Monthly Archives: maiatza 2014

Baztango Izarrak Burlatan

Dakizuen bezala, gure Baztango Izarrak taldea, Jaialdi Nagusian izanen da kantari. Jaialdi hau, maiatzaren 31ean izanen da  Burlatako Kultur Aretoan.

Ikuskizuna arratsaldeko 6etan izanen da, baina gogorarazi lehenago soinu frogak ere egin beharko ditugula.

Zuen txaloak eskertuko dituzte.

AUPA IZARRAK!!

izarrak

 

 

 

Gosearen aurkako laisterketaren laburpena

Ortziileria 23an, GOSEAREN AURKA laister egiteko eguna ailegatu zen.

10:30etarako Rober eta Maitek dena prest zeukaten . Laisterkariak poliki hurbildu ginen frontoira. Xirimiria egiten  zuen ,baina giroa ezin hobearekin hasi ginuen ekitaldia.5.mailakoek partehartzaileei izena hartu ziguten eta dorsala banatu.

Denek dorsala ginuenean, Maite solasean hasi zen eta dena azaldu zakun.

Beroketekin hasi eta geroxago 1.mailakoen txanda. Gustura aritu ziren gure ttikiak eta txaloka animatu gintuen. Mailaka denek parte hartu ginuen.

Azkenean, maila guzien laisterketa,argazkia eta pulsera banaketa!

Eguraldiak ez zakun sobera lagundu ,baina izugarrizko giroa lortu ginuen hantxe elkartu ginenek.

Maitek erran daku diru dexente lortu dugula eta MADAGASKARREKO haurrak kontent egongo direla.

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

 Eskermile laisterketa egin ahal izateko ,diruz  lagundu zinuten guziei!

 

Ikastolako besta

 

Berriro ere ikasturte amaieran gaude eta urtero bezala, aurten ere kurtso bukaerako besta ospatuko dugu. Ekainaren 15an izanen da Pilarreko frontoian eta hau izanen da egitaraua:

12:00etan               Dantza Saioa

 

14:00etan               Bazkaria

 

Helduendako menua:  

Zainzuriak

Otarraintxoa baratxuriekin

Arrain piper beteak

Txanpiñonak magrakin

Oilasko izter beteak

Goxua edo sorbetea

Ardoa, kafia eta kopa

 

Haurrentzako menua:

Arroza oilasko puxkekin

Xolomoa patatekin

Freskagarria

Petit suisse

 

Bazkalondoan      Ikasleen saioa

Puzgarriak

Dantzaldia

Haurrendako merendua

Bazkariko Txartelek 25 € (helduena) eta 10 € (haurrena) balio dute.

 

Txartelak erosteko,  Ikastolako parkean:

 

  • Ekainak 3 (asteartea)

 

o   Eguerdien, 13:00-13:45

 

  • Ekainak 4 (asteazkena)

 

o    Atsaldez, 17:00-18:00

 

 Anima zaitezte!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

 

 

Parkeko haurrak Aniz eta Berroetan barna

Duela egun batzuk,  parkeko ikasleek txango bat egin zuten, Aniz eta Berroeta ezagutzera joan ziren hain zuzen ere.

Goizean autobusa hartu eta konten abiatu ziren.

3 urtekoak Anizen pasaietan gelditu ziren bitartean, 4 eta 5 urtekoak Berroetatik Anizera oinez joan ziren, mendizale galantak ditugu!!

 

Gero, etxetik eramandako ogitartekoa gustora jan eta indarrak hartu ondoren, Anizko frontoian jostetan egon ziren.

Arras ongi pastu zuten!!

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

 

Txistu Emanaldia

Dakizuen bezala aste honetan, guraso elkarteak antolatzen dituen orduz kanpoko jarduerak akituko dira: polikirolak,  informatika, dantzak…

Jarduera horien artean, gaur, txistuko klaseei bukaera emateko emanaldi txiki bat eskeini dute.

Harrituta utzi gaituzte, ain denbora gutxian zenbat ikasi duten ikustean.

Hona hemen ekitaldiaren argazki batzuk:

DSC04091

DSC04095

DSC04101

DSC04106

DSC04109

 

konpost tailerrak goitiko ikastolan

 

Joan den maiatzaren 16an, Udaleko hondakin zerbitzuak “Organikoa konpostagailura” kanpainaren barnean antolaturiko konpost tailerrak egin genituen goitiko ikastolan.

1.eta 2. mailakoek “Bermi” eta “Grimor”en abenturen komikia ikusi eta entzunez konpostagailu barneko prozesu eta biziduen berri izan zuten.

 

3. eta 4. mailakoek materia organikoaren zikloari buruzko lehiaketa batean parte hartu zuten taldeka eta  5. eta 6. mailakoek konpostaren nondik norakoak ikasi ondoren beren bermikonpostagailua montatzeko aukera izan zuten.

 

Akitzeko, denen artean konpostagailu bat montatu eta jarri genuen ikastolan, eta hemendik aitzin, gosari eta bazkarietako hondakin organikoak hemen konpostatu eta gure lore eta landareendako ongarri ezin hobea lortuko dugu!

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

 

 

Ikasturte bukaerako txangoa

Joan den igandean, maiatzak 17, ikasturte amaieran urtero egiten dugun bezala txangoa egin genuen. Azpeitira joan ginen tren museoa bisitatzera eta lurrinezko trenean ibili ginen.

