Monthly Archives: urtarrila 2014

Matrikulazio kanpaina

Ikastolako matrikulazio kanpaina martxan dago. Hau da Pello San Millanek egin duen aurtengo kartela.

Nafarroa Oinezari buruzko bozketen emaitza

Hau da Baztan Ikastolak 2015eko Nafarroa Oineza antolatu nahi duen edo ez jakiteko egin genuen bozketaren emaitza:

119 familiatik:

BAI                                                       %83,19                                  99FAMILI

EZ                                                          %3,36                                    4 FAMILI

EZ ERANTZUNA                             %10,92                                   13 FAMILI

BESTEAK                                           %2,52                                      3 FAMILI

Esker mile erantzuna eman duzuen guztiei. Gaiaren inguruan informazio gehiago dugunean jakinaraziko dizuegu.

Gonbidapena: Oinez Basoa

2.700 zuhaitz landare, sasi, huntza eta zuhaitz motz, guztiak ere Euskal Herri osoko lagun, persona eta erakundek eskainitako laguntzari esker landatuko ditugu.

Urtarrilan sartuak garelarik, une aproposa dugu hauxe Soto de los Tetones deitu kokagunean, 25.OOO metro karratuko( 28 laune soro ) zabalgunean, ehundaka lizar, elorri, huntza , sahats, zumar eta abar zuhaitz landatzeko.

Bertako baso baten sorreran lortu nahi diren , erriberako ingurugiroa zaintzeaz gain bersortu ikuspegi pedogiko batetik begiratuta eta helburu hori lortzeko ahaleginetan erakunde ezberdinak inplikatu dira, hala nola, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Tuterako Udaletxea, besteak beste, denak batasun eta helburua bat egitera etorri direlarik gurekin.

Behin eta berriz, ikastolak gure izaera eraikitzaile, berritzaile eta arduratsu eta irekiarekin, bideratzea lortu dugu basogintzan berria den zuhaitz landaretza, asmo zehatz bat, jadanik basoak sortu dituena, Arbizun(barrukaldeko basoa), Tafallan(mediterraneoar basoa eta Tuteran ( Soto de Rio).

Orain, NIE osatzen dugun hezkuntza talde guztia eta guk denok batuta, ekintza zehatz honen bidez, lan hau bideratzera gonbidatzen zaituztegu:

LANDAKETA HERRIKOIA

• Datorren larunbatean, urtarrilak 18, (10tan hasiko da) eta Igandean, Urtarrilak 19 goizeko 10tik eguerdiko 13,00 ak arte.

• Basoaren aitaponteko egin duten eta etorri nahi duten guztiei irekita dagoen asmo eta ekitaldia.

Proiekto ireki, parte hartzaile, egoki eta herrikoia, gure egungo egoerarekin bat egiten duena eta gure helburu pedagogiko eta izaera kooperatiboarekin bat datorrena.

Horregatik 2013. NAFARROA OINEZaren azken ekitaldia izango den AUZOLANera gonbidatzen zaituztegu: guztion eskuetan dago amaiera egoki eta ospetsu bat izan dezan.

www.oinezbasoa.com

 

• PLANTACIÓN POPULAR

Gracias al esfuerzo y la ilusión de todos/as vamos a plantar  las 2.700 plantas de árboles, arbustos y trepadoras apadrinadas por personas y entidades de toda Euskal Herria.

Llegado enero se dan las condiciones adecuadas para plantar los casi 25.000 metros cuadrados (28 robadas) de la parcela del SOTO DE LOS TETONES con cientos de fresnos, tamarices, sauces, olmos, saucos, cornejos, espinos, madreselvas, hiedras, clemátides…

Conjugar la creación de un bosque autóctono para apoyar nuestro singular proyecto pedagógico con regenerar el medioambiente ribero ha concitado a diversas instituciones: Gobierno de Navarra, UPNA, Ayuntamiento de Tudela, entre otras, que han sumado sinergiascon nosotros/as.

