Monthly Archives: otsaila 2014

Iñauteriari hasiera ematen parkeko ikastolan

Joan den asteazkenean, parkeko haurrak iñauteriari hasiera eman zioten. 3 urtekoak Indiarrez mozorrotu ziren, 4 urtekoak sorgiñez eta 5 urtekoak pirataz. Ikastolan, gela bakoitzekoek beren antzerkia egin zuten, oso polita!!

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN

Zuhaitz egunaren laburpena

Nahiz eta zuhaitz eguna otsailaren 15ean ospatu, aste bat lehenago dena prestatzen hasi ginen. Guraso talde bat aurreko asteburuan Bagordira joan zen eta han dena prest utzi zuten hurrengo iganderako.

Zuhaitzak landatzeko eguna iritsi zen eta egun ederra atera zen, eguzkia izan genuen lagun baita  tenperatura goxoa ere. Batzuk oinez abiatu ziren Elizondotik eta beste batzuk kotxez joan ziren. 11:00etako denak han geunden eta zuhaitzak landatu genituen. Lana egin ondoren, gosari eder bat egin genuen, txistorra, xingerra, patata tortilla, gasna… ez zen ezer sobratu. Guraso Elkartetik esker mile janaria eraman zenuten guztiei, arras goxoa zagon dena!

Argazki gehuago ikusteko klikatu HEMEN

Zuhaitz eguna

Aurten ere iritsi da zuhaitzak landatzeko eguna!

Datorren igandean (otsailak 16), Bagordin izango da.

Hitzordua oinez joan nahi dutenendako parkeko ikastolan goizeko 09:30tan izanen da. Gainerakoentzat goizeko 11:00tan Bagordin.

 Urtero bezala gosaria eta giro alaia izanen da. Bakoitzak eraman behar duena aitzurra eta zuhaitzak landatzeko gogoa da.

Oinez joaten ez direnei jateko zerbait eramatea ere eskertuko zaie, patata tortila bat, gasna pixka bat edo norberak nahi duena.

Anima zaitezte!!

Santa Ageda

Abenduaren 4an Santa Ageda bezpera ospatu zuten ikastolako haurrek giro alaiean Elizondoko karriketan barna kantari.

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN

San Blas opilak

Joan den ostiralean, parkeko haurrek San Blas opilak egin zituzten Kasino elkartean  irakasle eta guraso batzuen laguntzarekin. Oso ongi pasatu zuten eta beraiek egindako opil goxoak merendatzeko jan zituzten.

Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN