Monthly Archives: Iraila 2012

Oinez-a eta bolondresak.

Ia konturatu gabe Oinez iustu gainean dugu! eta gure laguntza behar dute eta beti bezala pres gaude laguntzeko!!
Hontakoan, 20 lagun behar dituzte garbiketa lanak iteko(9.30tatik-15.30ra) eta urriaren 8  apuntatzeko hondar egune da .

Gurasoak apuntazaitezte!!! egune ederra pastuko dugu ,goizean lan pixket ta arratsaldean oinezaren ibilbideaz gozatuko dugu.

PRES BALDIN BAZAUDE (20 IZAN BEHAR GARA) guraso elkarteko juntakide bati erraiozu, mesedez!!!

Baztan ikastola, “euskaraz bizi nahi dut” laisterketan.

Larunbatan (irailak 22) Baztanen ospatutako “euskaraz bizi nahi dut” aldarrikatzen zuen lasterkaetan, Baztan ikastolako presentzia ugari ta nabaria izan zen; Andereñoak (korrikan eta antolamenduan), ikasleak eta gurasoak aritu ziren laisterka Baztanen ere, euskaraz bizitzearen nahia aldarria bihurtuz.

Baztango laisterketa Baztango euskalgintzak antolatu zun eta Baztan ikastola “euskalgintza” barnean dagoenez, lagundu zun eta Ikastolatik, zabaldu animatu zen laisterketan parte hartzea eta poztekoa da berriz ere (edo hobeto errana “beti bezala”) ikustea ikastola inguruko hainbat jendea hurbildu zela, bai korrika itera ta baita ere ikustera.

Ikastolaren “presentziaren” argazki adierazgarria, sarituei indako argazkia da. Bai nesketan ta baita ere mutikoetan ikastolako irakasleak eta gurasoak bai izan ziren; Maria eta Patrizia andereñoak, Noemi, Alberto ta Iñaki gurasoak..eta Aritz, ikasle ohia!!!

Andereño Mariak saria jasotzen.

Eskermile guztio! plazara hurbiltzeagatik eta larunbata goiz goxo hori zuen parte hartzearekin jendetsua izatea lortzeagatik. Eguneko argazki batzuekin uzten dizuegu, eta…

aupa Zuek, aupa Baztan IKASTOLA ta AUPA BAZTAN IKASTOLAKO IRAKASLEGOA!!!

Andereño Mari Paz ta Mari Joxe zinta eusten.

Ikasle batzuk korrika egiteko pres.

Gurasoak apuntatzen…

Andereño Karmentxuk helmugara iristen.

Albero eta Iñaki “gurasoak” helmugaratzen.

Extraeskolarrak.

Urtero bezala ekintza batzuk antolatu ditugu gure seme-alabentzako. Astean zehar ekintze horien informazio kaleratuko dugu (informazio osoa, egutegia ta ordutegia banatuko den triptiko batean ageriko da)

Aurten ekintza berri bat dago, YOGA da, bai haurrentzat ta helduentzat izanen da, emailea Mirentxu Laurnagarai da ta hitz hauek utzi digu.

YOGA

Guraso horiek:
Aurten, yoga iharduera berri bat denez, hitz batzuen bidez aipatu nahi dizuet alde batetik praktika honen onurak eta bertzetik nola antolatuko ditugun gure asteroko saioak.
Denok dakigun moduan gaur egungo bizimodua estres sortzailea da: egun guztia laisterka, beldur eta kezkaz betetako pentsamenduak, beharrezkoak diren atsedenak hartu gabe. Haurrek ere, egoera hori bizitzen dute, eta, horrez gain burmuinean izugarrizko estimulu pila jasotzen dute leku guztietatik: telebista dela, internet, joku elektronikoak, mobilak…
Badakigu ere, haurrek energia haundia izaten dutela baina orain aipatu ditugun ekintza guzti hauetan beraien energia dispertsatu egiten da. Yoga praktikatzeak oreka dakar, konzentrazioa hobetzen du, koordinazioa ere, memoria garatu, emozioak lasaitu, bakoitza bere buruaren irudi egokia eta positiboa edukitzen lagundu, bakoitzaren ahalmenak eta mugak eta bertzeenak onartzen laguntzen du; azken finean, gorputzean eta buruan ditugun blokeoak laxatzen laguntzen digu eta erlajatuago bizitzen ikasten dugu.
Hau dena lantzeko, teknika desberdinak erabiliko ditugu. Yoga saio guztiak desberdinak izango dira baina eskema berdintsua jarraituko dugu: berotze ariketak, asanak (yoga posturak), pranayamak (arnas ariketak) eta erlajazioa edo meditazioa. Disziplina, errespetoa eta balore desberdinak (ipuinen bidez) landuko ditugu eta hau dena modu ludikoan eta dibertigarrian eginen dugu; haurrek kontent etorri behar dute yogara eta ez dute obligazio gisa hartu behar (nahiko betebehar badituzte jadanik).
Yoga ona da haur guztiendako, haur mugitua bada yogak erlajatzen eta konzentratzen lagunduko dio eta lotsatie eta geldie bada, energia mugitzen eta munduari irekitzen lagunduko dio. YOGAK OREKATU EGITEN GAITU.
Gero eta eskola gehiagotan yoga klaseak ematen hasi dira ikerketa aunitzek erraten baitute ikasteko prozesuan arras lagungarria dela.
OHARRA: Iharduera hau berria denez, saio batzuk froga moduan eginen ditugu eta ondotik haurrek erabakiko dute yoga praktikatzen jarraitu nahi duten edo ez. (Gurasoei interesgarria iruditzen bazaizue haurrak anima ditzazkezue eta frogatu ondotik beraiena izango da erabakia).

Mirentxu Laurnagarai


Estimados padres y madres:
Debido a que éste curso tenemos un actividad extraescolar nueva, como es el yoga, quiero comentaros por un lado los beneficios que nos aporta la práctica de dicha disciplina y por otro la organización de nuestras clases.
Creo que todos somos conscientes que en la sociedad en la que vivimos estamos sometidos a un estrés constante: todo el día corriendo de un lado para otro, con muchas preocupaciones y miedos… los niños a su manera también viven muchos momentos de estrés y además hoy en día hay una tendencia a estimular de manera exagerada el cerebro: la televivión, internet, los juegos electrónicos, los móviles…
También sabemos que los niños tienen una inagotable fuente de energía pero a menudo con todas estas actividades que acabamos de mencionar ésta energía se dispersa.
La práctica del yoga nos ayuda a canalizar de forma adecuada y equilibrada dicha energía, nos ayuda paulatinamente a mejorar nuestra concentración, nuestra coordinación, la memoria, nos ayuda a calmar nuestras emociones, a reafirmar nuestra autoestima y a conocer nuestras habilidades y aceptar nuestros propios límites y a respetar los de los demás. En resumen se puede decir que el yoga nos ayuda a desbloquear la tensión del cuerpo y la mente y nos ayuda a vivir más relajados.
Para trabajar todos estos aspectos utilizaremos técnicas diferentes. Todas nuestras clases de yoga serán diferentes pero seguiremos un esquema muy similar en todas ellas: ejercicios de calentamiento, asanas (posturas de yoga), pranayamas (ejercicios de respiración) y para terminar una pequeña relajación o meditación. Además trabajaremos la disciplina, el respeto y diferentes valores (a través del cuento) pero todo ello de manera lúdica y muy divertida para que los niños acudan contentos a las clases y no sientan que se les están sumando más obligaciones adicionales a la escuela y las tareas de casa.
El yoga es una actividad recomendada para todos los niños/as; tanto para los niños inquietos o activos, ya que les ayudará a relajarse y concentrarse más, como para los niños tímidos o vergonzosos ya que fomentará que pierdan su miedo ante los demás y se abran al mundo que les rodea.
EL YOGA NOS EQUILIBRA.
Después de realizar diferentes investigaciones se ha llegado a la conclusión de que el yoga es muy beneficioso para el proceso de aprendizaje y por ello cada vez en más colegios se imparte dicha disciplina.
AVISO: Se les dejará a los niños unas sesiones de prueba para que ellos valoren si les gusta o no. (Si a las amatxos y aitatxos os parece una actividad interesante está bien que les animeis a vuestros hijos pero después de las sesiones de prueba yo les preguntaré si les apetece seguir todo el curso o no).

Ponente: Mirentxu Laurnagarai

Herri laisterketa.

Datorren Irailaren 22an, larunbata Kontseiluak “eukeraz bizi nahi dut” herri laisterketak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat herrietan.

Baztanen, “euskalgintza” arduratu da antolakuntzatz. Baztan Ikastola “euskalgintza” barnean dagoenez, gure laguntza emanen dugu.

Lastekerta goizeko 11:30etan hasiko da eta bi ibilbide izango ditu:

4 kmkoa Helduendako

400 mkoa 12 urte bitarteko haurrendako.

IKASTOLATIK eta Ikastolako Guraso Elkarteatik, laisterketan parte hartzera animatzen zaituztegu, bai gurasoei, bai ikasleei ere.

Anima zaitezte GOIZ POLIT BAT pasa bitartean ESKUARA LAGUNTZERA!!!

Haurre izena-ematia, etxetara bidali den oharra betez emanen dute, helduek berriz, egunian berian izanen da (laisterketa hasi baino ordu erdi bat lehenago), edo euskarazbizinahidut.org-en ematen ahal dute (klikatu esteka).

Baitere lasterketarekin lotuta, ortzegunian (20) Arizkunenean Baztango Euskara Batzordea antolatuta, 19:00etan EUSKARAZ BIZI NAHI DUT hitzaldia izanen dela  Iñaki Lasa Kontseiluko kidea emanda… ta laisterketarako  berotzen  hasteko edo prestatzeko… ze hobe Esne Beltzaren “Euskaraz bizi nahi dut” kantaren bideoa…edo La Pegatinaren katalanezko bertsioa.

Pailazoak ikastolaren eskuz!


Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irriaren Hirira gonbidatu dituzte, Zazpikoloroaren
Festara. Usadioak dioenez, biharamun goizean jaioko da Zazpikoloro berria:
urte osoan zehar mundua koloreztatuko duen hegazti miragarria. Gauaren
erdian, ordea, Belekoi Andere zuri-beltz eta gaiztoa azalduko da, eta
Zazpikoloroaren arrautza bahituko du. Patakon gidari dutela, eguna argitu
aurretik aurkitu beharko dute arrautza pailazoek. Lortuko ahal dute
Zazpikoloroa askatu eta munduaren koloreak babestea!…ikusi nahi baduzu lortzen baldin badute txoritxoa askatzea, Irailaren 30an Elizondoko Lur aretoan aukera izanen da!!!

 ZAZPIKOLORO

Eguna: IRAILAK 30, IGANDEA
ELIZONDOko LUR diskotekan
Ordua: 17:00H

Ikuskizuneko txartelak salgai:

TRINKETE, INTZA ETA FANTXIKE (ELIZONDO).

RURAL KUTXA (DONEZTEBE).

ATXASPI (LESAKA).

ERREKALDE (BERA).

KARRETERO (URDAZUBI).