazkiak berandu xamar iritsi zaizkizue baino ainbertze ekitaldirekin lanpetuek gabiltza!!

Hemen Izurde eta Tyranosaurus gelakoak lan ta lan.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

Kaxubiarrak Baztanen

Nafarroa  Oinezeko  Txikiak haundi proiektuaren barne,  Kaxubiar talde bat izan dugu gurekin  egun  hauetan.  Kaxubia  Poloniako  iparraldean dagoen  herrialde  bat  da  eta  haien hizkuntza  oso egoera  larrian dago.

Kaxubieraz  lan  egiten  duten  irrati  bakarraren  arduradunak  dira  gurera  etorri  direnak.

Martxoaren  29an  Bilbon egin zuten Euskal Herriko lehenbiziko bisita, korrikan  parte hartuz.  Biharamunean  Baztanera  etorri  ziren eta  Xorroxin  irratian  elkarrizketa  egin  zuten.  Ikasle, irakasle eta gure Zangotxok    harrera  polita  prestatu zieten ikastolan,   gero  Baztango  museoa  bisitatu  zuten  eta  Suinki  euskaltegian ere  izan  ziren.

31an  Iruñan  egon  ziren,  Andramari  ikastola  ezagutu  zuten  eta  Iruña  bisitatu .

Eta  apirilaren  1ean  berriz  Baztanera  itzuli  ziren  Oinez  denda  ezagutzera.  Gero, Amaiurko  gaztelua  bisitatu ondoren, agurtze  afaria  izan  zuten.

Esperientzi  arras  polita  eta  aberasgarria  izan  dugu.

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN