Monthly Archives: maiatza 2016

Bizikleta martxa 2016

Joan den asteazkenean ikastolako bizikleta martxa ospatu genuen. Urtero bezala, haur hezkuntzako ikasleak Pilarreko frontoian egin genuen zirkuito batean bueltaka ibili ziren eta lehen hezkuntzakoak, guraso batzuekin batera, itzuli gidatu bat egin zuten.
Denbora xarmanta egin zuen eta arratsalde ederra pasatu genuen!
Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Txirritxen gelakoak puriosenea museoan

Kaixo!!
Txirritxen gelakoak gara. Duela egun batzuk, lehengo lan tresnak eta oraingoak konparatzeko asmoz, puriosenea museora bisita egin genuen. Horrela museo bat ere zer den ikusi genuen.

Argazki gustiak ikusteko klikatu HMEN

Kultur asteko programa

Kultur astea dela eta, ikastolan hainbat ekitaldi egiten ari gara, ona hemen aste honetako programa eta argazki batzuk.

0001 (3)

Argazki gehiago HEMEN

 

Errigora produktoak

Errigora kontserba loteak eskatu nahi badituzue, maiatzak 24a baino lehen ikastolako zuzendaritza taldearekin harremanetan jarri.

Animatu eta bete despentsak!!

0002 kartela-kontserbak

Ttantto gelako gurasoak, parkeko auzolanean

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, larunbatean Ttanto gelako guraso gutxi batzuk elkartu ziren urteroko parkeko auzolana egiteko. Euri langar artean, teilatu-hodiak eta estolda zuloak garbitzen, legartokia husten (heldu den aste honetan paratuko dute legar berria), hautsita zegoen pertsiana konpontzen eta bertze zeregin batzuetan aritu ziren. Mila esker egindako lanarengatik!!!!

Bizikleta martxa

Heldu den astean, asteazkenean, arratsaldeko 16:30ean, aurtengo bizikleta martxa izanen dugu.

Beheitiko ikastolako haurrak Pilarreko frontoian paratuko dugun zirkuitoan ibiliko dira eta goitiko ikastolakoek frontoi beretik hasiko dugun itzuli gidatu bat eginen dute.

Faborez, ez itzazue atzendu bizikleta, kaskoa eta merendue, eta ahal baduzue, zatozte kolore biziko arropa edo txalekoa jantzita. Akabailan, freskagarriak eskainiko ditugu.

Goitiko ikastolakoekin itzulia egiteko gurasoen laguntza beharko dugu; hortaz, laguntzeko prest zaudeten gurasoek bizikleta eta kaskoa ekarri, faborez.

Anima zaitezte!!

hqdefault

 

 

 

 

 

Amatxo guztientzat!!

Amatxo…
Haur maitearen muxua
zuretako,
eskimalaren muxua
zuretako,
kataputxintxaren muxua
zuretako,
tximeletaren muxua
zuretako,
arrainaren muxua
zuretako.
Nere muxu guziak
eta nere  bihotza
dira zuretako !
 
ikastolako zuen seme/alaba guziek