 

Gero Loiolako San Inazio basilika bisitatu genuen eta han bazkaldu.

Denbora ederra egin zuen eta bero zegoenez, itzultzerakoan Zarautzeko hondartzan gelditu ginen. Haurrak itsasoa ikusi bezain laister korrika joan ziren pixket frexkatzera…

Argazki guztiak ikusteko klikatu HEMEN

Enaitz gara ekimena

Hau da Enaitz gara guraso taldeak bidali digun informazioa:

Enaitz Gara ekimenaren baitan antolatu ditugun ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

LITRO BAT ESNE ENAITZEN ALDE.

Maiatzaren 31n, Donezteben Malerrekaren eguna ospatuko dela eta,” Litro bat esne Enaitzen alde” eginen dugu.Esne brikaz eginiko bi horma handiren gibelean, bi mezu egonen dire gordeta. Euro bat ekartzen duen orok, litro bat esne kentzen ahalko du brikaz eginiko hormatik.Piskanaka-piskanaka, gibelean gordeta dauden bi mezuak irakurri ahal izanen dire.

Ekarritako euro bakoitzeko, litro bat esne emanen dizugu!

NOIZ: Maiatzak 31, larunbata

ORDUA: 10:00 etatik eguerdia bitarte.

NON: Doneztebeko

NEL GIARDINO DEI SUONI ( MUSIKAREN LORATEGIAN)

Suitza 2010.urtea. 86 minutuko dokumentala. Zuzendaria: Nicola Bellucci

Zentzumen guztien mugak ukitzen dituen filma zirraragarria da. Wolfgang Fasser musikaterapeuta itsuak, ezgaitasuna duten haurrei, egungo gizarteak ezarri oztopoak gainditzen lagunduko die,musika oinarri hartuta beti ere.

Dokumentalaren sinopsia ere ikusgai dago:

Gomendagarria, 12 urtez goitikoendako.

Dokumentala, Italieraz filmatuta dago. Azpitituluak ,Gazteleraz.

NOIZ: Ekainak 1, igandea

NON: Berako kultur etxean

ORDUA: Arratsaldeko 17:00etan

SARTZEA: Borondatea

 

EKAINAREN 7an , HAURRENDAKO BESTA

Orain artean ekimenak izan duen sostengua eskertu asmoz, haurrendako besta antolatzen ari gara.

Musikaz alaiturik,puzgarri, eskulan eta ezinduendako jolasetan parte hartzeko aukera izanen dute haurrek.Taloa, krispetak eta pintxoak jateko aukera ere izanen da,baita egarria asetzeko aukera, jarriko dugun ostatuan.

Eta arratsaldeko 19:00etan, trikitixa doinuez lagundurik bi zozketa eginen ditugu:

**10 saski eder.Orain artean, eskualdeko xoko ezberdinetan salgai egon dire Enaitzen aldeko zozketa txartelak.

**Sarreran doan banatuko ditugun zenbakiekin, Pirritx,Porrotx eta Mari Mototsen produktuak.

Sartzen den haur bakoitzari, zenbaki bana emanen diogu.

Zenbaki sarituak,Ttipi-ttapa, Xorroxin,eskualdeko ikastetxeetan, zozketa txartelak salgai egon diren denda eta osatatuetan eta enaitzlagundu.orgweb orrialdean argitaratuko ditugu.

Aurkezteko epea:Hilabete. Telefono zenbakia 637.920.545

NOIZ: Ekainak 7, larunbata

ORDUA: 11:00 / 19:30

NON: Berako kiroldegi kanpoan

SARTZEA: Doan

Ongi izan,

Enaitz gara guraso taldea

Gosearen aurkako lasterketa

Datorren maiatzaren 23an, gure ikastolak, Gosearen aurkako erakundeak antolatutako gosearen aurkako lasterketan parte hartuko du. Duela 17 urte gosearen aurkako laisterketa burutzen dela ikastetxe ezberdinetan.

Gure ikastolak bat egin du ekimen honekin, gure ikasleek, ttikitatik, munduan dagoen gosearen arazoaz ohartu eta sentsibilizatzeko helburuarekin. haurrak munduan zer gertatzen ari den ohartu behar dira, etorkizuna berena da eta.

Halaxe gure haurrak gosearen aurkako lasterketa eginez laguntzaile bihurtzen dira.

” Acción contra el hambre ” erakundeko kidea den ASIER LIZARZA ikastolan egon zen beraien lana azaltzen. Baita lortzen dugunarekin ze proiektu eramango duten aintzinet azaldu zigun.

 

 

Hau dena kontutan hartuz, ikasleek beren etxeetan diru laguntzak jasoko dituzte ” Acción contra el hambre ” proiektuari lagundu ahal izateko. Bakoitzak ahal duen aportazioa egingo du bere inguruko jendeari parte hartzera animatuz eta diru laguntza hau ikastetzera ekarriz lasterketa egunerako.

Gosearen aurkako laiserketa ez da lehiaketa bat, jai giroko ekitaldi bat baizik, solidaritatea lantzea helburua duena.

Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, klikatu HEMEN

 

 

Esan Izan zangozan, Nafarroa Oinez 2014

Hau da 2014ko Nafarroa Oinezeko abestia eta bideoklipa, arras pollite ta martxosoa, ikus ezazue!!

ESAN IZAN ZANGOZAN!!