Monthly Archives: otsaila 2018

Pirritx eta Porrotxen ikusizuna, iruditan

Gure basoetan landaketa egin dugu

Exif_JPEG_420Zuhaitz Eguna ospatu dugu gaur goizean Oinez Basoa 2015eko eremu batean zuhaitzak landatuz. 9:00etan elkartu gara Otsondon eta gehienak handik abiatu gara oinez. Ibilbide laburragoa egin nahi izan dutenek Otsondo Ttikitik abiatzeko aukera ere izan dute.

Gogotik aritu gara haur eta gurasoak aitzurrarekin zuloak egin eta gero, landareak sartzen. 100 bat landare landatu ditugu Baztango herri-lurretan. Landaketa lanak akitzear zirelarik, euri tantek bueltatzeko ordua genuela abisatu digute eta bidean goiti abiatu gara.

Otsondon Guraso Elkarteko kideak genituen zain, aterpe batean euritik babestuta, ekintzan parte hartutako guztioi hamaiketako goxoa emateko prest.

Ikusi zuhaitza landaketaren argazki guztiak HEMEN

Eztarriz sano gabiltza eta kantatu dugu gogoz!

Exif_JPEG_420Euripean tarteka eta ateri zelarik bertze batzuetan, Santa Ageda bezperan Elizondoko karriketan barna ibili gara abesteko gure ohiturari eutsiz Baztan Ikastolako irakasle, guraso eta ikasleak gaur arratsaldean. 5. mailako ikasleek maindire zurian goxoki eta gaileta andana bildu dituzte eta, ondotik, plazan bertze ikasle guztiei banatu dizkiete.

Guraso Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Santa Ageda bezpera kantuz girotzera elkartu zareten guztiei. Argazki guztiak album honetan ikus ditzakezue.