Las Ikastolas hemos demostrado, una vez más, nuestro carácter innovador, constructivo, integrador, comprometido y abierto haciendo posible un proyecto de reforestación único en Navarra que ya ha creado bosques en Arbizu (continental), Tafalla (mediterráneo) y Tudela (soto de río).

Ahora os invitamos culminarlo con nosotros y con la colaboración de toda la comunidad que componemos NIE para realizar la plantación mediante esta acción concreta:

• PLANTACIÓN POPULAR

o Sábado 18 (a las 10.00 h acto de inicio) y domingo 19 de enero de 10.00 a 13.30 horas.

o Actividad abierta a las personas y entidades apadrinadoras y a quien quiera colaborar.

Oinez Basoa es un proyecto participativo, sostenible, comunitario… alineado con nuestra realidad como proyecto pedagógico y cooperativas de enseñanza. Por eso os convocamos a un AUZOLAN ecológico que será el último acto del NAFARROA OINEZ 2013: está en manos de todos/as que sea un cierre memorable.

*Recomendamos llevar vuestra propia herramienta: azada, pala, rastrillo…

2015eko Nafarroa Oinez

Nafarroako ikastolen elkartetik (NIE) Baztan ikastolari honako proposamena luzatu zaio:

“Lesakako Tantirumairu ikastolarekin batera 2015eko Nafarroa Oinez antolatzea”.

Nafarroa Oinez antolatzeko guraso guztien konpromezua eta partehartzea  beharrezkoa denez, gai  honen inguruko erabakia hartzea denoi dagokigu.

Hori dela eta  heldu den ortzilerian  urtarrilak 17 arratsaldeko 20:00tan goitiko ikastolan eginen dugun bilerara agertzea eskatzen dizuegu.

Agertu mesedez, oso garrantzitsua da denen iritzia jakitea.

Frigoliburutegi Ibiltaria

Baztango Udaleko hondakin sailak herrietako ikastetxe eta alkateekin elkarlanean “frigoliburutegi ibiltaria” egitasmoa martxan paratu du.

Egitasmoak ikasturte bateko iraupena izanen du, guti goiti-beheiti, eta helburu nagusia liburuen elkartrukearen bidez berrerabilpena bultzatzea da eta, halaber, gure liburuen biziraupena luzatuz hondakinak murriztea.

Horretarako, hondaturik dagoen hozkailu bat berreskuratu eta erabilpen berria ematea da asmoa, denboraldi batez liburuen elkartrukerako balioko duen liburutegi bihurtuz. Horrela denon artean irakurzaletasunari bultzada emateaz gain, etxean lekua betetzen eta hautsa hartzen ari diren liburuei bertze aukera bat emanen diegu. Guk gaurgero behar ez ditugun, irakurriak ditugun edota gustuko ez ditugun liburuak segur aski bertze norbaiten gustukoak izan daitezke eta berdin, bertze batenak gure gustukoak. Beraz, etxean zahartzen utzi edota zaborretara bota ordez, berrerabil ditzagun!

Joan den urtean, “frigoliburutegia” Baztango Udaletxeko atean eta Liburutegian egon zen eta aurten berriz kaleratzea pentsatu da liburuak elkartrukatzeko aukera Baztan osoko herritarrei zabalduz. Amaiur, Azpilkueta, Erratzu, Arizkun eta Elbetetik pasatu ondoren, eguberri hauetan berriz ere Udaletxeko atean egonen da frigoa eta oporraldiaren ondotik gure ikastolan izanen dugu.

Eskolan gaiari buruz solas egin dugu eta ohar honen bitartez ikasle bakoitzari etxean erabiltzen ez den eta egoera onean dagoen libururen bat ekartzeko gonbitea luzatzen diogu. “frigoliburutegi ibiltaria” gurean izanen dugu bi astez nahi duenak elkartrukearekin jarraitu ahal izateko aukera emanez.

Frigoliburutegia gurean urtarrilaren 8tik 20ra egonen da goitiko Ikastolan edonork erabiltzeko moduan. Animatu, parte hartu eta zabaldu mezua!!

ESKER MILA!!